Bilbo-Lezama burdinbidea
Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Lezama trenbidea zabalera estuko (1.000 mm) trenbide bat da, gaur egun Etxebarri udalerriko Kukullagako geltokian hasi eta Lezamako geltokian bukatzen dena, bidetik Etxebarri, Bilbo, Sondika, Loiu, Derio, Zamudio eta Lezama udalerriak zeharkatuz. Bilbo-Donostia trenbidearekin bat egiten du Kukullagako geltokian, eta Lutxana-Sondika trenbidearekin Sondikakoan. 16 geltoki eta 13,170 kilometro ditu guztira.
Bilbo-Lezama burdinbidea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bilbo-Calzadas geltokia, Bilbo-Lezama trenbidearen jatorrizko geltoki-burua. | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garraio mota | Trena eta metroa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualdeak | Bilbo eta Txorierri | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiak | 16 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.ets-rfv.euskadi.eus | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ustiapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hasiera | 1894ko maiatzaren 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Maiztasuna | 7’30” 15’ 30’ | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Datu teknikoak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Luzera | 13,170 km | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galiboa | 1 m | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Abiadura maximoa | 80km/h (UT-200, UT-300) 90km/h (EMU-900, EMU-950) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Trenbide honetan zehar Eusko Trenbideak eragileak E3 linea eta Bilboko metroaren 3. linea ustiatzen ditu. Era berean, E1 lineak ere trenbide honen zati berria erabiltzen du, Matiko eta Kukullagako geltokien artekoa.
Historia
Aurrekariak
1891ean Juan Urrutia Burriel enpresariak Bilbo eta Lezama arteko trenbidea eraikitzeko kontzesioa lortu zuen. Urte berean hasi ziren lanak, Bilboko geltoki-burua Institutuko plazan kokatuta (gaur egungo Miguel Unamuno plaza). Geltoki-burua Mallonako bidarrietan egoteagatik Bilbo-Calzadas izena jasoko zuen.
1892an 15 kilometro luze inguruko trenbidea eraikitze-lanetan zegoen, José Luis Torres-Vidosola Kortazar ingeniariak egindako proiektuari jarraituz.
1893ko martxoaren 28an Bilbotik Lezamarako Burdinbide Konpainia sortu zen, eta konpainia honi eskualdatu zion kontzesioa Juan Urrutiak.
Trenbidearen irekiera: Begoña-Lezama
1894an trenbidea osatzen zuten tarte gehienak amaituta zeuden, eta hala, urte horretako maiatzaren 1.an trenbidea inauguratu zen, Begoña eta Lezamako (gaur egun Kurtzeako geltokia) geltokien artean, Artxanda mendia gainetik zeharkatuz. 13,493 kilometroko luzera eta 3 geltoki (Begoña, Derio eta Lezama) eta 2 geraleku (Artxanda eta Zamudio) zituen. Trenbide tarte bakarra falta zen amaitzen, Begoña eta Bilbo-Calzadas geltoki-buruaren artekoa, alegia.
Inauguratu eta egun gutxira, 1894ko uztailaren 7an Zurbarango tren istripua gertatu zen, tren misto bat (bidaiariak eta zamak garraiatzen zituena) errailetik irten eta lubeta batera erorita. Bidaiarien trenari kareharriz kargatutako hiru zama-bagoi atxikitu ondoren, Bilborako beherantzako bidean, malda handiei eta pisu handiegiari ezin eutsi eta "Lezama" izeneko lurrunezko tren-makinak kontrola galdu zuen. Istripuan 13 hildako eta 18 zauritu izan ziren. Istripuak tren mistoak mugatzera behartu zuen, eta trafikoaren beherakada handi baten ondoren, konpainiak Artxanda gaineko trenbidearen ordezko ibilbide bat proiektatu zuen.[1]
Lehenengo luzapena: Bilbo-Begoña tartea
Begoña eta Bilbo-Calzadas geltokiaren arteko tartea ezin izan zen trenbidearen irekierarekin batera inauguratu, inguruko orografiak suposatzen duen oztopo handiagatik. Oztopoa gainditzeko, bihurgune gogor eta malda handiz betetako tartea eraiki zen, 40 milareneko maldak zituena.
