Bigarren Mundu Gerraren kronologia (1942)
1942

1942ko urriaren 5a: alemaniar panzer baten eztanda El-Alameindik hurbil.
- Urtarrilaren 20an - Berlinen Wannseeko Konferentzia egin zen. Reinhard Heydrich buru zela, erregimen naziko 15 goi funtzionariok Europako juduen deuseztatzea antolatzeko elkartu ziren. Adolf Eichmann izendatu zuten Azken Konponbidearen arduradun.
- Maiatzaren 4tik - 8ra - Koral Itsasoko gudua. Estatubatuar gerra ontzidiak Port Moresby (Ginea Berria) erasotzea galerazi zion japoniarrari. Hala ere, USS Lexington hegazkin ontzia hondoratua izan zen.
- Maiatzaren 27an - Pragan txekiar partisanoek Reinhard Heydrich, Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusiaren zuzendaria eta Bohemia eta Moraviako protektoratuko babeslea, tirokatu zuten. Ekainaren 4an hil zen[1]
- Ekainaren 4tik 6ra - Midwayko guduan estatubatuar ontzidia japoniarrari nagusitu zitzaion. Japoniar Itsas Armada Inperialak 4 hegazkin ontzi (Akagi, Kaga, Hiryu eta Soryu) galdu zituen. Estatu Batuen garaipena erabakigarria izan zen Pazifikoko Gerran.
- Uztailaren 1etik - 27ra - El-Alameingo lehen gudua: Afrika Korpsek El-Alameingo (Egipto) britainiar kokaguneei eraso zien. Aliatuek erasoaldiak geldiaraztea lortu zuten[2].
- Abuztuaren 7an - Estatu Batuetako marineak Guadalcanal eta Tulagin (Salomon Uharteak) lehorreratu ziren.
- Abuztuaren 17ean - Stalingradeko guduaren hasiera[3].
- Urriaren 23tik - Azaroaren 11ra - El-Alameingo bigarren gudua. Erwin Rommelen Africa Korps Bernard Montgomeryren VIII. gudaroste britainakoa borrokatu ziren. Aliatuen garaipenak Iparraldeko Afrikako kanpainaren norabidea aldatu zuen.
- Azaroaren 8an - Zuzi operazioaren hasiera: estatubatuar eta britaniar osteak Iparraldeko Afrikan (Casablanca, Oran eta Aljerren) lehorreratu ziren.
Erreferentziak
- Julián CASANOVA: El genocida nazi que tocaba el violín Internacional.elpais.com
- The Battle of El Alamein (July 1, 1942) Heeve.com
- Battle of Stalingrad Global.britannica.com
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.