Binasperi
Binasperi[1] (gaztelaniaz: Viñaspre[2]) Arabako Errioxako kuadrillako herri bat da, Lantziegoko udalerrikoa. 2007ko erroldan, auzoak 64 biztanle ditu.
Binasperi | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Lantziego |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°34′37″N 2°29′50″W |
Demografia | |
Biztanleria | 52 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Etimologia
Euskararen normalkuntza hasi zenetik, espainieraz Viñaspre deitua den herri honetako euskal izenerako hainbat proposamen eta arau izan dira. Garai batean Guardia herriaren euskal izena Biasteri zela arautu zuen Euskaltzaindiak; aukera hori baztertu zenean, zenbaitek izen hori (Biasteri) beste herri honetarako proposatu zen.[3]
Alabaina, Euskaltzaindiaren izendegian egun kontsulta daitekeenez eta Roberto González de Viñaspre Onomastika Batzordeko kideak idatzitako txostenaren arabera,[4] Binasperi da geure hizkuntzan erabili beharreko izena. Donemiliagako Goldetik aurrerako dokumentazioa aztertu ondoren hartutako erabakia izan zen. /binásperì/ azentuera zaintzeko aholkua ere eman da.
Historia
Binasperi 1669 arte Guardiaren auzoa izan zen; urte hartan, udalerri bilakatu zen. 1887ko erroldan, ordea, dagoeneko udalerritzat ez zen ageri, berriz ere auzo bihurtuta.[3]
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
58 | 58 | 62 | 59 | 60 | 59 | 67 | 64 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- San Bartolome apostoluaren baseliza
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Euskal Onomastikaren Datutegia. .
- Izen ofiziala: Viñaspre / Binasperi
(Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2014-04-11; ikus 5017. orrialdea) - «Biasteri edo Guardia, nola erabili?» Sustatu.com 2002-10-31 (Noiz kontsultatua: 2014-04-11).
- Euskera aldizkaria, 2010, 55, 3. 1399-1402. orrialdeak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |