Bigarren Mundu Gerraren kronologia (1944)
Honakoa Bigarren Mundu Gerraren kronologiako 1944ko gertakariak biltzen dituen artikulua da.

Normandiako Lehorreratzea: Omaha Beach.
Urtarrila
- Urtarrilaren 17an - Montecassinoko guduaren hasiera. Alemanek defenditutako Gustav lerroa zeharkatzeko asmoz, Aliatuek egindako lehen erasoaldia izan zen. Alemaniarrek maiatzaren 19a arte eutsi zieten.
Martxoa
- Martxoaren 27 - Hegazkin aliatuek Biarritz eta Angelu bonbardatu zuten. Guztira, Biarritzen 99 eta Angelun 41 zibil hil ziren[1].
Ekaina
- Ekainaren 4an - Aliatuak Erroman sartu ziren.
- Ekainaren 6an - Normandiako Lehorreratzea (E eguna): 150.000 soldadu aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren[2].
- Ekainaren 22an - Bragation operazioaren hasiera: alemaniarrak Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistatik egoztea helburu zuen sobietar armadaren erasoaldia hasi zen.
Uztaila
- Uztailaren 20an - Valkiria operazioa: Ekialdeko Prusiako kuartier nagusian, Rastenburgetik gertu, Claus von Stauffenberg koronela Hitler hiltzen saiatu zen. Atentatuak huts egin zuen, eta von Stauffenberg egun hartan bertan fusilatu zuten.
Abuztua
- Abuztuaren 1ean - Poloniar Armada alemaniarren aurka altxatu zen Varsovian. Sobietarrak iritsi baino lehen, hiria askatzea zen matxinadaren xedea.
- Abuztuaren 25ean - Aliatuak Parisen sartu ziren.
Iraila
- Irailaren 17an - Market Garden operazioaren hasiera: Aliatuak alemaniarren esku zeuden Herbehereetako zubi garrantzitsuenak atzematen saiatu ziren.
Abendua
- Abenduaren 16an - Ardenetako guduaren hastea: Gerd von Rundstedt buru zuten alemaniar indarrek Anberes hartzea helburu zuen erasoaldia jo zuten Ardenetako basoan[3].
Erreferentziak
- RodrÃguez, Mikel. Los vascos y la II Guerra Mundial. .
- D-Day Overview The National D-Day Memorial. Dday.org
- Battle of the Bulge Army.mil
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.