Bilbo–Parke/Guggenheim geltokia
Bilbo–Parke/Guggenheim Euskal Herriko Bizkaiko tren geltoki zahar bat da, Bilbo udalerriko Abando auzoan kokatuta dagoena.
Bilbo–Parke/Guggenheim | |
---|---|
Kokapena | |
Helbidea | Deustuko Zubia, 2; 48009 |
Udalerria | Bilbo, Bizkaia |
Geltokiaren datuak | |
Gunea | 0. gunea |
Irekiera | 1888ko martxoaren 19 |
Itxiera | 2003ko azaroaren 21a |
Bidaiariak | 1 460 000 [1] |
Nasak | 2 |
Trenbideak | 2 |
Jabea | RENFE |
Eragilea | RENFE |
Geltokia RENFE enpresa publikoaren lurgaineko tren geltoki bat zen, Bilbo udalerriko gaur egungo Abandoibarra gunean kokatuta zegoena, Deustuko zubiaren ondoan eta Bilboko Arte Eder Museoaren aurrean hain zuzen ere. Geltokiak, garai ezberdinetan zehar, Bilboko Renfe Aldirien , eta lineen parte izan zen, azken linea hau gaur egun itxita dagoena. Geltokia 2003ko azaroaren 21ean utzi zuten zerbitzuz kanpo, Abandoibarreko proiektua gauzatzeko.[2] Bilbo–Naxa geltokia itxi zutenetik, 1999ko martxoaren 3an, geltokia itxi zuten arte, 2003ko azaroaren 21an, linearen geltoki-buru izan zen.
Bilboko Renfe Aldirien sareko geltokirik erabiliena zen, Deustuko Unibertsitateko ikasle askok, zein geltoki inguruko bulegoen langile askok ere egunero erabiltzen baitzuten. Gainera, Bilboko Guggenheim Museoa irekitzearekin batera bidaiari kopurua igo zen.[3] Geltokia eta Guggenheim museoaren artean RENFEren zama-garraiorako terminala zegoen, 2002an Bilboko portura mugitu zena, Santurtziko udalerrian zama-garraioentzako geltoki berria ere eraiki zelarik, Bilbo–Salgaien geltokia, alegia.[4]
Izena
Casilda Iturrizar parkearen mutur batean egoteagatik geltokiaki Bilbao-Parke izena eman zitzaion.
Bilboko Guggenheim museoa ireki ondoren geltokiaren aurreko izenari Guggenheim hitza gaineratu zitzaion. Museoaren irekierarekin lotuta, geltokiko eraikinaren sabaian, 1997tik geltokia itxi zen arte, José Ibarrola artistaren artelan bat kokatu zen, Las sombras del Guggenheim son de colores (Guggenheimko itzalak koloredunak dira) izenekoa.
Egoera
Geltokia Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Muskiz burdinbideen dago, 23 metroko altueran, Bilbo–Naxa eta Olabeaga geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[5]
Historia
Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea
1999 urtera arte, eta lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Bilbo–Naxa izeneko geltokia zen. Bilboko zentzuan ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbao-Concordia geltokiaren behean zegoen Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz, linearen zerbitzuek Abandoko geltokia zuten helmugatzat.
Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, Olabeaga eta Bilbo–Naxa arteko trenbidea aldatuz. Hala, 2000 urtean San Mamés, Autonomía, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta eta lineak Abandoko geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Hala, Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.
Era berean, Hegoaldeko Saihesbidearen inaugurazioak Bilbo–Naxa geltokia ixtea ekarri zuen, eta Olabeaga eta Bilbo-Parke/Guggenheim arteko anezka sortu zen, linea, alegia. Azkenik, geltokia 2003ko azaroaren 21ean itxi zuten, linearekin batera.[6] Linea ixteak bide eman zion Bilboko tranbiaren luzapenari, Guggenheim eta Santimami geltokien artean, urte bereko uztailaren 4an gauzatu zena.
Gaur egungo Bilboko tranbiaren Abandoibarreko geltokia, lehengo tren geltokia zegoen tokiaren ondoan dago.
Geltokia
Geltokiak sarbide bakarra zuen, eskaileren bidez, Deustuko zubitik. Bidaiarientzako geltokia izateaz gain, Bilboko Portuko zamalanetarako terminal gisa funtzionatzen zuen. Bilboko Renfe Aldiriko sareko estaziorik erabiliena zen, Deustuko Unibertsitateko ikasle askok eta inguruetako bulegoetako langileek erabiltzen baitzuten egunero. Gainera, Guggenheim Museoa inauguratu zenean, bidaiari kopurua handitu egin zen.
Zerbitzuak
Tren batek ere ez du geralekuan geldialdirik egiten.
Etorkizuna
Urtarorik ez dagoenez, ezin da ezer egin.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Tranvia.org. «La estacion de RENFE Bilbao Parke-Guggenheim desaparecera.» (Noiz kontsultatua: 2014-07-25).
- Bilbao aldizkaria. «Hamabost urteak egunez egun» (Noiz kontsultatua: 2014-07-06).
- (Gaztelaniaz) Forotrenes.com. «El B.P.T.» (Noiz kontsultatua: 2014-07-25).
- (Gaztelaniaz) El País. «Portuko salgaien geltoki berriak hilabete barru askatuko du Abandoibarrako orubea» (Noiz kontsultatua: 2014-07-25).
- «Bilbo-Parke/Guggenheim (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- El País. «RENFEk azaroaren 21ean itxiko du Abandoibarrako geltokia» (Noiz kontsultatua: 2014-07-03).