Bihotz Sakratuaren eliza (Donostia)
Bihotz Sakratuaren eliza, Jesuitak bezala ere ezaguna, Donostiako Erdialdean, Garibai eta Andia kaleen artean dagoen eliza da. Jesuiten jabetza honetan elizaz gain, komentua eta aretoak daude. Elizaren oina oktogonala da, 1870ean Antonio Kortazarrek leku berean eraiki zuen zirko-antzokiaren oin zirkularraren perimetroko hormetatik eraikia.
Bihotz Sakratuaren eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′13″N 1°58′58″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1902 |
Izena | Jesusen bihotz guztiz santu |
Arkitektura | |
Historia
Eliza eta komentuak osatzen duten multzoa 1902an eraiki zen Madrilgo Juan Bautista Lázaro de Diego arkitektoaren zuzendaritzapean. Aurrealdea harlanduzkoa du eta konposizio klasizistari jarraitzen dio, detaile neorromantikoekin. Nabarmentzekoa da kupula gurutzatua. 1904ean sagaratu zen Jesusen Bihoatzaren omenez.
1970eko hamarkadan, frankismoaren azken urteetan, ospe handia izan zuten Herri Mezak eta bereziki Patxi Altuna jesulagunaren sermoiak.
Jesuiten elizaren eta komentuaren multzoan, izan zuen egoitza Herri Irratiak.
Erreferentziak
- Miguel Arsuaga, Luis Sesé: Donostia-San Sebastián: arkitekturako gidaliburua. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 1997.
- Isidoro Pinedo Iparraguirre: Andía esquina a Garibay: cien años de los Jesuitas en San Sebastián. Iglesia Sagrado Corazón, 2014.