Bilera-eskubide

Bilera-eskubidea helburu publiko batekin beste pertsona batzuekin biltzeko ahalmena da, ohizko etxebizitzatik kanpo, baimenik eskatu gabe.[1] Aniztasun politikoaren eta norberaren iritziak adierazteko askatasunaren aitorpena da, iritzi horiek beste batzuei transmititzeko, besterenak entzuteko eta horren arabera jarduteko eskubidea aitortzearekin batera. Biltzeko eskubideaz baliatzean sortzen den gatazka publikoa zabalik dagoen lekuetan egiten denean sortzen da, eta, zehazkiago, bide publikoan egiten denean, manifestazio gisa ezagutzen den horretan.

2011. urteko Occupy movement elkarteko afixa, non bilera-eskubidea babesten duen Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren 1. zuzenketa aipatzen den.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

«

20. atala

1. Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea. 2. Inor ezingo da behartu elkarte bateko kide izatera.

 »

[2]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]
  2. «Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).

Kanpo estekak

Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.