Billy Elliot
Billy Elliot 2000ko Stephen Daldry ingeles zinema zuzendariaren drama film bat da. Bertan, Jamie Bell, Julie Walters, Gary Lewis eta Jamie Draven aktoreek antzeztu zuten. Oscar Sarieterako hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Urrezko Globo Sarietarako bi izendapen jaso zituen. BAFTA Sarieterako ere 13 izendapen jaso eta bi sari irabazi zituen.
Billy Elliot | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2000 |
Izenburua | Billy Elliot |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | sarbide-bizipena, komedia dramatikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Daldry |
Gidoigilea(k) | Lee Hall |
Antzezlea(k) | |
Jamie Bell (Billy Elliot (en) ) Julie Walters Gary Lewis Jamie Draven Adam Cooper Barbara Leigh-Hunt (en) Jean Heywood Patrick Malahide Zoë Bell (en) Stuart Wells (en) Mike Elliott (en) Billy Fane (en) Nicola Blackwell (en) Stephen Mangan Fred Astaire | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Greg Brenman Jon Finn (en) |
Konpainia ekoizlea | BBC Film (en) Tiger Aspect Productions (en) StudioCanal (en) |
Edizioa | John Wilson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Maria Djurkovic (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stephen Warbeck |
Argazki-zuzendaria | Brian Tufano |
Jantzi-diseinatzailea | Stewart Meachem (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Durham Coalfield (en) , Londres eta Durham |
Argumentu nagusia | Balleta, Langile klasea, genero-rola, Estereotipo maskulinoa, Toxic masculinity (en) , self-discovery (en) , parental death (en) eta estereotipoa |
Historia | |
Jasotako sariak | Amanda Award for Best Foreign Feature Film (en) BAFTA Award for Best British Film (en) Silver nugget for the best foreign film (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) |
Nominazioak | Europako gizonezko aktore onenaren Saria 13th European Film Awards (en) Jamie Bell Europako film onenaren Saria 13th European Film Awards (en) Stephen Daldry, Tiger Aspect Productions (en) Europako emakumezko aktore onenaren Saria 13th European Film Awards (en) Julie Walters Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 73. Oscar Sariak Lee Hall Zuzendari onenaren Oscar Saria 73. Oscar Sariak Stephen Daldry Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 73. Oscar Sariak Julie Walters |
billyelliot.com | |
|
Argumentua
Ingalaterrako ipar-ekialdeko Durham konderrian, 1984-1985eko Erresuma Batuko meatzarien greba garaian. Meatzari eta poliziaren artean istiluak piztu dira: lehenbizikoen artean Tony (Jamie Draven) eta aita (Gary Lewis) dabiltza. Billy (Jamie Bell), familiako seme txikiena, boxeoa ikasten ari da: hanka-joko bikaina duen arren, ez du batere ukabilkada onik. Egun batez, gimnasiora doala, Wilkinson andrearen (Julie Walters) ballet ikastaroei so geratu da: izaera zorrotzeko emakume horrek bere ikastaroan parte hartzera gonbidatu du. Hortik aurrera, haren grina eta bizipoz guztia dantza egitea da, baina horrek bere familia zein adin bereko mutikoekin arazoak dakarzkio, jarduera horri neska edo gay kontua baiteritzote.
Aktoreak
- Jamie Bell: Billy Elliot
- Julie Walters: Georgia Wilkinson
- Gary Lewis: Jackie Elliot
- Jamie Draven: Tony Elliot
- Jean Heywood: amona
- Stuart Wells: Michael Caffrey
- Nicola Blackwell: Debbie Wilkinson
- Colin Maclachlan: Tom Wilkinson
- Billy Fane: Braithwaite jauna
- Janine Blirkett: Jenny Elliot
- Adam Cooper: Billy Elliot, 25 urterekin
- Merryn Owen: Michael Caffrey, 25 urterekin
- Stephen Mangan: Crane medikua
Kanpo estekak
- Billy Elliot filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Billy Elliot filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)