1895ko martxoaren 18an Bilbo-Calzadas eta Begoña arteko tartea ireki zen, trenbideari geltoki bakarra gaineratuz, aipatutako Calzadasko geltokia, alegia.
1901eko urriaren 4n trenbidea zerbitzuz kanpo gelditu zen, ibiltzen zen lokomotora bakarrak matxura izan ondoren. Etena aprobetxatuz, Artxanda mendi gaineko trazadura zuzentzeko proiektua egin zen.
Bigarren luzapena: Olako saihesbidea
Artxanda mendi gaineko trazaduraren ordez, Artxanda tunel bidez zeharkatzen zuen trenbide bakarreko 1.352 metro luzedun saihesbidea eraiki zen, eta horrekin batera Loruriko geltokia eta Ola eta Larrondoko geralekuak eraiki ziren. Gainera, Sondikako geltokira heltzen zen trenbide adarra ere eraiki zen, geltoki horretan Lutxana-Mungia trenbidearekin lotura ezarriz. Derioko geltokian jatorrizko trenbidearen trazadurara bueltatzen zen, Lezamako Kurtzea auzoko geltokira arte.[2] Guztira 8 kilometroko luzerako trenbide berria egin zen, Bilbo-Lezama arteko trenbide osoak 11.386 kilometroko luzera izanik. 1908ko urriaren 31n inauguratuta, Artxanda gainetik zeharkatzen zuen hasierako trenbidea alde batera utzi zen, trenbide horren trazadura geroago kale bihurtuko zena, gaur egungo Lezamako Trenbide Zaharreko bidea, hain zuzen ere. 1912an, Bilbo eta Begoña arteko trenbide zaharrean tranbia linea ezarri zen.
Inaugurazioaren egunean, trenbide konpainiak aurreko urteetan eskaini zituen hileta zerbitzuak berreskuratu zituen, trenak Bilbo eta Derioko hilerria lotzen baitzituen, Lezamara bidean. Trenek hileta-kotxeak zituzten, eta Calzadasko geltokian hil kaperak ezarri ziren.[3] Eskainitako zerbitzu berezi honek eraginda, trenbide honi hildakoen burdinbidea esaten zitzaion.
Hildakoen burdinbidea
Burdinbide hau Derioko hilerriaren aurretik pasatzen da, eta ez da kasualitatea. Trenbidearen errentagarritasuna ziurtatzeko, oraindik Txorierrin jende gutxi bizi zela ikusita, sustatzaileek pentsatu zuten aukera ona izan zitekeela hildakoak ere garraiatzea. Bilboko kanposantua Derion egitea proposatu zuten, horretarako lurzorua erosiz eta lehiaketa publikora aurkeztuz.[4] 1908an Olako saihesbidea egin eta gero hilotzak garraiatzeko zerbitzu berezia eskaintzen hasi ziren. Bidaiarien nasaren alboan kapera bat eta hildakoak gordetzeko gune bat eraiki ziren, hilkutxa bertan uzteko trena iritsi bitartean. Familiak tren zerbitzu berezia ordain zezakeen edo 9:46, 12:03, 15:10 edo 19:12etako zerbitzu arruntak hartu. Deriora hogei minututan heltzen zen eta irteera berezia zegoen zerbitzu honetarako. Hilkutxa eramateagatik ordaintzen zen, lehen, bigarren eta hirugarren klaseko bagoietan, baina bidaiariak doan joaten ziren. Hirugarren klasean 10 hilkutxa garraiatzen ziren baina ez zegoen lekurik familiarentzat[4]
Enpresarentzat oso negozio ona izan zen, eta denbora batez hori izan zen bere salbazio ekonomikoa.[5]
Hirugarren luzapena: Berreteagako adarra
1909ko abuztuaren 5ean Bilbo eta Sondika arteko ibilbide zuzenak hasi ziren, Berreteagan kilometro bateko beste trenbide adar bat martxan jartzearekin batera (Berreteagako hirukia). Hala, trenbide berriak 12 kilometro zituen eta Calzadasko geltokitik hasita, 460 metro luzeko tunela zeharkatzen zuen, Mallonako hilerria atzean utzita lurzoruratzen zen, ondoren beste bi tunel zeharkatzen zituen (220 eta 130 metro luzekoak) eta Loruriko geltokira heltzen zen. Ondoren, Artxanda inguratuta Salbera heltzen zen, eta 1.350 metro luzeko trenbide bakarreko tunela zeharkatu eta gero, trenbidearen 5. puntu kilometrikoan, Olako geralekua zegoen. Asua ibaia zeharkatu ondoren Derioko geltokia kokatzen zen, eta handik aurrera trenbide zaharreko trazadurari jarraitzen zion, Lezamako Kurtzea auzoko geltokira arte.
