Bill Gates
William Henry "Bill" Gates III (Seattle, Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko urriaren 28a), Bill Gates bezala ezagunagoa, enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen ekoizlea: Microsoft Windows. Estimazio batzuen arabera, hamar ordenagailutik bederatzik erabiltzen baitute sistema eragile hau. Melinda French da bere emaztea, eta biok batera Bill eta Melinda Gates Fundazioa] eramaten dute, mundu mailan osasun eta hezkuntza aukerak berrorekatzeaz arduratzen dena, aukera gutxiko eskualdeetan bereziki. Horren ondorioz, Kooperazio Internazionaleko Asturiasko Printze Saria jaso zuten 2006. urtean. 2021ean Forbes aldizkariaren munduko aberastsenen artean 4. postuan zegoen.[1]
Bill Gates | |||
---|---|---|---|
(2023) | |||
1975eko apirila - 2000ko urtarrila ← baliorik ez - Steve Ballmer → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | William Henry Gates III | ||
Jaiotza | Seattle, 1955eko urriaren 28a (68 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Bill Gates's house (en) | ||
Familia | |||
Aita | Bill Gates Sr. | ||
Ama | Mary Maxwell Gates | ||
Ezkontidea(k) | Melinda Gates (1994ko urtarrilaren 1a - 2021eko abuztua) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lakeside School (en) (1968 - 1973) Harvard College (en) (1973 - 1975) baliorik ez | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekintzailea, programatzailea, filantropoa, informatikaria, asmatzailea, finantzaria, bridge jokalaria, inbertitzailea, aktorea, idazlea eta business magnate (en) | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lateralitatea | ezkerra | ||
Altuera | 1,77 metro | ||
Enplegatzailea(k) | Bill eta Melinda Gates Fundazioa Microsoft | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Chinese Academy of Engineering (en) | ||
| |||
Biografia
Seattlego Lakeside eskola pribatuan egin zituen bere ikasketak. Eskola honek 1968tik ordenagailu baten jabea zen, beraz, Bill Gatesek makina eta informatikako munduarekin oso gaztea zelarik izan zuen lehen aldiz gozatzeko aukera. Ez zuen denbora askorik behar izan ordenagailua erabiltzen jakiteko eta astebete bakarrik behar izan zuen bere irakaslea gainditzeko. Lakesiden bertan, Gaitesek Paul Allen ezagutu zuen, beranduago Microsoft sortuko zuenarekin. Softwareko Microsoft enpresa sortu zuen 1975ko apirilaren 4ean, oraindik Harvard Unibertsitateko ikaslea zelarik. 1976an unibertsitatea utzi egin zuen eta Albuquerquera joan zen, Altairreko egoitzara, enpresa horrekin ordenagailuentzako lengoaia baten, Basic lengoaiaren lagapena adosteko salmenten %50a arte. Hurrengo urtean, Apple enpresaren arrakastaren berri izan zuen eta, ondorioz, Basic-aren interpretatzaile bat behar zuela ohartu zen.
1980. urtean, Seattle-en IBMko bi ordezkariekin bildu zen. Ordezkari hauei DOS sistema eragilea saltzea lortu zuen, berak momentu horretan bere eskuetan ez izan arren eta ondoren programatzaile gazte bati erosi zion. IBMk sistema eragile hura Apple-ekin lehiatzeko behar zuen, eta horregatik negoziaketa malgua izan zen. Microsoft-ek DOSen lizentzia, mantentze eta beste enpresei birsaltzeko eskubideak gorde nahi izan zituen. IBMk onartu egin zuen, softwareak dibidenduak emango ez zituela pentsatu baitzuten. Egun batzuk beranduago, Microsoft-ek Tim Patersoni, Seattle Computer Productsen langilea, QDOS-en egile-eskubideak erosi zizkion, 50.000 dolarren truke. Ondoren, Microsoft-ek IBM-ri saldu zion MS-DOS (Microsoft DOS) bezala. Harritzekoa dena, IBMk ez zuela MS-DOS erosi, Microsoft-i IBM-PCrekin saldutako kopia bakoitzaren arabera kanon bat ordaintzea erabaki zuela baizik.
Apple Lisa ordenagailuak ingurune grafikoan erakutsi zuen garrantziaz jakinda (jatorriz interfaze grafikoa eta “sagua” Xerox PARCek garatu zituen), Microsoft-ek ingurune grafiko eta “sagua” lortzea proposatu zuten, hauekin operatzeko. Steve Jobsek, Apple-eko sortzailea, Macintoshen garapena hasi zenean, Bill Gatesek Apple enpresa bisitatu zuen. Kalkulu orriak eta bestelako programa batzuk hobetzea eskaini zuen. Bere informatikako materiala IBM-ri saltzearekin mehatxatu zuen, eta amaieran Apple-ekin erlazio estua izatea lortu zuen, Apple-Microsoft aliantza sortuz. Ondorioz, Microsoft-ek legalki lortu zuen ingurune grafikoaren eta saguaren teknologia, eta merkatura Microsoft Windows atera zuen, Macintoshen lehiakide zuzen bezala.
2000. urtearen hasieran, Microsoft Windows sistema eragilea (bere bertsio guztietan) planetako ordenagailuen gehienek erabiltzen zuten.
Forbes aldizkariak argitaratu duen aberastasun pertsonal handienen urteko zerrendan, Bill Gates zerrenda horretako hirugarren postuan agertzen da kokaturik, 56.000 milioi dolarreko ondasunekin balioetsia. 1994an, Leonardo da Vinciren eskuizkribu bat erosi zuen 25 milioi dolarren truke.
Microsoft enpresa prozesu judizial askotan murgildurik izan da, praktika monopolistikoengatik salatuta, kaletik ere epaitegiak enpresa zatitzea behartuko zutela bezalako hitzak entzuten zen arren, beste enpresa estatubatuar batzuekin hori bera gertatu baitzen iraganean. Salaketek programa konkretu batzuk bere sistema eragilearen arteko erlaziorekin tratatzen dute, eta gehiegikeri huts bezala ikusten da programa horiek dibertsifikatzeko garaian. Horietako adibide garbiak dira Internet Explorer, Windows Media Player edota Windows Messenger.
2006ko ekainaren 16an publikoki azaldu zuen Microsoft eguneroko lan bezala uzteko asmoa 2008rako, bere fundazioan inplikazio gehiagoz lan egiteko. Erantzukizun hauen trantsizioa progresiboki eman zen, enpresaren eguneroko garapenak eraspen negatiboak jasan ez zitzan, eta Ohorezko Presidente bezala gelditu zen. 2008ko ekainaren 27an Microsoften zituen ardura guztiak utzi eta enpresaren kontrola Steve Ballmeren eskuetan gelditu zen, baina hala ere, Bill Gatesek bere denboraren %70a Bill eta Melinda Gates Fundazioari eskainiko dio, eta gainerako %30 enpresari.
Erreferentziak
- Biain, Aitor. (2022-01-17). «Munduko hamar dirudun handienek pandemiaren aurretik halako bi dute» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Bill Gatesen biografia ofiziala
- (Ingelesez) Bill eta Melinda Gates Fundazioa
- (Ingelesez) Forbes: Munduko pertsona aberatsenak