Miokardio infartu akutu

Miokardio infartu akutua (MIA) bihotzaren  miokardioaren kalte larria da, iskemia baten ondorioz gertatzen dena. Ohiko hizkeran bihotzeko deritzo[1]. Zirkulazio koronarioak daraman eta bihotzak behar duen odol fluxuaren artean desoreka dagoenez, zelula kardiakoak hil egingo dira.  Arteriaren itxiera guztizkoa bada, arazoak larriagoak izango dira.[2]

Miokardio infartu akutu
Deskribapena
Motaarteria koronarioetako gaixotasuna, Iskemia, infartua
eritasuna
EspezialitateaKardiologia
Sintoma(k)bularreko mina, goragalea, bularreko angina, Edema
nekrosia
Sortzen dubihotz-gutxiegitasuna
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaktenecteplase (en) Itzuli, (RS)-metoprolol (en) Itzuli, Bisoprolol, pindolol (en) Itzuli, anisindione (en) Itzuli, acebutolol (en) Itzuli, diltiazem (en) Itzuli, eptifibatide (en) Itzuli, propranolol (en) Itzuli, labetalol (en) Itzuli, dalteparin (en) Itzuli, (S)-(−)-timolol (en) Itzuli, nadolol (en) Itzuli, atenolol (en) Itzuli, esmolol (en) Itzuli, tirofiban (en) Itzuli, sulfinpyrazone (en) Itzuli, penbutolol (en) Itzuli, Streptokinase (en) Itzuli, anistreplase (en) Itzuli, pharmaceutical preparation of nitroglycerin (en) Itzuli, verapamil (en) Itzuli, carvedilol (en) Itzuli, esatenolol (en) Itzuli eta urokinase (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKI21 eta I22
GNS-10I21
GNS-9410
OMIM608557
DiseasesDB8664
MedlinePlus000195
eMedicine000195
MeSHD009203
Disease Ontology IDDOID:5844
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaixotasun koronarioen ondorioz infartuak gertatzen dira. Izan ere, arteria koronarioak buxatuta daudenean, bihotzeko odol fluxua desegokia izango da eta ondorioz, ehunean kalteak eratuko dira. Zenbait kasutan, iskemia edota hipoxia egoeretan ehuna kaltetu arren,  zelula kardiakoak ez dira hilko. Egoera honi bularreko angina deritzo. Aldiz, hipoxia eta anoxia egoerak denbora batez luzatzen direnean, miokardioko zelulak nekrosiz hil egingo dira. Hain zuzen ere, egoera honi miokardio infartu akutu deritzo.

Bihotz infartuek berehalako arreta medikoa behar dute; egoera hauetan atzerapenak egonez gero, hiltzeko arriskua izugarri areagotzen da. Hala ere, beste zenbait faktorek ere eragina izango dute; esaterako, odol fluxu desegokia jaso duen miokardioaren kantitateak.

Klinika

Sintomarik ohikoena toraxean, hain zuzen ere, bular inguruan etengabeko mina edukitzea da. Askotan, min hori beso, sorbalda, bizkar, lepo eta zenbait kasutan hortz eta barailera hedatzen da. Bularrelo mina iskemia edota odol fluxu desegokiaren ondorioz gertatzen denean, bularreko angina deritzo.

Hala ere, beste sintoma hauek miokardioko infartuaren seinale izan daitezke ere:

  • Abdomeneko mina. Sintoma hau infartuek bihotzaren aurpegi diafragmatikoan eragina izaten dutenean ageri ohi da. Kasu hauetan, abdomeneko min hori dispepsiarekin nahas daiteke. [3] [4]
  • Disnea edo arnasa hartzeko arazoak. Sintoma hau aldiz, infartuen ondorioz bihotz gastua jaisten denean agertzen da. Horregatik, pazienteak arnasa hartzeko arazoak izango ditu, edema pulmonarra sortuz.  

