Bina Daigeler

Sabine Daigeler, lanbidean Bina Daigeler (Munich, Alemania, 1965) izenez ere ezaguna, Alemaniako jantzi-diseinatzailea da. Ikus-entzunezkoetako jantziteria diseinatzen dago berezitua.

Bina Daigeler
Bizitza
JaiotzaMunich, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakjantzi-diseinatzailea eta margolaria
Jasotako sariak
binadaigeler.com
IMDB: nm0197257 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

1988an hasi zen Alemaniako ekoizpenetako jantzien sailean lanean. 1992an Ridley Scotten 1492: Conquest of Paradise filmean eta hurrengo urtean Bille Augusten The House of the Spirits delakoan lan eginez zabaldu zuen bere jarduna nazioartera. 1990eko hamarkadako 2. erditik aurrera, Espainiako zinemagintzan hartu du parte nagusiki, hala Juanma Bajo Ulloaren Airbag (1997) filman, eta , Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre (1999) filmean.

2020ko hamarkadan bere lana goraipatu izan da adibidez Tár filmean eta, bereziki suposatzen zuen erronkagatik, Cristóbal Balenciaga telesailean.[1]

Sariak

Jantziteria alorrean sariak irabazi ditu:

  • Gaudi sari katalanetan, La mujer del anarquista filmagatik.[2]
  • Alemaniako zine sarietan, Manifesto filmagatik.[3]

Zenbait nominazio jaso ditu halaber Goya sarietan eta 2021eko Oscar sarietan, Mulan filmaren jantziteriagatik (ez zuen irabazi).[4]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) De Klerk, Amy. (2024-01-19). «How Cristóbal Balenciaga’s most iconic designs were recreated for new TV show» Harper's BAZAAR (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  2. (Ingelesez) «II Gaudí Awards (2010)» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  3. (Ingelesez) «Full awards and nominations of Manifesto» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  4. (Ingelesez) «2021 | Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences» www.oscars.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.