Bilintx kalea (Donostia)
Bilintx kalea Donostiako Parte Zaharreko kale txiki bat da. Perujuantxo kalearen eta Lasala plazaren elkargunetik Kale Nagusiraino doa, Antzoki Zaharraren albo osoa hartuz.
Bilintx kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°19′20.8″N 1°59′09.2″W |
Izenaren historia
1884ko otsailaren 6an erabaki zuen Donostiako Udalak kale honi "Bilintx" izena ematea, Indalezio Bizkarrondori eskaintzeko[1], haren heriotzetik zortzi urte igaro ondoren. Kale hau zen bere lantegitik gertukoena, eta horregatik erabaki zuten izen hori ematea: Bilintx Antzoki Zaharreko atezaina zen, eta bertan bizi zen. Haren heriotza ere bertan gertatu zen: antzokiaren gela batean zegoenean karlistek San Sebastian egunean Arratzain menditik botatako granada batek, leiho batetik sartu, eta larriki zauritu zuen Bilintx; handik sei hilabetera hil zen poeta. Frankismo garain "Vilinch" grafiaz idatzi zen. Euskarazko izendapena 2014ko urriaren 30an hartu zuen Udalak.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Kalearen ezaugarriak Donostiako Udalaren webgunean.