Bill Shankly
William Shankly edo Bill Shankly (Glenbuck, Ekialdeko Ayrshire, 1913ko irailaren 2a – Liverpool, 1981eko irailaren 29a) eskoziar futbolari eta entrenatzailea izan zen, Liverpool FCen egindako lanagatik ezaguna batik bat.
Bill Shankly | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Glenbuck, 1913ko irailaren 2a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Liverpool, 1981eko irailaren 29a (68 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | wing half (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Carlisle United F.C. (en) Workington A.F.C. (en) Grimsby Town F.C. (en) Liverpool Football Club Huddersfield Town A.F.C. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Shankly zetorren komunitate meatzari txiki batetik, eta futbolari moduan Carlisleko taldean hasi zen, Eskozian, baina ibilbide gehiena Preston North Enden egin zuen, Ingalaterran. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Carlislera itzuli zen entrenatzaile moduan, eta 1959an Liverpoolera joan zen lanera, taldea Bigarren Mailan hartu eta hurrengo urteetan berreraiki zuelarik. Izan ere, 3 aldiz irabazi zuen Lehen Mailako Liga, birritan Kopa eta behin UEFAko Kopa, taldearen lehenengo titulu kontinentala. 1974an irabazi zuen azken titulua (Kopa), eta 7 urte geroago hil zen, 68 urte zituelarik, miokardio infartu akutu batek jota.
Kirol ibilbidea
Jokalari moduan
- 1932–1933: Carlisle Uniteden 16 partida (0 gol).
- 1933–1949: Preston North Enden 297 partida (13 gol). Kopa irabazi zuen 1938an.
Entrenatzaile moduan
1959tik 1974ra Liverpool FCen entrenatzailea izan zen. 9 titulu hauek eskuratu zituen:
- Lehen Mailako Liga (3): 1964, 1966 eta 1973an.
- Kopa (2): 1965 eta 1974an.
- UEFAko Kopa (1): 1973an, Borussia Mönchengladbach garaituta.
- FA Charity Shield (3): 1964, 1965 eta 1966an.