Kasu larrienetan, honako sintoma hauek ere ager daitezke:

Infartu asko (erdia gutxi gorabehera) isilak dira, hau da, lehen aipatutako sintomak agertu gabe eman ohi dira. [5]Infartu isil hauek ohikoagoak izaten dira diabetesa duten pazienteengan, adinekoengan edota bihotz transplantea jaso duten pertsonengan.

Gainera, emakumeek zenbait kasutan, gizonezkoei agertzen ez zaizkien sintomak izaten dituzte; esaterako, ezohiko nekea, bizkarreko mina...

Etiologia

Gizon bat bihotz angina pairatzen

Miokardioko infartu akutua kardiopatia iskemikoa (edo kardiopatia koronario) pairatzen duten pazienteetan agertzen da, bai patologia hau jadanik diagnostikatuta duten pazienteetan, bai patologiaren lehen sintoma gisa. Orokorrean, infartua pairatu baino lehen pazienteek bularreko angina pairatzen dute, hau da, mina edota presioa nabaritzen dute toraxean denbora luzean zehar edo esfortzu handirik egin gabe. Hau gertatzen da arteria koronarioetara ez delako behar beste odol heltzen eta miozitoen oxigeno eskasiaren ondorioz, angina sortzen da.

Arteria koronarioak bihotza irrigatzen duten arteria nagusiak dira eta oxigenoa daramate miokardiora. Beraz, miokardioak (bihotzeko muskuluak) infartua sufritzen du kardiopatia koronario garatua duenean eta arteria konorarioan dagoen ateroma plaka apurtzen denean. Horren ondorioz arteria ultzeratzen edo apurtzen da. Hala ere, ateroma plakak apurtu baino lehen odol hodia buxatzen dutenez, oxigeno gutxiago helduko da bihotzera eta horregatik gertatzen da bularreko angina infartua pairatu baino lehen.

Tronboak eta enboloak

Tronboak eta enboloak miokardio infartuaren eragileak izan daitezke:

  • Arteriosklerosiaren ondorioz odol hodian estuguneak sortzen dira eta tronboak errazago eratzen dira. Izan ere, tronboak plaketen, gatzapen faktoreen eta zelulen multzoa dira odol hodia buxatzen dutena.[6]
  • Enboloak, odolean zehar garraiatu den tronboa da, odol hodi estu bateraino heldu dena eta han ezarri dena odol hodian zeharreko odol fluxua oztopatuz.

Arrisku faktoreak

Miokardioko infartuak agertzeko arrisku faktoreak oso erlazionatuta daude arteriosklerosiaren arrisku faktoreekin. Nagusienak hauek dira:

Dieta desegokia

Diabetes mellitusa

  • Aipagarria da ohikoagoa dela gizonetan emakumeetan baino.

Diagnostikoa

Miokardioko infartuaren diagnostikoa gizabanakoaren egungo gaixotasunaren alderdi klinikoak eta azterketa fisikoa barne hartuta formulatu behar da, elektrokardiograma eta gihar-zuntzen kalte zelularraren presentzia adierazten duten laborategiko probak egitearekin batera[9]. Hori dela eta, klinikoak min prekordial baten aurrean aplikatu behar duen semiologiak denbora nahikorekin behartu beharko luke miokardio infartu akutuaren diagnostikoa propasatzera, planteamenduaren atzerapenak denbora baliotsua galtzea dakarrelako.

Diagnostikoaren irizpideak[10]

Paziente batek infartuaren diagnostiko probablea jasotzen du honako irizpide hauetako bi baldin baditu, eta diagnostikoa behin betikoa izango da hirurak baldin baditu:

-   30 minutu baino gehiago irauten duen bularreko min iskemikoaren historia klinikoa.

-   Aldaketa elektrokardiografikoak trazu serie batean.

-   Serum biomarkatzaileen hazkundea edo jaitsiera, hala nola, MB kreatina kinasa eta troponinarena.

Bihotzaren markatzaileak

Bihotzaren entzimak (CPK, T-Troponina, LDH) kalteak hautematen direnean bihotzeko ehunetik datozen eta odolera isurtzen diren proteinak dira[11].

