Bilbo-Loiu aireportua
Bilbo-Loiu aireportua — ofizialki Bilboko aireportua / Aeropuerto de Bilbao — (IATA: BIO, NAZE: LEBB) Aenak kudeatzen duen Bilboko nazioarteko aireportua da, Bilbotik 12 kilometrora kokatua. Loiu, Sondika eta Derio udalerrietako lurretan dago, baina bidaiarien terminala (La Paloma ezizenez ezaguna) eta 12/30 pistaren zati gehiena Loiu udalerrian daude; aldiz, Sondikan daude karga terminala, bidaiarien terminal zaharra (gaur egun zerbitzuz kanpo), aireportuko zerbitzu gehienak zein 10/28 pista; bestetik, 12/30 pistaren zati bat Derion dago.
Bilbo / Bilbao | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bilboko aireportua Aeropuerto de Bilbao | |||||||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Probintzia | Bizkaia | ||||||||||||||||||||||
Herria | Loiu, Sondika eta Derio | ||||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 43°18′04″N 2°54′38″W | ||||||||||||||||||||||
Altitudea | 41 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||||||
Irekiera | 1948ko irailaren 19a | ||||||||||||||||||||||
Inaugurazioa | 1955 | ||||||||||||||||||||||
Jabea | ENAIRE | ||||||||||||||||||||||
Kudeatzailea | ENAIRE | ||||||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Bilbo | ||||||||||||||||||||||
Arkitektura | |||||||||||||||||||||||
Arkitektoa | Santiago Calatrava | ||||||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Bilbo | ||||||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||||||
Euskal Herriko eta Kantauri itsasoko ertzeko aireporturik garrantzitsuena da, bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez. 2018an 5.469.453 bidaiari garraiatu zituen, aurreko urtearekin alderatuta % 10,0 gehiago, Aenaren sareko aireportuen artean 14.a izanik. Era berean, espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago. Gaur egun, aireportua Vueling Airlines, Volotea eta Air Nostrum airelineen aire-baseetariko bat da.
Historia
1927ko urrian Herri Lanen Batasunak Bilbon aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen, Bizkaiko herrialdean hainbat esperimentu aeronautiko egin ondoren, eta aireportuaren kokalekua aztertzeko probintzia batzarra sortu zen. Hasiera batean Bilboko aireportua Galea lurmuturrean ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik, 1936an, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak Sondika udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen, eta Bilboko lehenengo aireportu xumea eraiki zen. Hala ere, tokiaren gabezien ondorioz aireportuak ez zuen interes handirik jaso. Bilboko ingurua altuera erdi eta beheko mendiz inguratuta egoteagatik, aireportua kokatzeko biztanlerik gabeko bailara laua aurkitzea beharra zegoen.
Eraikitze lanak Espainiako Gerra Zibila gauzatu zen bitartean hasi ziren, eta hortik 1937ko ekainera arte aireportua ekintza militarrentzako aire-base gisa erabili zen. 1938an aireportuaren garapenaren bigarren aldia hasi zen, Bilboko Udalak Espainiako Gobernuarekin izapideak hasi baitzituen 1936ko hasierako proiektua aldatzeko, eta proiektu berria idazteko baimena eman zen, Herri Lanen Zuzendaritza Orokorrak onartutakoa.
1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. Lanek luze iraun zuten eta 1948ko irailaren 19an aireportuak eguneko aktibitateak hasi zituen, Aviación y Comercio S.A. (Aviaco) airelineak Bilbo-Madril eta Bilbo-Bartzelona aire-bide erregularrak hastearekin batera. Bi urte geroago, 1950eko ekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.[1] Garai horretan, aireportuak 29/11 orientabideko asfaltozko pista zuen, 1.440 × 45 metrokoa (4.724 × 148 oin); eta lurrezko beste pista bat, 1.500 × 150 metrokoa (4.921 × 492 oin). Gainera, errodadura kalea, bidaiarien terminala, kontrol dorrea, irrati-baliza, goniometroa eta polizia, posta, mediku, meteorologia estazio, telefono eta depositua betetzeko zerbitzuz hornituta zegoen. Ondoren, 1955an, pista orokorra eta bidaiarien terminalaren aurrean kokatutako aireontzien aparkalekua lotzeko errodadura eraiki zen, 124 × 60 metrokoa (407 × 197 oin). Garai honetan CAMPSA enpresaren behin-betiko instalazioak eraiki ziren, hala nola erregaientzako andelak, aireportua erabiltzen zuten hegazkinei zein Bizkaiko Aeroklub Errealak erabiltzen zuen hangarrari zerbitzu emateko. Gaur egun instalazioek oraindik ere zutik diraute.
