Bilbo-Plentzia burdinbidea

Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Plentzia trenbidea zabalera estuko (1.000 mm) trenbide bat da, gaur egun Basauri udalerriko izen bereko geltokian hasi eta Plentziako geltokian bukatzen dena, bidetik Basauri, Etxebarri, Bilbo, Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia udalerriak zeharkatuz. San Ignazio-Kabiezes trenbidearekin bat egiten du San Ignazioko geltokian. 30 geltoki eta 33,30 kilometro ditu guztira.

Bilbo-Plentzia burdinbidea

Plentziako geltokia, Bilbo-Plentzia trenbidearen geltoki-burua.
Datu orokorrak
Garraio motaTrena eta metroa
EskualdeakEtxebarri, Bilbo, Eskuinaldea eta Uribe Kosta
Geltokiak30
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Webguneawww.ets-rfv.euskadi.eus
Ustiapena
Hasiera1887ko uztailaren 1.a[1]
EragileaMetro Bilbao
Ibilgailuak24 UT-500, 13 UT-550, 9 UT-600
Maiztasuna5′ 6′ 6′40″ 10′ 20′ 30′
Datu teknikoak
Luzera33,30 km
Galiboa1.000 mm
Abiadura maximoa80km/h
 Mapa
KBHFa
25,989 Plentzia
tSTRa
tBHF
22,567 Urduliz
tSTRe
BHF
20,678 Sopela
STR
BHF
19,324 Larrabasterra
STR
BHF
17,935 Berango
STR
eBHF
Ibarbengoa
STR
BHF
16,514 Getxo / Bidezabal
tSTRa
tBHF
15,284 Algorta
tSTRe
BHF
14,464 Aiboa
STR
BHF
13,632 Neguri
STR
BHF
Gobela
tSTRa
tBHF
11,804 Areeta
tSTRe
BHF
10,864 Lamiako
STR
BHF
10,073 Udondo / Leioa
hKRZWae
Gobela ibaia
BHF
9,430 Axpe / Astrabudua
tSTRa
tBHF
7,757 Desierto / Erandio
tSTRe
hKRZWae
Asua ibaia
INT
6,166 Lutxana Lutxana-Sondika trenbidea
exSTRl + tSTRa
exSTR+r
tINT exHST
4,482 San Ignazio San Ignazio-Kabiezes trenbidea
tSTR exSTR
tBHF exSTR
Sarriko
tSTR exHST
3,844 Ibarrekolanda
tBHF exSTR
Deustu
tKRZW exBHF
2,980 Deustu Bilboko itsasadarra
tINT exSTR
San Mamés Bilbo-Santurtzi trenbidea
tSTR exHST
2,704 Unibertsitatea
tBHF exSTR
Indautxu
tSTR exINT
1,263 Matiko Matiko-Azbarren trenbidea
tBHF
exSTR + exSTRl
exSTR+r
Moyua
tSTR exSTR exSTR
tINT exSTR exSTR
Abando Bilbo-Stzi eta Castejón-Bilbo
tKRZW exKBHFe exSTR
Bilbo-San Agustin Bilboko itsasadarra
tINT exSTR
Zazpikaleak Bilbo-Lezama trenbidea
tSTR exKBHFe
PK 0,000 Bilbo-Aduana
tBHF
Santutxu
tSTR
tBHF
Basarrate
tSTRe
INT
Bolueta Bilbo-Donostia trenbidea
hKRZWae
Nerbioi ibaia
BHF
Etxebarri
hKRZWae
Nerbioi ibaia
tSTRa
tBHF
Ariz
tSTR
tKBHFe
Basauri

Trenbide honetan zehar Metro Bilbao eragileak Bilboko metroaren 1. linea ustiatzen du, eta era berean, Bilboko metroaren 2. lineak ere trenbide honen zati bat erabiltzen du, San Ignazio eta Basauriko geltokien artekoa, alegia.

Historia

Aurrekariak

Trenbide honen aurrekariak Bilbo eta Algorta artean odol-tranbia ezartzeko azterketari dagozkie. Tranbiaren hasierako tarteak 1876koak dira, 1.362 mm-ko trenbide zabaleran eraikitakoak.

1880an Mars Ross eta H. Stonehewerek Bilboko itsasadarraaren ipar ertzeko orografia aztertu eta burdin mineral kantitate nabariak topatu zituzten. Mineralarekin komertziatzeak bilbotar enpresari talde bat mugiarazi zuen Algortaraino trenbidea eraikitzeko proiektua gauzatzera, José Peñarredona ingeniariari enkargua emanez.

