Bigarren Mundu Gerraren kronologia (1941)
1941

Compass operazioan harrapatutako italiar gatibuak.

Pearl Harborko erasoan hondoratutako USS West Virginia korazatua.
- Otsailaren 9an - Basamortuan barrena aurrera zihoazen britainiar tropek El Agheila (Zirenaikaren hego-mendebaldea, Libia) hartu zuten, Compass operazioari amaiera emanez. Erasoaldi honek iraun zuen hamar asteetan, aliatuek 800 km egin zuten aurrera eta 130.000 italiar atzitu zituzten[1].
- Martxoaren 31n - Erwin Rommel buru zuen Afrika Korpsek britainiarren aurkako kontraerasoa abiatu zuen Zirenaikan.
- Apirilaren 6an - Alemania, Italia, Errumania eta Hungariako osteek Jugoslavia eta Grezia (Marita operazioa) inbaditu zituten.
- Apirilaren 11n - Iparraldeko Afrikan, britainiar tropak ekialdeko Libiaraino atzerarazi ostean, Rommelek Tobrukeko setioa hasi zuen.
- Apirilaren 17an - Jugoslaviako armada erabat suntsiturik zegoen, eta Bosnia-Herzegovinako azken erresistenzia guneetan ere, armak utzi zituzten. Bi astez, Ardatzeko indarrek 334.000 gatibu atzituak zituzten.
- Apirilaren 28an - Grezia errenditu zen. Maitland Wilson buru zuten britainiar, zeelanda berritar, australiar eta poloniar tropak Peloponesotik atera ziren.
- Maiatzaren 20an - Alemaniarrek Kretaren aurkako erasoa, Merkur operazioa, hasi zuten. Helburua uharteko aireportuak kontrolatzea zen, Rommelen Afrika Korpsi laguntza eman ahal izateko.
- Ekainaren 1ean - Alemaniarrek garaipena lortu zuten Kretako guduan. Britainiar osteek uhartea ebakuatu zuten.
- Ekainaren 22an - Bizargorri Operazioaren hasiera: alemaniar armadak Sobietar Batasuna inbaditu zuen. Walther von Brauchitsch buru zuten 145 dibisiok (3.000.000 soldadu baino gehiago) parte hartu zuten inbasioan.
- Irailaren 15ean - Leningradeko setioa hasi zen.
- Abenduaren 7an - Japoniak Hawain kokakutako Pearl Harborko estatubatuar base militarra airez eraso zuen. Bi orduan amerikarrek 18 gerraontzi eta 188 hegazkin galdu zituzten. 2.403 estatubatuar hil eta 1.178 zauritu ziren.
- Abenduaren 8an - Estatu Batuek gerra aldarrikapena egin zioten Japoniari.
- Abenduaren 11n - Alemania eta Italiak gerra aldarrikapena egin zieten Estatu Batuei.
Erreferentziak
- Operation Compass Ww2db.com
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.