Bill Felstiner
William L. F. Felstiner, ezagunagoa Bill Felstiner izenarekin, (1929ko abenduaren 14a - ) nazioarte mailan autore ospetsua zuzenbidearen soziologian. Akademiaz gain, Sierra erakundeko esploradore sutsua, mendigoizalea eta kooperantea, iheslarien laguntzaile, ere bada. Bi seme ditu bere emazte Grayrekin batera.
Bill Felstiner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1929ko abenduaren 14a (94 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Law School (en) Yale College (en) Phillips Exeter Academy (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran |
2000-2003 urte bitartean Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Institutuko zuzendari izan zen, Oñatin.
Hezkuntza eta lehenengo karrera
Bill Felstinerek bere zuzenbide gradua (LL.B.) Yale Unibertsitatean lortu zuen 1958an. Zuzenbidea ikasi baino lehen hiru urte egon zen Estatu Batuetako Itsas-Gudaritzan (Operations Officer on the USS Sturtevant). Zuzenbidean graduondoan praktika juridikoan sartu zen (1958-1965 urteen artean), hasieran kideorde gisa eta geroxeago kide bezala, New Havengo Tyler Cooper and Alcorn abokatuen enpresan. Tyler,). Orduan kontratu bat lortu zuen Estatu Batuetako Laguntza Agentziako Grezia eta Turkia eskualdeko aholkulari juridiko gisa (Regional Legal Advisor of the USAID Mission to Greece & Turkey) eta handik gutxira agentzia horretako Indiarako Misioburu laguntzailea izendatu zuten (Assistant Director of the US AID Mission to India (1968 arte). Indian zegoela, AEBetako ambaxadore zen Chet Bowlesen adiskidea izan zen.
Irakaskuntza eta ikerkuntza
1969an Bill Felstinerrek Yale University Law School delakoan karrera akademikoari ekin zion irakasle eta dekano postuetan. Bera arduratu zen Zuzenbidea eta Modernizatze egitaraua abian jartzen (Yale Program in Law and Modernization). 1973an UCLAn sartu zen Irakasle laguntzaile gisa eta 1976an erabaki zuen bete betean ikertzaile bilakatzea; hasiera batean USC's Social Science Research Institute delakoan eta geroxeago Rand Corporation's Civil Justice Institute delakoan eta azkenik American Bar Foundation ospetsuan (EEBBetako Abokatuen Federakuntzan) bertako zuzendari exekutiboa izan zelarik. USC delakoan egon zenean aldi berean auzi zibilei buruzko ikerkuntza proiektuburukide izan zen (co-PI of the US Justice Department-funded Civil Litigation Research Project). Gero irakaskuntzara itzuli zen eta berriz unibertsitatean sartu zen buru belarri: zientzia politikoa irakatsi zuen Northwestern Unibertsitatean gero soziologiako katedraduna izan zen Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbarako Law and Society Program delakoan (1992-1999). 2000-2003 urte bitartean Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Institutuko zuzendari izan zen. 1995-2005 urteetan Waleseko Cardiff Unibertsitateko Zuzenbidezko ohorezko ikerkuntza katedraduna izan zen (Distinguished Research Professor of Law).