Areeta inguruko hiri-garapenari aurre eginez, 1882ko maiatzaren 14an Bilbotik Areetarainoko Burdinbide Konpainia sortu zen, Adolfo Ibarreta eta Ernesto Hoffmeyer ingeniariek ikuskatuta, eta zabalera metrikoan eraikitakoa.[2]

Trenbidearen irekiera: Bilbo-Areeta trenbidea

Burdinbidea bi fasetan eraiki zen. Aipatu bezala, lehenenbizi Bilbo eta Areeta lotu zituen trenbidea eraiki zen, 1887ko uztailaren 1.an inauguratuta.[2]

Lehenengo luzapena: Areeta-Plentzia trenbidea

Bilbo-Areeta trenbidea martxan zela, hura Plentziaraino luzatzeko aukera bazela ikusi zuten, Uribe Kostako biztanleei zerbitzua eskaintzeaz gainera, eskualdeko industriei ere mesede egingo zielakoan, batez ere harrobiei eta kare eta igeltsu fabrikei. Areetatik Plentziarainoko Burdinbide Konpainia eratu zen, eta hura arduratu zen burdinbidea eraikitzeaz, 1.099.820 pezetako aurrekontuarekin.

1893an Areeta-Plentzia trenbideak zerbitzu ematen hasi zuen.[3]

1909an, aldiz, besteak beste Bilbotik Areetarainoko tranbiaren lehiagatik, Konpainiak finantza arazoak zituelako, Santurtzi-Bilbo burdinbidea kudeatzen zuen konpainiak eskuratu zuen. Handik lau urtera Aduana-San Nikolasen jarri zuten Bilboko geltoki nagusia, eta horrek kaltea ekarri zion hasieran San Agustinen kokatu zuten baina bestea bezain zentrikoa ez zen geltokiari.

1921ean Bilbotik Negurira bitartean bide bikoitza instalatu zuten, eta 1929an burdinbide osoa elektrifikatu zuten.

Trena San Nikolas geltokitik irteten zen, Bilboko Zazpikaleetatik. Lineak 25,7 km-ko luzera zeukan, eta guztira 1.956 m luze diren 9 tunel, hau da, luzera guztiaren %7,5. Kontuan hartu beharrekoa da Unibertsitateko eta Lutxanako tunelak bikoitzak direla. Tunelik luzeena, 1.018 m luze dena, San Nikolasko hasierako geltokitik hurbil dago.

Ibilbidea itsasadarrari buruz paralelo doa, eskuinaldetik. Bilbon Matiko, Deustua eta San Ignazio auzoak zeharkatu eta gero, Erandio eta Leioa udalerriak igarotzen ditu. Areetatik aurrera, trena oso azkar igotzen da Neguriko geltokiraino eta, Algortako geltokira iritsi eta gero, Getxo eta Berango aldera jaisten da. Azkeneko tartea, Urduliztik Plentziara bitartekoa, malkartsua da, eta jaitsiera bihurri eta azkar bilakatzen da maldan behera, eta hor bi tunel txikitatik pasatzen da. Burdinbideak oso urbanizatuta dauden inguruak zeharkatzen dituenez, pasonibelak oso ugariak dira. Beste azpiegitura garrantzitsu batzuk dira Asua ibaiaren gaineko metalezko zubia edota Avanzadako errepidearen gaineko zubia.[4]

FTS eta Eusko Trenbideak

Espainiako Gerraren ondoren, 1947an, Ferrocarril y Transportes Suburbanos (FTS) konpainia eratu zen, eta horretara Bilbo-Plentzia eta Matiko-Azbarren trenbideak bildu ziren, baita Bilbo-Lezama eta Lutxana-Mungia trenbideak ere.

Hirurogeiko hamarkadan FTS konpainiaren gainbehera hasi zen.

1970eko Urdulizko tren istripuan 33 pertsona hil ziren; huraxe izan zen erkidegoan burdinbidearen historian sekula gertatu den ezbeharrik latzena.

1977an FTS konpainiak lineak ustiatzeari utzi zion eta, ondoren, Eusko Trenbideak arduratu zen horretaz hainbat urtez.

Bilboko metroaren 1. linea

1995ean Eusko Trenbideak konpainiak Bizkaiko Garraio Partzuergoari eman zion burdinbide hau kudeatzeko lekukoa, Bilboko metroaren lehenengo linea abiarazi zenean, hain zuzen. Aldirietako trena metropolitar bihurtzeko egokitzapenak geltoki asko lurpean geratu beharra ekarri zuen eta, ondorioz, burdinbidearen hasieran eraiki zirenetako asko desagertu egin ziren.

Gaur egun, Bilbo-Plentzia trenbidean Metro Bilbaok Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak ustiatzen ditu.

2018ko irailaren 16an Areeta-Plentzia trenbidearen 125. urteurrena ospatu zuen Metro Bilbaok, Aurrera izeneko 1898ko lurrunezko tren-makina trenbidean ezarriz eta Plentziako geltokia arte oroitzapenezko bidaia eginez.[5][6]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia (Suburbanos de Bilbao)» (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia (Suburbanos de Bilbao)» www.spanishrailway.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
  3. (Ingelesez) «Bilbaopedia - Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  4. «Euskadiko Ondare Kulturala - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Línea Areeta-Plentzia: 125 años de ‘chacachá’. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  6. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. «FV104. Aurrera lurrunezko tren-makina. EMSIME» apps.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.