Bilboko estropada zaharrak

Bilboko estropada zaharrak XIX mendean eta XX mendearen lehen erdian jokatu ziren estropadak dira. Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeek hartzen zuten parte eta 40. hamarkadan Kantabriako Pedreñak ere bai. Urte askotan Kontxako Banderarekin batera Santanderko eta Bilboko banderak baino ez ziren jokatu izan. 1966an Nerbioiko Sari Handia jokatzen hasi arte estropada hauek ez zuten behar besteko jarraipenik izan.

Estropada eremua

Hainbat eremutan jokatu izan ziren eta ondorioz hainbat izen eman zitzaizkien estropadei. Bilbo, Portugalete eta Abra aldean izan ziren estropadak.

XIX mendeko estropadak

Ondarroako Kofradian 1865ean irabazitako bandera bat gorderik dago. Bilbon jokatu zela dio, abuztuaren 31an. Ez da ezagutzen parte hartzaileen izenik ez eta beste zehaztasunik ere. 1882an ere Zierbenaren garaipen bat izan zen, Francisco Marquina patroi zuela.

1887an Maria Kristina erregina bisitan zetorrela eta, estropadak antolatu ziren irailaren 12an. Bertan Ondarroako bi traineru, Bermeoko hiru, Santurtziko bi eta Zierbenako bat aritu ziren eta bi ondarrutarrak izan ziren lehenengoak, hirugarrena Bermeokoa izan zelarik. Sari gisa erreginaren faluan arraun egitea egokitu zitzaien ondarrutarrei eta egun hartako bi bandera dituzte oroigarri. 1888ko azaroaren 21ean Bilboko moilaren lehen harria ezarri izanaren omenez Portugaleten estropada berriak jokatu ziren. Oraingoan lehenengo bi postuetan bermeotarrak gelditu ziren hirugarrena Ondarroa izan zelarik. 1889an berriz ere Nerbioi ibaian jokatu ziren estropadak eta 13 traineruren artean bermeotar biak berriz ere garaile.

1896an Getariarrak izan ziren garaile, bai Portugaleten eta baita Donostian ere. 1897an Ondarroa eta Bermeoren arteko desafioa jokatu zen eta bermeotarrak izan ziren nagusi. Garai hauek bukatzeko, 1900an Zierbenak izandako garaipena eta honekin batera 1902an Bilbora errege familia etorri zenez estropada berriak antolatu zirela aipatu behar eta 11 traineruren artean Ondarroa izan zela garailea.

UrteaEremuaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaPatroia
1865BilboOndarroa
1882BilboZierbenaOndarroaBermeoFrancisco Marquina
1887BilboOndarroaOndarroaBermeoGregorio zelaia
1888PortugaleteBermeoBermeoOndarroa
1889PortugaleteBermeoBermeoOndarroa
1896PortugaleteGetariaFrantzisko Arregi
1897PortugaleteBermeoOndarroa
1900PortugaleteZierbenaOndarroaBermeo
1902BilboOndarroaManuel Beitia

XX mendea (1917-1935)

Bigarren aldi honetan Portugalete eta Abran jokatu ziren estropada gehienak. Beraiei buruzko informazio zabalagoa daukagu, izan ere estropada garrantzitsuak izan baitziren. Bizkaiko herri ugaritako traineruek hartu izan zuten parte, hala nola Zierbenak, Gallartak, Santurtzik, Portugaletek, Sestaok, Lutxanak, Algortak, Bermeok eta Ondarroak, jadanik kirol elkarte osatuta zeudenak. Bizkaiko Foru Aldundiak sari ederrak jarri zituen momentuko gipuzkoar eta kantabriar traineru onenak ere bertan aritu zitezen.

Abrako estropadak (1917-1921)

UrteaEremuaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaPatroia
1917AbraSanturtziPortugaleteZierbenaJuan Munzuri
1918AbraZierbenaSanturtziCastro UrdialesAntonio Urrestizala
1919AbraDonostiaZierbenaZumaia"Kiriko"
1920AbraZierbenaSanturtzi
1921AbraSanturtziOrioGetaria

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kopa (1925-1942)

Portugaleten jokatu ziren Bizkaiko Foru Aldundiak, Portugaleteko Udalak eta Portugalete FC-k antolatuta. Hiru aldiz jarraian edo bost aldiz tartekaturik irabazten zuen traineruak Kopa eskuratuko zuen. Oriok lortu zuen Kopa eskuratzea.

UrteaEremuaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaPatroia
1925PortugaleteOndarroa (Aurrera)Zierbena (Sparta Club)Portugalete FCJuan Bautista Beitia
1926PortugaleteOndarroa (Aurrera)Sestao SportPortugalete FCJuan Bautista Beitia
1927PortugaleteZierbena (Sparta Club)Gallarta (Abanto Club)Portugalete FCPlácido Aranburu
1928PortugaleteZierbena (Sparta Club)LutxanaCD PortugaletePlácido Aranburu
1929PortugaletePortugalete FCCD SanturtziSestao (Kaiku)Aurelio Llanos
1930PortugaleteCD SanturtziSanturtzi (Mamariga)Portugalete FC
1931PortugaleteSestao (Kaiku)Castro UrdialesLutxana
1932Bilbo*Sestao (Kaiku)LutxanaDeustuA. Perez
1933PortugaleteSanturtziPedreñaIriarte
1934PortugaleteOrioSestao (Kaiku)Domingo Mitxelena
1935Abra / Bilbo*OrioSestao (Kaiku)Hondarribia (Lurra)Domingo Mitxelena
1942PortugaleteOrioHondarribiaPasai DonibaneDomingo Mitxelena
  • 1932an Bilboko Udalak antolatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren estropada.
  • 1935ean Bizkaiko Foru Aldundiaren estropadak bi jardunaldi izan zituen, bat Abran eta bestea Bilbon.

Beste estropada batzuk

UrteaEstropada (Eremua)IrabazleaBigarrenaHirugarrenaPatroia
1930Kantauriko Txapelketa (Abra)OrioGetariaSanturtziAntonio Maria Uranga
1932Abrako estropadaSestao (Kaiku)PortugaleteLutxanaA. Perez
1933Bilboko UdalaSestao (Kaiku)SanturtziLutxanaMendiola
1934Bilbo Hiria BanderaSestao (Kaiku)OrioPeñacastilloAlfredo Gutierrez
1935Portugaleteko estropadaOrioSestao (Kaiku)Hondarribia (Lurra)Domingo Mitxelena

Gerra osteko estropadak (1939-1951)

UrteaEstropada (Eremua)IrabazleaBigarrenaHirugarrenaPatroia
1939PortugaleteOrioSanturtziSestao (Kaiku)Antonio Maria Uranga
1940PortugaleteOrioSestao (Kaiku)SanturtziJose Maria Urdangarin
1942Bizkaiko F. A. (Port.)*OrioHondarribiaPasai DonibaneDomingo Mitxelena
1943Kantauriko Txapelketa (Portugalete)*OrioPedreñaSanturtziDomingo Mitxelena
1944Espainiako Txapelketa (Portugalete)PedreñaOrioSestao (Kaiku)José Bedia
1945PortugaletePedreñaPeñacastilloSestao (Kaiku)José Bedia
1946AbraPedreñaSestao (Kaiku)OrioJosé Bedia
1947Bizkaiko Txapelketa (Abra)*PedreñaKaikuJosé Bedia
1947Espainiako Txapelketa (Abra)PedreñaOrioSestao (Kaiku)José Bedia
1949Abrako Hamabostaldi NautikoaPedreñaPeñacastilloDonostia (Esperanza)José Bedia
1951Espainiako Txapelketa (Portugalete)OrioCD Remeros del NalónSestao (Iberia)Inazio Sarasua
  • 1942ko estropada, Bizkaiko Foru Aldundiaren Koparen taulan agertzen den estropada bera da.
  • 1943an Kantauriko Txapelketak hiru jardunaldi izan zituen, Santanderren, Portugaleten eta Donostian.
  • 1947an bi estropada jokatu ziren bi egunetan jarraian: Bizkaiko Txapelketa (Orio gabe) eta Espainiakoa Orio barne zegoela. Bizkaitarra izan ez arren Pedreñak jokatu eta jaso zuen Bizkaiko titulua.

Laburpena

HerriaGaraipenakUrteak
Orio81930, 1934, 1935, 1935, 1939, 1940, 1942, 1943
Zierbena61882, 1900, 1918, 1920, 1927, 1928
Pedreña61944, 1945, 1946, 1947, 1947, 1949
Ondarroa51865, 1887, 1902, 1925, 1926
Sestao (Kaiku)51931, 1932, 1932, 1933, 1934
Santurtzi41917, 1921, 1930, 1933
Bermeo31888, 1889, 1897
Getaria11896
Donostia11919
Portugalete11929

Erreferentziak

  1. Hau zioen 1919ko egunkari batek ziaboga hari buruz: "¡Qué ciaboga más sorprendente! Temblamos un momento. Nos dio pena la tripulación donostiarra. Iban á quedar descalificados, pues con descalificación estaba penado el tocar una baliza. Se había estrechado de tal modo que era completamente imposible el no tocar la baliza. ¡Si no podría caber un alfiler! Pero ahí está la maestría de Quirico. La trainera pasó. Ni la más ligera rozadura. ¡Soberbio, soberbio!" La Gaceta del Norte 1919-10-07.
  2. Ciaboga aldizkaria, 2019ko alea, 7 or.

Bibliografia

  • "Vizcaínos en el remo" - Xabier Lauzirika. C.A.V., Bilbo, 1986.
  • "Estropadak, regatas de traineras" ("Enciclopedia Ilustrada del País Vasco"ren zatia) - Rafael Agirre Franco. Itxaropena, Zarautz, 1972.
  • "Treñeru estropadak, Ondarroa'ko talaitik (1865-1970)" - Agustin Zubikarai. Gráficas Ibarsusi, Bilbo, 1987.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.