2. Sinfonia (Beethoven)

Ludwig van Beethovenen Bigarren Sinfonia re maiorrean op. 36, 1801 eta 1802 artean idatzia izan zen eta bere iraupena hogeitamasei minutu ingurukoa da. Karl Alois, Lichnowsky printzeari eskeinia dago.

2. Sinfonia (Beethoven)
Jatorria
Sorrera-urtea1801
Argitaratze-data1804
Estreinaldi-data1803ko apirilaren 5a
Izenburua2. Sinfonie in D-Dur
Ezaugarriak
Zatiak4 mugimendu
TonoaRe maior
Nori eskainiaKarl Alois, Prince Lichnowsky (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte dalist of symphonies by Ludwig van Beethoven (en) Itzuli
list of compositions by Ludwig van Beethoven by opus number (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLudwig van Beethoven

IMSLP: Symphony_No.2,_Op.36_(Beethoven,_Ludwig_van) Allmusic: mc0002366719 Edit the value on Wikidata

Forma

Sinfonia honek lau mugimendu ditu, sinfonia klasikoaren ohiko eran.

  • Adagio molto - Allegro con brio
  • Larghetto
  • Scherzo: Allegro
  • Allegro molto

Sinfonia hau Vienako Theater an der Wienen estreinatu zen 1803ko apirilak 5ean eta konpositoreak berak zuzendu zuen. Beethovenen "estilo goiztiarra" edo "lehen estiloa"ren bereizgarri den azken lanetako bat da.

Ingurua, konposaketa eta harrera

Beethovenen bigarren sinfonia gehienbat konpositorea Heiligenstadten 1802an egon zenean idatzia izan zen, gorreriaren lehen zantzuak nabaritzen hasi zenean. Beethovenek bigarren sinfonia ohiko minuetorik gabe idatzi zuen, honen tokia scherzo batek hartu zuen, konposaketari irismen eta energia handia eman ziona. Sinfonia estreinatu ondoren, kritikoek ohiko minuetoa falta zela nabaritu zuten, eta konposaketak botere handia zuela baina eszentrikoegia zela adierazi zuten.


Aurrekoa
Lehen Sinfonia
Beethovenen Sinfoniak
1801-1802
Ondorengoa
Hirugarren Sinfonia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.