Bilboko Areatzako ikuspegia
Bilboko Areatzako ikuspegia (gaztelaniaz Vista del Arenal de Bilbao) Luis Paret y Alcázarrek egindako margolana da. Margolan hau Karlos III.a Espainiakoak egin zion enkargu baten barruan zegoen. Garaian paisaiak oso baloratuta zeuden. Paret 1779tik 1786ra Bilbon bizi izan zen.
Bilboko Areatzako ikuspegia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Luis Paret y Alcázar |
Sorrera-urtea | 1783 |
Izenburua | Vista de El Arenal de Bilbao eta View of El Arenal in Bilbao |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 740 () × 1.105 () mm |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Inbentarioa | DEP617 |
Deskribapena
Bilboko Areatzako ikuspegiak kaiaren irudi oso animatua erakusten digu. Merkatariak, zamaketariak eta gurdiak nahastuak daude, zamak eta ekipajeak artean. Atzean, protagonismoa Nerbioi ibaiarena da. Hondoan, La Sendeja auzoa, Kintanaren jauregia, gaur egun desagertuta, eta, egungo udaletxearen orubean, San Agustingo komentua ikusten ditugu. Ibaiaren beste aldean Erripako etxeak eta hango kaia ikus daitezke. Kai horretan bi itsasontzi ikusten dira, Bilboko Kontsulatuaren banderarekin. Margolanaren atzealdean, arratsaldeko argiaz, Artxanda mendia dugu.[1]