Bilbo–Concordia geltokia
Bilbo - Konkordetza, Konkordetza edota Santander geltokia izenez ere ezaguna, Renfe Feveren C-1f, R-3b, R-3 eta R-4 lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, Bilboko Abando barrutian kokatuta dagoena, Bailen kalean hain zuzen ere. Feveren geltoki nagusia da Bilbon, eta Valentín Gorbeña ingeniariak eta Severino Atxukarro arkitektoaren proiektuari jarraiki eraiki zen 1902an. 2013an FEVE desegin zenez geroztik, geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Bailen kaleko sarrera nagusiaz gain, 2007an egindako zaharberritze lanen ondoren Jose María Olabarri kaletik ere sarbidea dago, Abandoko Indalecio Prieto geltokiarekin lotura egiten duela.
Bilbao - Konkordetza | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Bailén kalea, 2; 48003 | |||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | 05451 | |||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||
Irekiera | 1902 | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 3 | |||||||
Jabea | ADIF | |||||||
Eragilea | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Renfe Aldiriak | Bilbo ↔ Balmaseda | |||||||
Renfe Feve | Bilbo ↔ Santander Bilbo ↔ Leon | |||||||
Bizkaibus | A3613 Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko A3622 Bilbo - Basauri - Artunduaga - San Miguel - Zaratamo A3631 Bilbo - Galdakao - Larrabetzu A3632 Bilbo - Basauri - S. Miguel (Begoñatik) A3918 Orozko - Bilbo A3928 Artea - Bilbo A3929 Zeberio - Bilbo | |||||||
Bestelakoak | Transkantauriarra Abando Abando Indalecio Prieto Abando Taxi |
Geltokiak Renfe Feve marka komertzialaren aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Gainera, Transkantauriarra ere geltokian gelditzen da. Kanpoaldean, Bailen kalean, Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren geralekua dago. Olabarri kaleko irteeratik Abandoko Indalecio Prieto geltokira lotura dago, non Renfeko Aldirien eta distantzia luzeko lineak, Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak, Bilboko tranbia eta Bilbobus eta Bizkaibusen hainbat linea har daitezkeen.
Euskal Y-a Bilbora heltzen denerako, eta Abandoko geltoki intermodala eraikitzearekin batera, Concordia geltokiko tren zerbitzuak Abandoko geltokira pasatzea espero da.
Kokalekua
Abando auzoan dago, Bailengo etxe orratza, Bilbotar Elkartearen egoitza, Bilboko Burtsaren eraikina eta Abandoko Indalecio Prieto geltokiaren artean.
Sarbideak
Geltokiak bi sarbide ditu, nagusia Emakumeen azaroaren 25eko plazatik eskailera bidezkoa, eta bigarren mailakoa José María Olavarri kaletik, kaleko kotan. Bigarren sarbide honetatik, eskailera bidez, Abandoko Indalecio Prieto geltokiak ere sarbidea du. Geltokiaren barruan bestibulua eta nasak lotzen dituen igogailua dago.
- Emakumeen Azaroaren 25eko plaza, Bailen kalea 1
- José María Olavarri kalea, 1
- José María Olavarri kalea, 1
Historia
Kantauri itsasoko ertzean XIX. mendean trenbide estuen lineak sortu ziren, orografia malkartsuagatik trenbide zabalak eraikitzeko kostua handiegia zelako.
Hala, Bilboko 1876. urteko Zabalkundearen Planan lan egin zuten Severino Atxukarro arkitektoak eta Valentin Gorbeña ingeniariak -azken honek Kadaguako Trenbidea ere bultzatu zuen- tren geltoki berria proiektatu zuten. Geltokia zabalkundearen izkina partean kokatzen zen, Bilboko itsasadarraren aurrean, honen goian balkoi modura eraikiko zelarik, eta garaiko erdialdearen aurrean, Zazpi Kaleak alegia.
Geltokia Santanderretik Bilborako Trenbidearen Konpainiaren geltoki-burua zen, horregatik Santanderko geltokia ezizenez ere ezaguna da. Konpainia hori Kadaguako -Zorrotzako eta Balmaseda artean-, Zallatik Solareserako eta Solarestik Santanderrerako trenbide konpainien fusioaren ondorioz sortutakoa zen. Hasiera batean geltokiak bidaiariak zein zamak ere jaso zituen. Trenbide konpainia FEVE enpresa publikoak bereganatu zuen, eta hala, Bilboko Concordia geltokia esku publikora pasa zen.
2007an zaharberritu zen, irisgarritasun arauak betetzeko eta trafiko berrira egokitzeko. Gainera, erakusketak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak egiteko ere moldatu zen.[1]
2008an Renfe Feveren sareak Bilbon jatorria duten linea guztien trafiko kontrol-zentroa instalatzeko lanak egiteari ekin zitzaion, guztira 391 km. luze diren trenbideak. Proiektua IMB arkitektura estudioak egin zuen eta geltoki barruan kokatzen den eraikinetako bat hustutzean zetzan, espazio ireki berri bat sortzeko.[2]
Arkitektura
Concordiako geltokia 1902an estilo modernistan eraikitakoa da. Fatxadak arrosa leiho handia dauka, eta Arriaga antzokiarekin batera Bilboko areatzaren erreferentzi-puntu nagusia da. Bilboko Belle Époque aroaren ondare garrantzitsua da. Kokapenagatik, Bilboko tren geltoki nagusien nukleoaren parte izan zen, izan ere Renfe Operadora eragilearen distantzia luzeko zerbitzuak geltokiaren atzealdean dagoen Abandoko geltokian biltzen ziren, aldirikoen zerbitzuak geltokiaren aurrealdean zegoen eta gaur egun desagertu den Bilbao La Naja geltokian batzen ziren bitartean.
2007an egindako geltokiaren zaharberritze lanak bukatu ondoren barrualdeko itxura aldatu zen, fatxada nagusiaren konpontzea ere egin zela, eta Abandoko geltokirako lotune berri bat ere ireki zela.
Zerbitzuak
- Renfe Feveren aldiriak (Bilbo-Balmaseda), distantzia ertainak (Bilbo-Karrantza) eta luzeak (Bilbo-Santander eta Bilbo-León)
- Transkantauriarra trena, Galizia - Asturias - Kantabria - Euskadi - Gaztela eta Leon
- Autobus geralekua
- Balioztatze-makinak
- Desfibrilagailua[3]
- Gune komertziala
- Igogailua
- Kafetegia
- Lehiatiladun txarteldegia eta txartel salmenta makinak
- Ordainpeko aparkalekua
- Taxi geralekua
- Loturak Bilboko metroa, Renfe Aldiriak, Renferen distantzia luzeak, tranbia, Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuekin Abandoko geltokian
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:
2404 Bailén 1 |
Txantiloi:Bizkaibus A3632 etorria |
Argazki galeria
- Geltokiko fatxada nagusia Areatzako zubitik
- Emakumeen Azaroaren 25eko plazako sarbidea
- José María Olavarri kaleko sarbidea, Abandoko geltokiarekin lotunea
- Barrualdea
- Nasak
- Barrualdean dagoen tren-makina zaharra
- Victor Txabarriren omenezko oroitarria
Erreferentziak
- La estación del Ensanche. El Correo
- Feve despega en La Concordia. El Correo
- (Gaztelaniaz) «Renfe instalará desfibriladores en 11 estaciones de Cercanías de Bizkaia» Bilbao Actual (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz) Renfe Feveren webgunea
- Bizkaibusen webgunea