Kalteak gertatzen direnean, bihotz-markatzaileen mailak denborarekin igotzen dira, beraz, 24 orduko aldian ohikoa da odol laginak hartzea eta markatzaile entzimatiko horiek aztertzea[12].

Angiografia[13]

Buxadura non eta nolakoa den aztertzeko proba nagusia da. Kasu arriskutsuenetan edo odol-jarioa berreskuratzeko esku-hartze bat egin behar den kasuetan, arteria koronarioen angiografia egin daiteke. Kateter bat arteria batean sartzen da, normalean arteria femoralean, eta bultzatu egiten da bihotza irrigatzen duten arterietara heldu arte. Ondoren, kontraste irrati-opakua ematen da eta erradiografien sekuentzia bat (fluoroskopia) hartzen da.

Tratamendua

Pazienteren batek, bihotz infartua izango duenaren susmoa badago, hurrengo tratamenduak jarri ohi dira abian, diagnostikoa ziurra ez bada ere:

Tratamendu farmakologikoa

Krisi kardiako baten aurrean erabili daitezkeen farmakoen artean hurrengoak daude:

Tratamendu kirurjikoa

Miokardio infarturako tratamendu kirurjikoa: angioplastia.

Angioplastia-kateterismo kardiakoa

Sare forma duen material bat (stent deiturikoa) arteria koronarioaren hormetan jartzean datza, odol fluxua egokia izan dadin.

Gorputz adarretako arteriak (arteria femorala izterrean edota arteria erradiala besaurrean) erabiltzen dira kateterra (malgua eta luzea den hodia) sartzeko eta horrela, lehen aipaturiko stent-a arteria koronarioan ezartzen da. Stent-a bi motatakoa izan daiteke:

  • Konbentzionala: metalez egina dagoena.
  • Farmakoaktiboa: hauek farmakoak jariatzen dituzte, hurrengo hilabete edo urteetan stent-aren oztopaketa ekiditearren. Tronbosia ekiditeko, tratamendu mota hau jasaten duten pazienteek, medikuak agindutako farmakoak hartzen dituzte.
Bypass koronarioa deritzon tratamendu kirurjikoa.

Bypass koronarioa

Ebakuntza honetan, odolak oztopoa sahiesteko “zubi” antzeko bat inplantatzen da. Horrela, zain safenoa (hankan topatzen dena) edo arteria erradiala (besaurrean kokatuta dagoena) arteria koronarioarekin elkartzen dira eta odolak gorputz osoan hedatzeko bide berri bat izango du.

Kontuan izan behar da tratamendu kirurjikoak eta farmakoak osagarriak izan daitezkeela eta kasu batzuetan, farmakoek ebakuntzak ordezkatzen dituztela. [16]

Prebentzioa

Miokardio infartua prebenitu daiteke, hurrengo aholkuak jarraituz gero:

  • Erretzeari uztea.
  • Dieta osasuntsua eramatea, barazki, fruta, lekale eta zerealetan aberatsa dena.
  • Ariketa fisiko aerobikoa egitea.
  • Edari alkoholikoak ekiditea.
  • Estresa ekiditea. [18]
  • Hipertentsio arteriala, diabetes mellitus eta antzeko gaixotasunak pairatuz gero, hauen kontrol egokia izatea.[19]