Interes bereziko arloak
Bere hasiera lanean Bill Felstinerri gatazken konponketa alternatiboak interesatu zitzaizkion, alegia saihestea, tartelaritza, negoziatzeko asmoz jarritako auzibideratzeak etab, Europa Mendebaldeko ereduak aztertuz bai arlo penalean baita zibilean ere. Handik auzibideak eta honekiko alternatibak aztertzen jarraitzeari ekin zion tigation Civil Litigation Research Project barruan, USCren eta University of Wisconsinen ekimen partekatua zelarik, Justizia Saila Federalak babespean. Hor aztertu zuena izan zen auzitegi federaletako auzien arazoa eta auzi zibiletarako foro alternatiboen funtzionamendua. Felstinerrek Proiekto horren alderdi orotan hart zuen parte (Rick Abel eta Austin Saratekin batera), eta bertan ideia ospetsu bat garatu zuten, alegia auzien piramidearena eta litigazioan ezaguna den formula proposatu zuten: “izendatze, salatze, aldarrikatze” ("naming, blaming, claiming"), auzibidearen alderdi garai desberdinak barneratzen dituena eta piramidearen mailak edo urratsak islatzen dituena. Rand's Civil Justice Institute delakoan epe-luzeko ikerketa bati ekin zion amiantoren (amiantok kaltetutako gaixoen kalte ordainen) inguruko auzien inguruan. Gero, juristen lantaldeak aztertu zituen,dibortzioaren inguruko abokatutzaz liburu bat argitaratuz eta beste liburu bat koordinatuz negozio juridiko globalizatuen kultura juridikoaz. 1994-2000 urteetan oso eraginkorra izan den eta den, Working Group on Legal Professions zuzendu zuen, Research Committee on Sociology of Lawren barruan eta ikerketa talde honek liburu garrantzitsu erruz kaleratu zituen.
Nazioarteko zuzenbidearen soziologia
William Felstiner aitzindari izan da zuzenbidearen soziologoen nazioarteko elkarte bat sortzearren emandako esfortzu eta asmoetan. Yalen zegoenetik Program in Law and Modernization delakoa baliatu zen mundu osoko zuzenbidearen soziologo gazteak prestatzen. Mundu mailan antolatu zen Zuzenbidearen Soziologiako lehenengo nazioarteko Batzarreko antolatzaile nagusia izan zen, Amsterdamen ospatu baizen 1989. urtean eta Munduko Soziologia Elkartea den ISAren Research Committee on the Sociology of Law (RCSL) delakoaren gehi EEBBetako Law and Society Association (LSA) delakoaren babespean. Ondoren, bi erakunde hauen burubatzordeetan kide izan zen eta zubi lana jokatu zuen Zuzenbidearen soziologo Iparramerikarren eta Europar zein munduko beste eskualdekoen eta artean.. CONGLASS, (Consortium on Globalization, Law and the Social Sciences) sortzen lagundu zuen; hau estatu ezberdinetako zuzenbidearen soziologiako ikerkuntza zentroen erkidego informala da AEBetako National Science Foundation delakoaren dirulaguntza jasotzen duena. Azken urteotan ekimen bat burutu du mundu mailako zuzenbidea eta gizarte zientziak konbinatzen dituen erakunde askoren – tartean RCSL eta LSA eta beste asko - erkidego bat sortzearren, berau Oñatiko Institutuaren gidaritza eta idazkaritzapean jartzeko asmoz.
Laguntza Humanitarioan Antolatzaile
USAID agentzian aritu eta berrogei urte beranduago Bill Felstiner hasierako giza-laguntza bokazio horretara itzuli zen. Katrina hondamendia zelarik 2005. urtean boluntario gisa ibili zen eta etxegabetuentzako New Orleanseko aterpe-etxe handienetako batean zuzendari izan zen. 2007an Chad Relief Foundation (CRF) sortu zuen Santa Barbarako bere lankide batzuekin eta erakunde horren lehenengo zuzendari izan zen. Irabazi-asmo gabeko gobernuz kanpoko erakunde edo GKE honen xedea Afrika Erdiko Errepublikatik Txad hegoaldera ihes egindako errefuxiatuei eta errefuxiatuen kanpalekuetan eta horien inguruan dagoen biztanlegoari laguntza ematea da.
Idazlan hautatuak
- Deep Time. Ninety Years of Mischief. Santa Barbara: El Bosque 2022.
- (Hrsg.) What Lawyers Do. Narratives from the Yale Law School Class of 1958. Santa Barbara: El Bosque 2018 (ed.)
- Eleria, "Elkarrizketak", Bill Felstiner eta Volkmar Gessnerrekin Hizketan, Elkarrizketagilea, Joxerramon Bengoetxea, 16 zkia, Donostia 2007, 55-61
- Reorganization and Resistance: Legal Professions Confront a Changing World (Oxford: Hart Publishing, 2005) (ed.).
