Bigarren Txina-Japonia Gerra
Bigarren Txina-Japonia Gerra[5] (1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a) Txinako Errepublika eta Japoniar Inperioaren arteko gerra izan zen. 1937 eta 1941 artean, Txinak Hirugarren Reicharen (1938 arte) eta SESBen (1937–1940) eta AEBren laguntza ekonomikoa jaso zuen Japonia borrokatzeko[6]. Japoniak Pearl Harbor eraso zuenean, gerrak Bigarren Mundu Gerraren Ozeano Bareko Frontearekin bat egin zuen. Bigarren Txina-Japonia Gerra XX. mendeko asiar gerrarik handiena izateaz gain[7], Mundu Gerraren Ozeano Bareko erorien %50a izan zuen.
Bigarren Txina-Japonia Gerra | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ozeano Bareko Frontea | |||
Japoniar gudarosteak | |||
Data | 1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a | ||
Lekua | Txina | ||
Emaitza | Txinaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Nahiz eta herrialde bien arteko tirabirak eta borrokak 1931n hasi, eskala handiko gerra 1937an hasi eta ez zuen bukatu 1945eko Japoniaren errendiziora arte. Guda zenbait hamarkadaz Txinak pairatu zuen japoniar politika inperialistak sortu zuen, kontinentea baliabideak lortzeko erabili zuena. Era berean txinatar nazionalismoak autodeterminazioa bultzatu zuen etsaia borrokatzeko. 1937 baino lehen, Txina eta Japoniak tokian-tokiko gerrateak besterik ez zituzten, "istiluak" zeritzonak, eta ez zuten erabateko gerra bilatu. 1931n, "Mukdengo istilua"ren ondorioz Japoniak Mantxuria inbaditu zuen. 1937an "Marco Polo zubiaren istilua"k, behin betiko, erabateko gerra sortu bazuen ere, Txinak ez zuen gerra de iure aldarrikatu 1941eko abendura arte.
Izena
Txineraz gerrak Japoniarren aurkako Erresistentzia Gerra (抗日戰爭 edo 抗日战争), Zortzi Urteko Erresistentzia Gerra (八年抗戰 edo 八年抗战), Erresistentzia Gerra (抗戰 edo 抗战) eta Bigarren Txina-Japonia Gerra (第二次中日戰爭 edo 第二次中日战争) izenak ditu.
Japonieraz, berriz, Txina-Japonia Gerra (日中戰爭; Nitchū Sensō) izenaz ezagutzen badute ere, gerraren hasieran gobernuak Iparraldeko Txinako istilua ( 華北事變; Kahoku Jihen) eta, gero, Txinako istilua (支那事變; Shina Jihen) deitu zuen.
Guduak
Erreferentziak
- Taylor, Jay, The Generalissimo, p.645.
- Chung Wu Taipei "History of the Sino-Japanese war (1937-1945)" 1972 pp 535
- Jowett, Phillip, Rays of the Rising Sun, p.72.
- Clodfelter, Michael "Warfare and Armed Conflicts: A Statistical Reference", Vol. 2, pp. 956.
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- Long-hsuen, Hsu; Chang, Ming-kai. (1972). History of the Sino-Japanese war (1937–1945). Chung Wu Publishers ASIN B00005W210.
- Bix, Herbert P.. (1992). «The Showa Emperor's 'Monologue' and the Problem of War Responsibility» Journal of Japanese Studies (18): 295–363. doi: ...