FTS
1947ko uztailaren 1.an trenbidea Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresak bereganatu zuen. 40ko hamarkadan trenbidea elektrifikatzeko lanak hasi ziren, eta elektrifikazioa 1950eko martxoaren 5ean inauguratu zen. Hurrengo urtean Berreteagako azpiestazio elektrikoa ezarri zen, ordura arte Lutxanan kokatzen zen azpiestazio elektriko bakarrak elikatzen baitzituen Bilbo-Plentzia eta Bilbo-Lezama trenbideak.[6]
Zerbitzua bertan behera gelditzea eta ondorengo berreskuratzea
1969ko apirilaren 1.an Bilboko geltoki-buruan tren zerbitzua eten zen, lurtadura baten ondorioz, eta Calzadas eta Loruriko geltokiaren arteko tartea moztuta gelditu zen. 1977ko abenduaren 30ean trenbidea Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresak bereganatu zuen, eta hurrengo urteko abenduaren 15ean Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion, honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu ondoren horren menpe gelditu zela. Hala, zerbitzua berreskuratu zen 1986ko azaroaren 28an, EuskoTrenen esku.[7] Zerbitzua berriro martxan jarrita, hurrengo urteetan moldaketa eta hobekuntza asko egin ziren trenbidean. Sondikako geltoki berria eraiki zen, hainbat geraleku berri ireki ziren eta trenbidea Kurtzeako geltokitik Lezamako geltokira luzatu zen 1994an.[8]
Deustu-Lezama trenbidea
Bilboko metroa eraikitzearekin batera, 1995ean Metro Bilbao enpresak Euskotrenen Bilbo-Plentzia trenbidearen zati gehiena bereganatu zuen, San Ignazio eta Plentzia arteko tartea, hain zuzen ere, trenbide hori moldatuz Metroaren 1. linea ezartzeko. Bitartean, Euskotrenek San Ignazio eta Bilbo-Aduana (gaur egungo Zazpikaleetako geltokia) geltokien arteko tartea mantendu zuen. San Ignazio eta Zazpikaleen arteko tartea oso laburra izanik, eta Zazpikaleetako eta Calzadasko geltokiak oso hurbil zeudela aprobetxatuz, Zazpikaleetako eta Calzadasko geltokien arteko lotura eraiki zen, tunel bitartez, 1996ko irailaren 16an. Hala, San Ignazio-Zazpikaleak eta Calzadas-Lezama trenbideak bateratu ziren eta Calzadasko geltokia behin-betiko zerbitzuz kanpo gelditu zen. Gaur egun Calzadas geltokiaren eraikinak Bizkaiko Arkeologi Museoa jasotzen du.
Garai horretan sortutako trenbide berrian hobekuntzak ezarri ziren, hala nola Zumalakarregiko geltokia martxan jartzea. Trenek hurrengo ibilbidea egiten zuten Bilbon zehar: San Ignazioko geltokian hasita, itsasadarreko eskuinaldetik igarotzen ziren, Ibarrekolanda, Deustu, Unibertsitatea, Matiko, Zumalakarregi eta Zazpikaleetako geltokiraino. Han, Calzadasko geltoki inguruan 180ºko bihurgunea egin eta Loruriko geltokira heltzen ziren, ondoren, Artxandako tunela zeharkatu eta Olako geltokira heltzeko. Hortik Sondikara bideratzen ziren, Berreteagako hirukia erabilita, Bilbo, Sondika eta Lezama helmuga dituzten ertzek osatutako trenbide hirukia, alegia. Behin Sondikan, trenek martxa aldaketa egiten zuten eta Lezamaraino heltzen ziren, bidean Loiu, Derio eta Zamudio zeharkatuz.
