Billy the Kid
Henry McCarty, ospetsuagoa Billy the Kid ("Billy Haurra") ezizenaz (New York, New York, 1859ko azaroaren 23a - Fort Summer, Mexiko Berria1881ko uztailaren 14a), Henry Antrim eta William H. Bonney ezizenaz ere ezagutzen, estatubatuar legez kanpoko bidelapur eta tiratzailea zen. Ia bere bizi osoz nagusiki zaldi eta ganadu lapurketan jardun zuen, horregatik sarritan ihesari eman beharrean aurkitu zen. Kondairaren arabera New Yorken jaio omen zen, halere honi buruzko froga zehatzik ez dago.
Billy the Kid | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Patrick Henry McCarthy |
Jaiotza | New York, 1859ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Fort Sumner (Mexiko Berria), 1881eko uztailaren 14a (21 urte) |
Hobiratze lekua | Old Fort Sumner Cemetery (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hiltzailea | Pat Garrett |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | pistolaria, gambler (en) , Cowboya, ranch hand (en) eta serieko hiltzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | ezkerra |
Izengoitia(k) | William H. Bonney |
Bere bizian zehar hainbat izen erabili zituen, hauen artean William H. Bonney, Henry McCarty eta Kid Antrim. Hogeita bat gizonen hilketen arduradun egiten zuten, halere hauetako bederatzien erailketetan esku hartu zuela besterik ezin izan da frogatu, hauetatik bostetan Billyk beste gizonen laguntzaz parte hartutako tiroketetan izan ziren (hortaz, ezin liteke jakin hilketen egilea bera edo bere ingurukoak izan ziren), bi beronen defentsan eta beste bi bere espetxeko ihesaldietan zehar.