Bigeruza lipidiko
Bigeruza lipidikoa lipido anfipatiko ezberdinen gainjartzeen ondorioz eratutako egitura bat da, hau da, buru hidrofilo bat (polo lipofoboa) eta isats lipofilo bat (polo hidrofoboa) dutena, gune urtsu batean aurkitzen direnean, espazialki orientatzen direnak, buru hidrofiloak kanpoalderantz (uretarantz) eta isats hidrofoboak barnealderantz, eta gune lipofilo bat eratuz orientatzen dira.
Geruza bikoitz lipidikoak, mintz plasmatiko guztien oinarria dira, eta bere egiturak, Singer eta Nicholsonen 1972ko mosaiko fluidoaren eredua jarraitzen du.
Mintz plasmatikoetan aurkitzen diren lipidoetan, buru hidrofiloa, honako hiru talde hauetakoren batetik dator:
- Glukolipidoak, hauen buruek 1 eta 15 monosakaridozko oligosakarido bat dute.
- Fosfolipidoak, hauen buruek, isatsera, negatiboki kargatutako fosfato talde baten bidez lotzen den positiboki kargatutako talde bat dute.
- Esteroideak, hauen buruek, eraztun esteroide lau bat dute, adibidez, kolesterola, animalietan bakarrik agertzen dena.
Bigeruza lipidikoak, honako hauek era ditzake:
- Hedapen mugarik ez duten geruza bikoitz lauak
- Mizelak, nolabaiteko tamaina har dezaketenak
- Mintz beltzak
- Hoditxoak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.