1964 eta 1965 artean aireportuaren eraginkortasuna hobetu zen, hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala (ILS) eta ekaitzak detektatzeko irrati meteorologikoa instalatuz, eta pista 2.000 metro (6.562 oin) luze izatera handituz, eta hegazkinentzako aparkalekua 12.000 m² (130.000 oin²) azalerara handituz. 1975an pistak bere jatorrizko zenbakipena aldatu zuen gaur egungo 10/28ra, deklinazio magnetikoaren aldaketaren ondorioz. Ondoren, 1977an, aparkalekua berriro ere handitu zen, operazioen igoeraren ondorioz momentu berean lau aireontzi aparkatzeko beharrari erantzunez. Urte berean inauguratu ziren 12/30 orientaziodun pista orokor berria, 2.600 × 45 metrokoa (8.530 × 148 oin), plataformatik bi pistetara sarbide ematen dituzten errodadura pistak, eta lotura errepidea, eta horiei eta pista orokor berrian instalatutako ILS sistemari esker Bilboko aireportuak I. Kategoria lortu zuen hurrengo urtean. Pista berriak lehenengoaren orientabidea aldarazi zuen eraginkortasun hobea lortzeko eta eta inguruko udalerriei eragozpenak saihesteko, inguruaren hazkunde demografikoaren ondorioz aireportuko instalazioetatik gero eta hurbilago zeudenak. Orientabide berri horren ondorioz, 12/30 pistara hurreratzerakoan (normalean erabilitakoa, inguruko haize nagusiaren norabidea dela eta) hegazkinek Derioko hilerriaren gainetik hegan egin behar dute, honen ondoan pistaren burua baitago.
80ko hamarkadan zehar ILS sistema berria jarri zen martxan, 10/28 pistaren osoko eraginkortasunerako, 12/30 pista orokorra ezgaitzekotan alternatiba izateko; hala, aireportua martxan jarraitu daiteke. Baldintza hau 2001eko otsailaren 7an gertatu zen, Bartzelona-El Prat aireportua jatorri zuen Iberia enpresako EC-HKJ matrikuladun Airbus A320-214 hegazkin batek aurreko lurreratze-trena apurtu zuenean, hurreratze eta lurreratze eragiketak egiten zituela zizailadura bat gertatu ondoren. 12/30 pista blokeatuta gelditu zen hainbat orduz, tokitik kentzea lortu zen arte; zorionez, ez zen aintzat hartu beharreko biktimarik. Garai berean kontrol-dorrearen instalazioak eguneratu ziren, eta komunikazio-zentro eta bidaiarientzako terminal berria (gaur egun zerbitzuz kanpo) eraiki ziren, bidaiarien igoera garrantzitsuari erantzunez. Gainera, hegazkinak aparkatzeko plataforma eta bidaiarien autoentzako aparkalekuak ere handitu ziren, eta aireportuko suhiltzaileen parkearen instalazioak ere hobetu ziren, eta gaur egun oraindik ere martxan dagoen karga terminala eraiki zen.