Trazadura horrek ez zuen luze iraun, izan ere, 2000. urtean Enekuriko tunelak eraikitzean San Ignazio eta Deustu arteko trenbidea bertan behera gelditu zen, San Ignazio eta Ibarrekolandako geltokiak itxita, eta Bilbo-Lezama trenbidearen geltoki-burua Deustuko geltokia izatera pasaraziz.[9] Urte berean Loruriko geralekua ere itxi zen, Matikoko geltokia Lorurikotik oso gertu zegoenez, bakarra irekita mantentzeko erabakia hartuta.
Bilbo-Lezama trenbide berria
2004ko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sarea (ETS) sozietatea sortu zuen, trenbidearen kudeaketa eta linearen ustiapena bereizteko.[10] Deustu-Lezama trenbidea ETSren esku gelditu zen, gaur egungo jabea.
2010eko maiatzaren 15ean, Bilboko metroaren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta, Deustu eta Zazpikaleetako geltokien arteko trenbide tartea itxi behar izan zen, tartean Unibertsitatea, Matiko eta Zumalakarregiko geltokiak egonda. Tarte horren ixtearekin batera, Loruriko geralekua berrireki zen, Matikoko geltokiko erabiltzaileek erabil zezaten.[11] Hasiera batean tarte honen mozketa hiru urteren buruan berreskuratzea aurreikusten zen arren, ez zen inoiz berriro martxan jarri, eta gaur egun Deustuko geltoki inguruko katenaria eraitsi da.
2015eko ekainaren 1.an Zazpikaleak eta Loruri arteko trenbidea ere eten zen, Metroaren lanekin jarraitzeko. Loruri eta Sondikako geltokien artean tren anezka jarri zen martxan, eta Lutxana-Sondika trenbidea erabiliz Lutxana eta Lezama arteko bidaiak egiten hasi ziren.
Urte bereko azaroaren 2an Loruriko geltokia behin-betiko itxi zen, Ola eta Zazpikaleetako geltokien arteko trenbidea ere eten ondoren. Loruriko geltokiaren inguruan ere azpiegitura eraitsi zen, bai trenbideak zein katenariak.
2017ko apirilaren 8an Bilbo-Lezama trenbide berria inauguratu zen, eta horrekin batera horren parte den Metroaren 3. linea ere inauguratu zen. Trenbidea zati ezberdinetan banatzen da, alde batetik Kukullaga eta Matiko arteko Metro linea; beste alde batetik Artxandako Tunel Berriak tren bitartez Matiko eta Olako geltokiak lotuz; bestetik Txorierriko trenbidea Ola eta Lezama artean; eta azkenik eraikitzeke dagoen Sondika eta Aireportuaren arteko trenbide lotura.
Gaur egungo Bilbo-Lezama trenbidean Euskotrenek E1 linea, E3 linea eta Bilboko metroaren 3. linea ustiatzen ditu.
Bilboko metroaren 3. linea (Kukullaga - Matiko)
Kukullaga eta Matiko arteko trenbide tarteak Metroaren 3. linea osatzen du. Tarte honetan lurrazaleko geltoki bakarra eta lurpeko beste sei geltoki daude martxan, lehenengoa Etxebarri udalerrian eta gainontzekoak Bilbo udalerriaren barruan. Zazpikaleetako geltokian geltoki intermodala eraiki da, San Nikolas plazatxoan, Bilboko metroaren 1., 2. eta 3. lineen arteko aldaketa egin ahal izateko. Kukullaga-Etxebarri geltokitik hasita, non Bilbo-Donostia trenbidearekin bat egiten den, trenbideak Bilboko iparraldeko auzo garaiak zehakatzen ditu, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Zurbaranbarrin geltokiak izanda, ondoren Zazpikaleetara heltzeko. Gero, berriro ere iparraldera jotzen du, Uribarri eta Matikon getokiak edukita, eta hortik Olako geltokira abiatzen da, Artxanda mendi azpitik eraikitako trenbide bikoitzeko tunel berrien bitartez. Jatorrizko trenbide bakarreko tunela larrialdietarako irteera gisa moldatuta dago, eta behin Ola inguruan, trenbide zaharrera lotzen da. Lan hauekin batera, Zazpikaleetako eta Matikoko geltokiak berritu ziren, eta Zumalakarregiko geltokia izan zena Uribarriko geltokirako sarbide bihurtu zen. Gainontzeko geltokiak berriak dira.