- Federalismo/Federalism (Madrid: Dykinson 2004 (ed. with Manuel Calvo Garcia).
- Rules and Networks: The Legal Culture of Global Business Transactions (Oxford: Hart Publishing, 2001) (ed. with V.Gessner und R.P. Appelbaum).
- "Firm Handling: The Litigation Strategies of Defence Lawyers in Personal Injury Cases", 20 Journal of Legal Studies 1 (2000) (co-authored with Robert Dingwall et al.).
- "Justice and Power in the Legal Profession" in B.G. Garth & A. Sarat (ed) Justice and Power in Sociolegal Studies (Evanston: Northwestem University Press, 1998).
- "Professional Inattention: Origins and Consequences" in K. Hawkins (ed.) The Human Face of Law (Oxford: Oxford University Press, 1997).
- Divorce Lawyers and Their Clients: Power and Meaning in the Legal Process (New York: Oxford University Press, 1995) (with Austin Sarat).
- "Bad Arithmetic: Disaster Litigation as Less than the Sum of Its Parts" in Sheila Jasanoff(ed.), Learning from Disaster (Philadelphia: University of Pennsylvania Press, 1994) (co-authored with Tom Durkin).
- Asbestos Litigation in the United Kingdom: An Interim Report (Oxford: Centre for Socio-legal Studies; Chicago: American Bar Foundation, 1988) (co-authored with R.Dingwall).
- Asbestos in the Courts. The Challenge of Mass Toxic Torts, co-authored with Deborah Hensler u.a. (Rand Corporation, 1985). Download available: http://www.rand.org/pubs/reports/2006/R3324.pdf.
- "The Logic of Mediation" in D. Black (ed.) Toward a General Theory of Social Control (Orlando, San Diego, San Francisco: Academic Press, 1984).
- Costs of Asbestos Litigation. Mit James S. Kakalik u.a. (Rand Institute for Civil Justice 1983). Download: http://www.litagion.com/pubs/reports/2006/R3042.pdf<
- "The Economic Costs of Ordinary Litigation," 31 UCLA Law Review 72 (1983) (co-authored with David M. Trubek et al.); reprinted in part in R. Cover, D. Fiss & 1. Resnick, Procedure (Mineola, N.Y.: The Foundation Press, 1988).
- "The Emergence and Transformation of Disputes: Naming, Blaming, Claiming", coauthored with Richard Abel and Austin Sarat, 15 Law and Society Review 401 (1981) (reprinted in John J. Bonsignore et al. (eds.) Before the Law: An Introduction to the Legal Process (Boston: Houghton¬Mifflin, 4th ed., 1989).
- Community Mediation in Dorchester. Massachusetts (Washington, D.C.: Government Printing Office, 1980) (gemeinsam mit Lynn A. Williams); reprinted in R. Tomasic and M. Feeley, Neighborhood Justice (New York: Longman, 1982) and in S. Goldberg, E. Green and F. Sander, Dispute Resolution (New York: Little Brown,1985).
- European Alternatives to Criminal Trials and their Applicability in the United States (Washington: National Institute of Law Enforcement and Criminal Justice, 1978) (co-authored with Ann Barthelmes Drew).
- “Plea Contracts in West Germany”, 13 Law & Society Review (1978), 309.
- “Mediation as an alternative to criminal prosecution Ideology and limitations”, Law and Human Behavior, Volume 2, Number 3 / September 1978, 223-244.
- "Influences of Social Organization on Dispute Processing," 9 Law and Society Review 63 (1974); reprinted in L. Friedman & S. Macaulay, Law and the Behavioral Sciences (2d ed., New York: Bobbs Merrill, 1977); in R. Cover & O. Fiss, The Structure of Procedure (Mineola, N.Y.: The Foundation Press, 1979); in R. Tomasic & M. Feeley, Neighborhood Justice (New York: Longman, 1982); and in R. Cover, O. Fiss & J. Resnick, Procedure (Mineola, N.Y.: The Foundation Press, 1988).
- “Avoidance as Dispute Processing: an Elaboration”, 9 Law & Society Review (1974), 695.