Billy Hughes
William Morris "Billy" Hughes (Londres, 1862ko irailaren 25a - Sydney, 1952ko urriaren 28a) australiar politikaria izan zen. Australiako lehen ministroa izan zen 1915etik 1923ra.
Bere herrialdea zuzendu zuen Lehen Mundu Gerran eta bere politiken eraginak hamarkada asko iraun zuen. Parlamentu Federaleko kide izan zen 1901etik hil zen arte, berrogeita hamar urte baino gehiago. Sei alderdi politikotako kidea izan zen, horietako bost zuzendu zituen, lau bizirik atera zituen eta hirutik bota zuten.
Londresen jaio zen Galesko familia batean eta hogeita bi urterekin Australiara emigratu zuen. Han mugimendu sindikalean sartu zen. Hegoaldeko Gales Berriko Parlamentuko kide aukeratua 1894an, 1901ean Parlamentu Federal sortu berrira pasa zen. Chris Watson eta Andrew Fisherren gobernuetan ministro izan zen.
1915eko urrian lehen ministro bihurtu zen eta 1917 eta 1919ko hauteskundeak irabazi zituen gehiengo zabalarekin. Gerran zehar erreklutak frontera bidaltzea babestu zuen. Gerraren ondoren, enpresa publikoak sortu zituen ekonomia berriz flotarazteko, eta Australiako kontrola lortu zuen Alemaniako Ginea Berriaren gainean.
1922ko hauteskundeetan gehiengoa lortu ez zuenez, Stanley Bruceri utzi behar izan zion kargua. Hughes bere kritikoenetako bat bihurtu zen eta 1928an koalizio gobernua erorarazi zuen. 1934an gobernura itzuli zen eta kanpo arazoetarako ministro izan zen 1937tik 1939ra.
Lanak
- Crusts and Crusades: tales of bygone days (Sydney: Angus and Robertson, 1947).
- Policies and Potentates (Sydney: Angus and Robertson, 1950).