Bilbomatiks
Bilbomatiks ska estiloko euskal musikako talde bat da, Bilbon 2013an sortua. 2023an agur esan zuten.[1] Dantzatzeko musika egokia egiten zuten.
Bilbomatiks | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bilbo, Bizkaia |
Musika mota | ska-rocksteady-reggae |
Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria Teklatu Saxofoi Tronpeta |
Urteak | 2013 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Pantx Records |
Ibilbidea
2013. urte inguruan sortu zen Bilbomatiks taldea Bilboko kaleetan. Ska musikaren maitaleek sortu zuten banda, eta bidean iraupen luzeko disko bakarra argitaratu zuten 2015. urtean. Musikalki, ska, rocksteady, skinhead reggae edo bestelako giro jamaikar bero eta dantzagarriak jorratzen dituzte. Taldearen jarduna 2018. urte inguruan itzali bazen ere, 2023ko maiatzean bi emanaldi eskainiz azken agurra eman zuten.
Diskografia
Disko bakarra dute: Bilbomatiks (2015).[2] 2023an, Pantx Records zigiluak binilo formatuan kaleratu zuen lana masterizazio berriarekin. Diskoaren salmentatik ateratzen ziren etekinak euskal presoen sostengurako bideratuko zen.
Erreferentziak
- Uriola.eus. (2023-05-27). «Bilbomatiks taldearen agurra» Gara (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
- https://www.discogs.com/es/release/8568185-Bilbomatiks-Bilbomatiks