1996an hegazkinak aparkatzeko plataforma berria eta dagozkien errodadura pistak eraiki ziren. Lan horiek lur mugimendu handiak suposatu zituzten, eta lindanoz kutsatutako lurrak biltzeko zelula berezia sortu behar izan zen. 1999ko maiatzean gaur egun martxan dagoen kontrol-dorrea zerbitzuan jarri zen, Santiago Calatrava arkitektoak diseinatutako El Halcón (Belatza) ezizenez ezaguna, erabilitako linea lirainengatik eta arkitekto berak ere diseinatutako La Paloma (Usoa) bidaiarien terminal berriaren aurrean kokatuta egoteagatik. Dorrearen kokapen berriari esker kontrolatzaileek ikuspegi hobea dute, eta bai airean zein lurrean ere aireontzien operazioen kudeaketa optimizatu da.
Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta Sondikako terminala handitzeko arazoengatik, Aenak Santiago Calatravari esleitu zion bidaiarientzako terminal berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik, terminal berriak La Paloma (Usoa) ezizena jasotzen du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean kokatzen da, zaharraren aurrean eta Loiu udalerrian, eta 2000ko azaroaren 19an inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak • 1 Solairua = Irteerak • 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, eta munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago. Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta sei finger izeneko pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Terminal berriaren ondoan autoentzako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta 2006an egonaldi luzeetarako aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen, 672 plazaduna. 2018ko apirilaren 18an lehen aldiz aireportuko aparkalekuak kolapsatu ziren, eta aparkaleku plaza guztiak bete ondoren Aireportuak behin-behineko soluzioa hartu behar izan zuen, beste erabilpenetarako zein erabilpenik gabeko espazioak gaituta, hala nola P1 aparkalekuaren gaineko estalkia edo P2 aparkaleku ondoko industrialdea. Momentuz, ordea, Aireportuak ez du aparkaleku kopurua handitzeko asmorik.[2]
2009ko otsailean Aena eta Espainiako Sustapen Ministerioak terminala eta inguruko instalazioen handipena iragarri zuten, urteko edukiera 8 milioi bidaiarientzat handituz, eta 2014an martxan jarri beharrekoa.[3] Gaur egun, ordea, handipen lanak ez dira hasi.
Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) menpe eta segurtasun neurri internazional berriak betetzeko, 2014an 28 pistaren burua 550 metro (1.804 oin) mugitu behar izan zen, pista honetan aireratzeko itxaroten (holdinga) ari diren hegazkinek atzean duten 12/30 pistatik segurtasun distantzia mantentzeko. Honen ondorioz, 28 pistaren luzera 1.450 metrora (4.757 oin) moztu da, 10 buru dituzten eragiketetan jatorrizko 2.000 metroko (6.562 oin) luzera mantentzen den bitartean.
Ezaugarri teknikoak
Aireportuak bi asfaltoko pista ditu: 12/30 pista, 2.600 metro luze eta 45 metro zabal dena; eta 10/28 pista, 2.000 metro luze (28 pista buru denean 1.450 metro luze erabilgarri) eta 45 metro zabal dena.
Bidaiarien terminalak sei finger motatako pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu.
Terminal berriaren ondoan autoentzako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta 2006an egonaldi luzeetarako aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen, 672 plazaduna.
Aire nabigaziorako irrati laguntza ezberdinak ditu: I-Kategoriadun 2 ILS (hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala) 12/30 pistan (pista orokorraren buru bakoitzerako bana) loturiko DMEarekin. 10/28 bigarren mailako pistak ez du ILSrik. VOR Doppler Irrati Argi 1, loturiko DMEarekin. NDB "B" Irrati Argi 1, Galea lurmuturran kokatutakoa, ia erabilpenik gabekoa. ATIS (Aireportuko Informazioaren Transmisio Sistema) 118.825 Mhz 1.
- Kontrol dorrea
- Terminala pistatik ikusia
- Bidaiarien harrera gunea
- Air Berlineko hegazki bat pistan
- Hegazkinak bidaiariak utzi eta sartzeko gunean
Komunikazioak
Autoa
Aireportura helduera N-633 Bilboko Aireportura heltzeko autobidearen bidez egiten da. Autobide txiki hau BI-631 Bilbo-Mungia autobideari lotzen zaio.
