Biharko oroitzapenak
Biharko oroitzapenak Maddi Pelotek euskaraz idatzitako zientzia fikziozko ipuin bilduma da,[1] 1985ean Maiatzek Uhargi sailean argitaratua.[2]
Biharko oroitzapenak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Maddi Pelot (1985) |
Argitaratze-data | 1985 |
Generoa | Ipuinak |
Jatorrizko izenburua | Biharko oroitzapenak |
Argitaletxea | Maiatz (argitaletxea) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 128 |
Sinopsia
Liburua 6 ipuinez osatua dago:[2][3]
- Miren
- Boga boga
- Feed back
- Telelaberintoa
- Plist plast
- Harremana
Miren, Boga boga, Feed back eta Telelaberintoa istorio beraren zatiak dira.[4] Lehen hiruek bidea irekitzen diote Telelaberintoari.[5] 2050. urtean Hirugarren Mundu Gerraren ondoren Lurra 6 herrialdetan banatuta dago eta tentsio geopolitikoak daude haien artean.[4] Maddi Pelotek liburua idatzi zuenean Ruhola Khomeinik Iranen boterea hartzea eta gerra nuklearraren beldurra ziren kezka iturri nagusietako bi.[4] Ipuin hauetan Iran herrialde nagusi bihurtzen da eta Europako zati bat hartzen du.[3] Aipatzen diren beste gaien artean daude itsasoaren kutsadura eta informatika.[3]
Plist plast ipuina 3520. urtean bitan banatutako planeta batean girotua dago. Planeta horretan ez dute etxerik eraikitzen, harpetan bizi dira, ubideak dituzte kaleen ordez, informatika ezagutzen dute, lurrikarak eguneroko gauza dira, ez da gizarte patriarkala. Eutanasia, klonatzea eta medikuen arazo moralak ere aipatzen dira.[3] Atzetik gizon burusoil bat eta robot hiltzaileak dituen iheslari bat da protagonista.[4] Maitasun istorio bat ere bada, gizon bat hiri batekin maitemintzen da.[3]
Harremana ipuina space opera bat da.[3] Mitologia nordikoetako eta Richard Wagnerren Sigfrido operako Wotan eta Erda pertsonaietan oinarritutako alegia bat da.[4]
Erreferentziak
- Borda, Itxaro. (1985). «Mayi Peloten «Biharko oroitzapenak...» - Mayi Pelotekin elkarrizketan» Argia (1081) (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
- «Biharko oroitzapenak» Ikas - Euskal pedagogia zerbitzua (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
- Borda, Itxaro. (1986). «Mayi Pelotekin solasean: «Gure planeta mendurarendako ezagunegia delako idazten dut zientzia fikzioa»» Susa (19) (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
- Alvarez Uria, Amaia. (2016). «Etorkizunaren argi-ilunak» Argia (2531) (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
- Antza, Mikel. (1986-04). «Biharko oroitzapenak» Kritiken hemeroteka (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).