Erreferentziak

  1. Txantiloi:Euskalterm
  2. Cuyul Vásquez, Iván Alejandro. (2019). «Consideraciones para el uso de la práctica basada en evidencia en el manejo de personas con dolor.» Revista de la Sociedad Española del Dolor  doi:10.20986/resed.2019.3712/2018. ISSN 1134-8046. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  3. Epelde, F.. (2003-02). «Situación del tratamiento trombolítico del infarto agudo de miocardio en los Servicios de Urgencias de Cataluña» Anales de Medicina Interna 20 (2)  doi:10.4321/s0212-71992003000200006. ISSN 0212-7199. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  4. (Ingelesez) Pearte, Camille A.; Furberg, Curt D.; O’Meara, Ellen S.; Psaty, Bruce M.; Kuller, Lewis; Powe, Neil R.; Manolio, Teri. (2006-05-09). «Characteristics and Baseline Clinical Predictors of Future Fatal Versus Nonfatal Coronary Heart Disease Events in Older Adults: The Cardiovascular Health Study» Circulation 113 (18): 2177–2185.  doi:10.1161/CIRCULATIONAHA.105.610352. ISSN 0009-7322. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  5. Kannel, William B.. (1986-11). «Silent Myocardial Ischemia and Infarction: Insights from the Framingham Study» Cardiology Clinics 4 (4): 583–591.  doi:10.1016/s0733-8651(18)30577-0. ISSN 0733-8651. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  6. (Gaztelaniaz) Administrator. «¿Qué son los trombos?» Fundación Española del Corazón (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  7. (Ingelesez) Ciaccio, Edward J; Lewis, Suzanne K; Biviano, Angelo B; Iyer, Vivek; Garan, Hasan; Green, Peter H. (2017). «Cardiovascular involvement in celiac disease» World Journal of Cardiology 9 (8): 652.  doi:10.4330/wjc.v9.i8.652. ISSN 1949-8462. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  8. Yusuf, Salim; Hawken, Steven; Ôunpuu, Stephanie; Bautista, Leonelo; Franzosi, Maria Grazia; Commerford, Patrick; Lang, Chim C; Rumboldt, Zvonko et al.. (2005-11-05). «Obesity and the risk of myocardial infarction in 27 000 participants from 52 countries: a case-control study» The Lancet 366 (9497): 1640–1649.  doi:10.1016/S0140-6736(05)67663-5. ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  9. «diagnosis and investigations - General Practice Notebook» www.gpnotebook.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  10. Gillum, R. F.; Fortmann, S. P.; Prineas, R. J.; Kottke, T. E.. (1984-7). «International diagnostic criteria for acute myocardial infarction and acute stroke» American Heart Journal 108 (1): 150–158.  doi:10.1016/0002-8703(84)90558-1. ISSN 0002-8703. PMID 6731265. (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  11. Eisenman, Arie. (2006-07-01). «Troponin assays for the diagnosis of myocardial infarction and acute coronary syndrome: where do we stand?» Expert Review of Cardiovascular Therapy 4 (4): 509–514.  doi:10.1586/14779072.4.4.509. ISSN 1477-9072. (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  12. Braunwald, Eugene; Antman, Elliott M.; Beasley, John W.; Califf, Robert M.; Cheitlin, Melvin D.; Hochman, Judith S.; Jones, Robert H.; Kereiakes, Dean et al.. (2002-10-02). «ACC/AHA 2002 guideline update for the management of patients with unstable angina and non-ST-segment elevation myocardial infarction--summary article: a report of the American College of Cardiology/American Heart Association task force on practice guidelines (Committee on the Management of Patients With Unstable Angina)» Journal of the American College of Cardiology 40 (7): 1366–1374.  doi:10.1016/s0735-1097(02)02336-7. ISSN 0735-1097. PMID 12383588. (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  13. (Gaztelaniaz) Angiocardiografía. 2019-07-22 (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  14. «Infarto agudo de Miocardio. Causas, síntomas y tratamiento.» www.cun.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  15. (Gaztelaniaz) «Ácido acetilsalicílico y cardiopatía: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  16. (Gaztelaniaz) «Infarto de Miocardio: qué es, causas, síntomas y tratamiento | Cardioalianza» Cardio Alianza (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  17. (Gaztelaniaz) Esteva Espinosa, Estilita. (2009-03-01). «Infarto agudo de miocardio. Clínica y tratamiento» Offarm 28 (3): 34–39. ISSN 0212-047X. (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  18. (Gaztelaniaz) «Infarto de Miocardio: Síntomas, Tratamientos, Causas e Información» CuidatePlus 2009-03-26 (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  19. (Gaztelaniaz) https://www.preving.com/humans.txt. (2018-10-16). «Infarto agudo de miocardio: prevención y tratamiento» Prevención de Riesgos Laborales (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.