Bilbotik aireportura heltzeko BI-631 errepidea erabil daiteke, Egirletako igoera zeharkatuta 20 minutu inguruko ibilbidean; edo Salbeko zubia eta Artxandako tuneletatik ibil daiteke, 10-15 minutu arteko ibilbidean eta azken kasu honetan bidesaria ordaindu beharra dagoela.
Bestelako inguruetatik heltzeko N-637 errepidea erabili behar da, Txorierriko korridorea zeharkatuta.
Autobusa
Bizkaibus Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko hiriarteko autobus zerbitzuaren A3247 (Bilbo - Aireportua) lineak Bilbo erdigunea eta aireportua lotzen ditu, geldialdiak Termibus, On Diego Lopez Haroko kale nagusia, Moyua, Errekalde zumarkalea eta La Paloma terminalean egiten dituela. Linearen ordutegia 5:15etatik 22:00etara da Bilbotik aireporturako norantzan, eta 6:15etatik 24:00etara aireportutik Bilborakoan, 15 minutuko maiztasunaz egunero.[4]
Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiriarteko autobus zerbitzuari dagokionez, DO50B (Donostia - Zarautz - Loiu Aireportua) eta DG56B (Oñati - Arrasate - Bergara - Eibar - Loiu aireportua) lineek Gipuzkoako aipatutako udalerriak eta Bilboko aireportua lotzen dituzte. DO50B linearen ordutegia 5:00etatik 21:00etara da Donostiatik aireporturako norantzan, eta 7:45etatik 23:45etara aireportutik Donostiarakoan, maiztasuna ordu betekoa izanik, eta asteburu eta jaiegunetan aireportutik Donostiarako lehenengo zerbitzua 6:45etan izanik. Bere aldetik, DG56B lineak irteerak ditu Arrasatetik aireportura 5:15, 8:00, 11:00, 14:00, 17:15 eta 21:15etan, lehenengo zerbitzua Oñatitik 5:00etan hasten delarik. Kontrako norantzan irteerak 6:45, 9:45, 12:45, 15:45, 19:15 eta 23:50etan dira aireportutik Arrasatera, azkeneko zerbitzua Oñatira luzatzen delarik.
Taxia
Bilbo eta aireportuaren arteko ibilbidea 10 eta 15 minutu artekoa izan ohi da, taximetroaren araberako tarifa aplikatzen delarik.
Aireportutik hirigunera abiatzeko, La Paloma terminaleko heldueren parean 57 taxirentzako tokia dago, Federación Margen Derecha del Taxi enpresak ustiatutakoak.
Metroa
Bilboko metroa aireportura helarazteko lanak 2009ko urrian hasi ziren, Bilboko aireportuarekin trenbide loturaren lehenengo zati diren Artxandako tunel berrien bidez. Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean eraikitako trenbide bikoitzeko trazadura berria da, Txorierriko muturrean Olako geltokia eta Bilboko muturrean Matikoko geltokia lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, Metroaren 3. linearen irekierarekin batera, eta gaur egun Euskotrenen Txorierriko lineak erabiltzen du. Aireportuko geltokia aparkalekua eta La Paloma terminalaren arteko lurpeko pasabidean kokatuko da, eta trenek aireportua eta Bilboko Zazpikaleetako geltokia lotuko dituzte 15 minutuko iraupeneko bidaian.[5]
Hegaldiak
Gaur egun aireportuan dauden operazioak honakoak dira:
Hegaldi berriak
