Bihi (artesania)

Bihi, ale[1] edo beira-alea[2] hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa da.[3][4] Bihia apaingarri bat da, ikusgarria eta, oro har, balio gutxikoa. Era berean, hainbat materialez egindako kontu edo pieza zulatuari erreferentzia egiteko ere erabiltzen da terminoa, beste material batzuekin txertatzen dena edo zenbait jantziren gainean josten dena apaingarri gisa. Forma, material, kolore eta diseinu askotan erabiltzen dira lepokoak, eskumuturrekoak edo apaingarri pertsonaletarako bestelako objektuak egiteko.

Ale mota batzuk

Bitxigintzaren lehen aztarnekin batera agertu ziren: iparraldeko Afrikan duela 100.000 urtez Nassarius generoko itsas-barraskiloz egindako bi ale topatu zituzten.[5] Aurkikuntza arkeologiko batzuek antzinako Mesopotamian erabiltzen zirela iradokitzen dute, baita Indian ere, urrezko bihien eran. Antzinako Egipton nobleek koloretako harribitxiak zituzten lepokoak oparitzen zituzten, baita kristalezkoak edo zeramikazkoak ere. Bizantzioko gortesauek eta noble mongolek perlazko lepokoak zeramatzaten aldean. Mesoamerikan bihi-lepoko txikiak erabiltzen ziren. Aztekek maxtlatl izeneko janzkera nagusiaren zati gisa erabiltzen zituzten; sorbalden gainean tilmatl deitzen zioten manta bat zeukaten, nobleek lumaz eta alez apaintzen zutena.

Hainbat material, kolore, forma eta kalitatetakoak izan daitezke. Ale terminoan sar daitezkeen material ugarien artean kristalak nagusitzen ari dira, eta horien artean mota ezberdinak nabarmentzen dira: austriarra, Bohemiako edo txekiar kristalezkoa eta Muranokoa. Mota hauetaz gain, Asian egindako kristalak ere nagusitzen ari dira. Horien guztien artean, Austriako kristal mota bat azpimarra daiteke, bere kalitate, distira eta forma eta kolore aniztasunagatik izen propioa duena: Swarovski kristala.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  2. Elhuyar Hiztegia
  3. «Bihi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-08-15.)
  4. «Ale». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-08-15.)
  5. Bouzouggar, Abdeljalil; Barton, Nick; Vanhaeren, Marian; d'Errico, Francesco; Collcutt, Simon; Higham, Tom; Hodge, Edward; Parfitt, Simon et al.. (2007-6-12). «82,000-year-old shell beads from North Africa and implications for the origins of modern human behavior» Proceedings of the National Academy of Sciences 104 (24): 9964–9969.  doi:10.1073/pnas.0703877104. PMID 17548808..

Kanpo estekak

Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.