Big Walter Horton
Big Walter Horton edo Walter "Shakey" Horton (Horn Lake, Mississippi, AEB, 1917ko apirilaren 6a - Chicago, AEB, 1981eko abenduaren 8a) Estatu Batuetako blues abeslari eta harmonika-jotzailea izan zen.
Big Walter Horton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Horn Lake (Mississippi), 1921eko apirilaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 1981eko abenduaren 8a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Restvale Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Genero artistikoa | bluesa |
Musika instrumentua | aho-soinua |
Diskoetxea | Okeh Chess Records Columbia Records |
Harmonikaren arloan berritzailea, esaldi leunak eta timbre bereziagatik ezaguna izan zen. Bere ibilbidean zehar musikari askorekin jo zuen, bai estudioan eta baita zuzenean ere. Normalean Memphis eta Chicagoko guneetan aritu bazen ere, Europan jotzera ere iritsi zen.
Chicagon hil zen 1981 urtean bihotzekoak jota.
Diskografia
- The Soul of Blues Harmonica (1964).
- Big Walter Horton with Carey Bell (1973).
- Live at the El Mocambo (1973).
- With Hot Cottage (1974).
- Can`t Keep Lovin' You (1976).
- Fine Cuts (1979).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.