Bilborock

Bilborock-La Merced musika aretoa Bilboko garrantzitsuenetarikoa da gaur egun. Musika emanaldiez gain, antzerkia eta zinema ikuskizunak ere ematen dituzte.

Bilborock
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSan Frantzisko (Bilbo) eta Bilbo
Koordenatuak43°15′26″N 2°55′39″W
Map
Ondarea
554

    Mesedeetako zubiaren hasieran eta Hernani eta Luis Iruarrizaga kaleen artean dago, San Frantzisko auzoan.

    Bilboko Udalak kudeatzen du.

    Datuak

    1.330 m2-ko azalera dauka eta hiru solairutan banatuta dago.

    Erabilpen askorako aretoa dago beheko solairuan, kontzertuak, antzezlanak, pelikula emanaldiak eta abar eskaintzen dituena. 300 ikusle eserita edo 500 zutik sar daitezke bertan.

    Bestela, zazpi entsegu-gela dauzka, bai eta "Euskal Herriko Musika Artxibategia" ere, 10.000 lan baino gehiago gordeta dauzkana.

    Halaber, "Bilbo Rock" bihilabetekari elebiduna argitaratzen dute.

    Historia

    1997ko apirilaren 7an inauguratu bazuten ere, aretoa 1663. urtean hasitako eraikin barrokoan kokatuta dago, Mesedeetako ordenaren komentua ("La Merced") eta eskola izandakoan.

    "Villa de Bilbao" pop-rock lehiaketa antolatzen dute bertan urtero.

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.