Helmuga | Hegazkin modeloa | Airelinea | Operazioen hasiera | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Coruña | Airbus A320 | Vueling | 2019/06/02 | Airelinea berria[6] |
Porto-Francisco Sá Carneiro | Airbus A320 | Vueling | 2019/06/02 | Airelinea berria[6] |
Florentzia | Airbus A319 | Vueling | 2019/09/17 | Ibilbide berria[7] |
Azkeneko eguneraketa: 2019/04/16.[8]
Espainiarako hegaldiak
Espainiaz kanpoko hegaldiak
Sasoiko hegaldiak
Hegaldiak airelineako
Karga
Aireportuaren izena | Airelineak |
---|---|
Madril-Barajas aireportua | Switfair |
Estatistikak
Azkenengo urteetako informazioa, bidaiari trafikoa, operazio eta zama kopuruari dagokionez:[11]
Azken eguneraketa: 2021ko urtarrilaren 19an.[12] |
Urtea | Bidaiariak | Aldea | Operazioak | Aldea | Zama (t) | Aldea |
---|---|---|---|---|---|---|
2000 | 2.556.373 | ▬ | 45.506 | ▬ | 4.038 | ▬ |
2001 | 2.491.770 | ▼ %2,5 | 44.166 | ▼ %3 | 3.674 | ▼ %9,1 |
2002 | 2.463.698 | ▼ %1,1 | 39.832 | ▼ %9,9 | 3.699 | ▲ %0,6 |
2003 | 2.850.524 | ▲ %15,7 | 44.009 | ▲ %10,4 | 3.813 | ▲ %3,1 |
2004 | 3.395.773 | ▲ %19,1 | 50.361 | ▲ %14,4 | 4.152 | ▲ %8,9 |
2005 | 3.843.953 | ▲ %13,2 | 56.285 | ▲ %11,8 | 3.956 | ▼ %4,7 |
2006 | 3.876.072 | ▲ %0,8 | 58.574 | ▲ %4,1 | 3.417 | ▼ %13,6 |
2007 | 4.286.751 | ▲ %10,6 | 63.076 | ▲ %7,7 | 3.230 | ▼ %5,5 |
2008 | 4.172.903 | ▼ %2,7 | 61.682 | ▼ %2,2 | 3.178 | ▼ %1,1 |
2009 | 3.654.957 | ▼ %12,4 | 54.148 | ▼ %12,2 | 2.691 | ▼ %15,3 |
2010 | 3.888.969 | ▲ %6,4 | 54.119 | ▼ %0,1 | 2.547 | ▼ %5,4 |
2011 | 4.045.613 | ▲ %4,0 | 54.432 | ▲ %0,6 | 2.633 | ▲ %3,4 |
2012 | 4.171.092 | ▲ %3,1 | 50.030 | ▼ %8,1 | 2.663 | ▲ %1,1 |
2013 | 3.800.789 | ▼ %8,9 | 42.683 | ▼ %14,7 | 2.536 | ▼ %4,8 |
2014 | 4.015.352 | ▲ %5,6 | 42.590 | ▼ %0,2 | 2.855 | ▲ %12,6 |
2015 | 4.277.725 | ▲ %6,5 | 43.862 | ▲ %3 | 2.872 | ▲ %0,6 |
2016 | 4.588.265 | ▲ %7,3 | 45.105 | ▲ %2,8 | 2.974 | ▲ %3,6 |
2017 | 4.973.712 | ▲ %8,4 | 46.989 | ▲ %4,2 | 1.956 | ▼ %34,2 |
2018 | 5.469.453 | ▲ %10,0 | 49.966 | ▲ %6,3 | 1.216 | ▼ %37,8 |
2019 | 5.905.804 | ▲ %8,0 | 51.591 | ▲ %3,3 | 979 | ▼ %19,4 |
2020 | 1.690.011 | ▼ %71,4 | 20.496 | ▼ %60,3 | 384 | ▼ %60,7 |
Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua ere handitu da. Guggenheim Bilbao Museoa ireki zutenetik, Europa osoko konpainiak hasi dira Bilbora hegaldiak eskaintzen. Horietarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira; baina, beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnek ez dute inolako diru laguntzarik jaso.
2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik. Horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.
2016an bidaiarien errekorra gainditu zen, 4.588.265 bidaiariekin. Hala, terminalak, 4 milioi bidaiarientzat proiektatuta, berriro ere bere edukiera gainditu zuen.[13]
2017an egoera bera izan eta aurreko urteko errekorra gainditu zen, 4.973.712 bidaiari zenbatuta eta aurreko urteetako datuen joerari jarraiki.
