Bilbo Zaharra euskaltegia
Bilbo Zaharra euskaltegia kooperatiba mugatua da, eta euskalduntze-alfabetatze zereginetan 1973. urtetik dihardu, frankismo garaian hasi zen martxan.
Egoitza Bilboko Zazpikaleetako Posta kalean dauka, Gortazatarren jauregian.
Bilbo Zaharra euskaltegiaren jarduera nagusia helduen euskalduntze eta alfabetatzea da, eta HABEk homologatu egin du urtetan.
Euskalduntze eta alfabetatzea jarduera akademiko nagusiarekin batera, hitzaldiak, aldizkari bat eta beste hainbat kultura ekimen sustatzen ditu kooperatibak.
Kooperatibak sustatzen duen “Bilbo Zaharra Forum” elkartearen bidez hainbat eta hainbat kultura ekitaldi antolatzen ditu bilbotarrentzat euskal kultura sustatu eta bultzatzeko asmoz.
Historia
Euskaltegi honetan euskal kulturan geroago nahiko ezagun bihurtuko ziren hainbat pertsona ibili ziren euskara irakasle, esate baterako: Pott bandako batzuk, Euskal hiztegi modernoa (1977) eta Hiztegia 80 (1980) sortu zuten egile batzuk, Koldo Zuazo, Iñaki Irazu, Pedro Alberdi...