Bill Russell
William Felton "Bill" Russell (Monroe, Luisiana, 1934ko otsailaren 12a - Mercer Island, Washington, 2022ko uztailaren 31) estatubatuar saskibaloi-jokalaria izan zen, NBAko inoizko hoberenetarikoa.
Bill Russell | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Felton Russell |
Jaiotza | Monroe, 1934ko otsailaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Mercer Island (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dorothy Anstett (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Frantziskoko Unibertsitatea McClymonds High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saskibaloi jokalaria, saskibaloi entrenatzailea, entrenatzailea, aktorea eta gorako jauzilaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | pibota |
Kirol zenbakia | 6 |
Pisua | 98 kilogramo |
Altuera | 208 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Kappa Alpha Psi (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Russellek 13 urtez jokatu zuen Boston Celticserako, NBA txapelketa 11 aldiz irabazita. Talde horren dinastiaren pieza nagusia izan zen 1950 eta 1960ko hamarkada horietan. Henri Richard-ekin batera (National Hockey League, Montreal Canadiens), Russellek markari eusten dio txapelketa gehien irabazi duen Ipar Ameriketako atleten artean. Ibilbide profesionala baino lehen, San Frantziskoko Unibertsitaterako NCAAko bi txapelketa jarraian lortu zituen (1955 eta 1956an). Urrezko domina lortu zuen 1956ko Olinpiadetan AEBetako saskibaloi selekzio nazionalaren kapitain moduan.
Modu zabalean NBAko historia osoan inoiz ibilitako jokalaririk onenen artean hartuta dago. 1996an inoizko 50 jokalari onenen artean sartu zuten. Jaurtiketak blokeatzen eta jokalaria jokalariaren aurrean egindako defentsan nabarmendu egin zen eta arrazoi nagusietakoa zen Celtics-en arrakastarako. Erreboteak hartzen ere oso trebea izan zen, arlo honetan jokalari onena izan zelarik 4 denboraldiz, baita historiako bigarren markarik onenak ezarri ere. 12 denboraldiz jarraian 1.000 errebote edo gehiago hartu zituen. Wilt Chamberlainekin batera da jokalari bakarra partida bakar batean 50 errebote baino gehiago hartzen lortu duena. Erasoko esparruan 14.522 puntu eskuratu zuen ibilbide guztian zehar.
Earl Lloyd, Chuck Cooper eta Sweetwater Clifton aitzindariak izan zirelarik, Russell izan zen lehenengo afroamerikarra superstar estatusa eskuratzen NBAn. Halaber, lehendabiziko entrenatzaile afroamerikarra izan zen. Eskubide zibilen aldeko mugimenduan egindako lana dela-eta, Barack Obama Presidentetzako Askatasunaren domina eman zion 2011an.
Ibilbidea
- Jokalaria:
- Boston Celtics (1956–1969)
- Entrenatzailea:
- Boston Celtics (1966–1969)
- Seattle SuperSonics (1973–1977)
- Sacramento Kings (1987–1988)
Palmaresa
- NBA ligako txapelduna: 11 aldiz (1957, 1959–1966, 1968, 1969)
- NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria: 5 aldiz (1958, 1961–1963, 1965)
- NBA All-Star Game taldean 12 aldiz aritua (1958-1969)