Bihotz-balbula
Bihotz-balbula bihotzeko lau barrunbeen irteerako hodietan kokatuta dauden ehunek osatzen duten multzoa da. Odolari noranzko egokian pasatzen uzteko funtzioa betetzen dute, eta atzera itzultzea eragozten diote.[1]
Bihotz-balbula | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | giza bihotza |
Identifikadoreak | |
MeSH | A07.541.510 |
FMA | 7110 |
Terminologia anatomikoa |
Motak
Bihotz-balbulak lau dira eta bi multzotan sailkatzen dira:
- Balbula atriobentrikularrak
- Balbula mitrala: odola ezkerreko bentrikulutik ezkerreko aurikulara itzultzea eragozten du.
- Balbula trikuspidea: odola eskuineko bentrikulutik eskuineko aurikulara itzultzea eragozten du.
- Ilunerdiko balbulak
- Balbula aortikoa: odola aorta arteriatik ezkerreko bentrikulura itzultzea eragozten du.
- Birika-balbula: odola biriketako hoditik eskuineko bentrikulura itzultzea eragozten du.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.