Matikoko geltokia Euskotrenen Txorierriko linearen parte izan zen, 2010eko maiatzaren 15ean metro linearen lanak zirela eta itxiarazi zen arte, geltoki berria eraikitzeko. Gauza bera gertatu zen Zumalakarregiko geltokiarekin, gaur egun 3. linearen Uribarriko geltokira sarbideetariko bat dena.
Tarte honek 7,5 minutuko maiztasuna du lanegunetan, 10 minutukoa asteburuetan, eta 15 minutukoa gaueko zerbitzuan.[12]
Artxandako tunel berriak
Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean, Artxandako tunel berriak eraiki dira. Tunel berrietan zehar trenbide bikoitzeko trazadura berria dago, metro linea Txorierrira luzatuz, Matiko eta Olako geltokiak lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, 3. linearen irekierarekin batera, Euskotrenen Txorierriko linea metro sarean integratuz.
Tunel berriak ireki aurretik, Txorierria eta Bilbo lotzen zituen Euskotrenen trenbideak Artxanda zeharkatzen zuen trenbide bakarreko tunela gurutzatzen zuen. Trenbide bakarreko tunela izateagatik, tren linea horretan maiztasun eskasak eskaintzen ziren. Tunel berriak martxan jartzearekin batera maiztasuna bikoiztu zen, eguneko ordu gehienetan 15 minutuko maiztasuna lortuz. Bestalde, tunel zaharra tunel berrien larrialdi-irteera izateko moldatu da.
Txorierriko trenbidea
Txorierriko trenbide tartea Metroaren 3. linearekin integratzea espero da, Metro lineari jarraitasuna emanez. Bilbo-Lezama trenbide berria irekitzearekin batera Txorierriko linearen maiztasunak bikoiztu ziren, eta gaur egun 15 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira trenak tarte honetan. 2019ko urtarrilaren 15ean Bizkaiko Batzar Nagusiek Matikotik Lezamarainoko tartea Bilboko metro sarean integratzeko proposamena egin zuten.[13] Lotura egiteko Sondikako geltokia zaharberritu eta trenen martxa-aldaketa ezeztatuko da. Gainera, Olako geltokia birkokatuko da.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Bilbao a Lezama (Suburbanos de Bilbao). (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- VIA VIEJA DE LEZAMA. (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- Olaizola, Juanjo. (2015-03-30). Historias del tren: LA ESTACIÓN DE BILBAO CALZADAS CUMPLE 120 AÑOS. (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- Olaizola, Juanjo. (2012-11-01). «Historias del tren: EL FERROCARRIL DE LOS MUERTOS» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- (Gaztelaniaz) «El tren de los muertos» treneando 2009-01-13 (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- (Gaztelaniaz) FFCC y Transportes Suburbanos de Bilbao S. A. (Línea FC). (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS). (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- Olaizola, Juanjo. (2012-05-25). Historias del tren: EUSKOTREN CUMPLE 30 AÑOS. (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- (Gaztelaniaz) Correo, El. «Comienzan en Deusto las obras para dotar al barrio de 200 nuevos aparcamientos» elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-10-22).
- Europa Press. «EuskoTrenek autobusen zerbitzua eskainiko du larunbatetik Deustu-Zazpi Kaleak tartean, metroaren 3. lineako obrengatik» (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- L3: Matikotik Kukullaga/Etxebarrira 7,5 minutuz behin | Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2017-03-31).
- (Gaztelaniaz) «Las Juntas Generales de Bizkaia apuestan por integrar Euskotren Txorierri en la línea 3 del metro . Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).