Bilbo Handiko Erramulariak Arraun Elkartea
Bilbo Handiko Erramulariak Bizkaiko hainbat klubetako arraunlariek emakumezkoen trainerua osatzeko sorturiko elkartea da.
Bilbo Handiko Erramulariak Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 2010 2013 (desegin) |
Herria | Bizkaia |
Lehendakaria | - |
Entrenatzailea | Andoni Galvan |
Patroia(k) | Iraide Ruiz |
Kolorea(k) | zuria eta gorria |
Trainerua | Bizkaia |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Espainiako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2023 | ez |
Uniformea
Elastiko zuri eta gorria. Trainerua zuria da eta Bizkaia izena du.
Hasierako talde bizkaitarrak
2005ean emakumezkoen trainerua osatu zuen Lekeitioko Isuntzak eta jokaturiko estropada bakarrean hartu zuen parte, Txingudi Banderan, laugarren postuan gelditu zelarik.
2008an Arkote izan zen taldea osatu zuen elkartea. Txingudiko Banderan hirugarren gelditu zen, ondoren Euskadiko Txapelketan ere hirugarren egin zuen eta Kontxako Banderan aldiz ezin izan zuen sailkatu seigarren gelditu baitzen larunbateko sailkapen estropadan.
Aurreko urteko Arkoteren bizkarrezurra mantenduz 2009an Bizkaiako Selekzioa osatu zen Emakumezkoen Traineru Ligan aritzeko eta hirugarren gelditu zen, estropada batzutan Gipuzkoako Selekzioaren aurretik ere egin zuelarik. Kontxan berriz seigarren egin eta ezin izan zen bandera jokatzeko sailkatu.
Denboraldiak
2010
Bizkaiako selekzioa izenarekin hasi zuen Liga nagusian berriz ere hirugarren postua lortuz. Abuztuan elkarte ofiziala sortzea erabaki zuten, Galiziako Rias Baixasen antzera, eta Bilbo Handiko Erramulariak izena jarri zioten. Kontxarako sailkatzea lortu zuten eta laugarren postuan kokatu ziren sailkapenean. Euskadiko Txapelketan bigarrenak izan ziren eta Espainiakoan ere bai. Aipatu behar da traineru gutxi zirenez txapelketa bietan Federazioen trofeoak jokatu zirela. Irailean Lekeition jokaturiko bandera irabazi zuten, hau da orain arte taldearen garaipen bakarra.
2011
Urte honetan jatorri ezberdinetako arraunlariak zituen taldeak, gehienak Getxokoak, eta Emakumezkoen Ligan parte hartzeaz gain Gipuzkoako Ligako estropadak ere jokatu zituen. Ligan ez zuen lortu lehenengo lauen artean sartu eta finala jokatzerik baina Kontxako Banderarako sailkatu eta laugarren egin zuen.
2012
Ez zuten trainerua osatzea lortu.
2013
Berriro atera zuten trainerua nahiz eta gaztetxoekin osatu behar izan zuten. Gipuzkoako Ligako estropadak jokatu zituzten eta ez ziren Emakumezkoen Ligarako sailkatu. Hurrengo urteetan kluben trineruak osatu zirenez, bertan behera gelditu zen proiektua.
Palmaresa
- Kontxako Bandera (0): laugarren 2010 eta 2011n.
- Euskotren Liga (0): hirugarren 2009 eta 2010an.
- Espainiako Traineru Txapelketa (0): bigarren 2010an.
- Euskadiko Traineru Txapelketa (0): bigarren 2010an.
- Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 2010