Bikuña jauregia (Arraioz)

Bikuña jauregia Nafarroako Baztan udalerriko Arraioz herrian dagoen jauregi bat da.

Bikuña jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArraioz
Koordenatuak43°08′N 1°34′W
Map
Arkitektura

    Kokapena

    Herrigunearen goialdean dago, Jasokundeko Ama Birjinaren elizatik oso hurbil.


    Bikuña jauregiaren ikuspegia.

    Historia

    Erdi Aroan eraiki zen eta herriko hiru jauregietatik zaharrena da, gainontzekoak Jauregizarrea eta Zubiria jauregia dira.

    Eraikina

    Eraikinaren aurrealdea Baztango harri gorrizko harlanduz egina du, bi arkudun ate ditu eta haietako batean harrizko armarria. Alboko aldean berriz, Kallerin kalera begira dagoenan, estalpe batez babesturiko beste arkudun atea.

    Oinplano laukizuzena eta lau uretako teilatua du.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.