2018an berriro ere bidaiarien errekorra gainditu zen, lehen aldiz bost milioi bidaiari baino gehiago zenbatuta, zehazki, 5.469.453.[14]
Airelinea nagusiak
Postua | Airelinea | Bidaiariak (2017) | 2016-2017 aldea | Merkatu kuota |
---|---|---|---|---|
1 | Vueling Airlines | 1.706.065 | ▲%5,66 | %34,3 |
2 | Lufthansa | 504.459 | ▲%6,50 | %10,14 |
3 | Iberia | 494.643 | ▲%6,33 | %9,94 |
4 | Air Europa | 450.853 | ▼%10,89 | 9,06% |
5 | EasyJet | 285.680 | ▲%33,74 | 5,74% |
6 | Norwegian Air International | 205.670 | ▲%170,18 | 4,13% |
7 | KLM | 181.947 | ▲%25,18 | 3,65% |
8 | Air France | 179.098 | ▼%0,16 | 3,60% |
9 | British Airways | 171.808 | ▼%7,71 | 3,45% |
10 | Air Nostrum | 148.901 | ▲%2,88 | 2,99% |
Hegaldiak bidaiarien arabera
Postua | Hiria | Bidaiariak (2017) | 2016-2017 aldea |
---|---|---|---|
1 | Bartzelona | 759.047 | ▲%32,30 |
2 | Madril | 743.712 | ▲%3,11 |
3 | Londres (Heathrow, Stansted eta Gatwick) | 407.226 | ▼%1,30 |
4 | Munich | 262.872 | ▲%11,01 |
5 | Frankfurt am Main | 242.638 | ▲%2,51 |
6 | Paris (Charles de Gaulle eta Orly) | 238.738 | ▲%11,52 |
7 | Amsterdam | 220.070 | ▲%14,16 |
8 | Sevilla | 182.853 | ▲%14,55 |
9 | Palma Mallorcakoa | 182.176 | ▲%17,32 |
10 | Málaga | 179.117 | ▼%1,05 |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «70 años de actividad aérea en Bilbao - Bilbao Air» Bilbao Air 2018-09-19 (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
- (Gaztelaniaz) «Los parkings del aeropuerto se colapsan por primera vez con miles de viajeros afectados» El Correo 2018-04-18 (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
- (Gaztelaniaz) «Plan de Ampliación y Reforma del Aeropuerto de Bilbao, 2009-2014» Bilbao en Construcción! 2009-02-04 (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
- «Bizkaia.Eus: - Oharrak - ORDUTEGI ALDAKETA A3247 BILBAO Aireportua LINEAN» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
- (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco activa el proyecto de metro entre Bilbao y el aeropuerto. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
- (Gaztelaniaz) «Vueling añade A Coruña y Oporto a su lista de enlaces desde Bilbao» Bilbao Air 2019-01-16 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
- (Gaztelaniaz) «Vueling dejará un quinto avión con base en Loiu, lo que creará 50 empleos» Finanzas.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- (Gaztelaniaz) «Mapa de todos los destinos desde el Aeropuerto de Bilbao» Bilbao Air (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
- Bilbao Air. «Madeira, destino número 50 para el Aeropuerto de Bilbao esta temporada - Bilbao Air».
- (Gaztelaniaz) «Ryanair anuncia su regreso a Bilbao con un enlace a Londres Southend para el año que viene - Bilbao Air» Bilbao Air 2018-06-13 (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
- «Estadísticas - Aeropuertos Españoles - aena.es» (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- (Gaztelaniaz) «TRÁFICO DE PASAJEROS, OPERACIONES Y CARGA EN LOS AEROPUERTOS ESPAÑOLES» (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- (Gaztelaniaz) «Las obras de ampliación duplicarán la capacidad del aeropuerto de Loiu para 2014» (Noiz kontsultatua: 2017-01-11).
- (Gaztelaniaz) «AVANCE TRÁFICO AÉREO: El Aeropuerto de Bilbao cierra 2018 con casi cinco millones y medio de pasajeros» Bilbao Air 2019-01-14 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
Ikus, gainera
- Euskal Herriko aireportuak
- Txorierri
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Bilboko aireportuaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Ingelesez)