Big Leaguer
Big Leaguer (euskaraz Liga Handia) 1953ko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako kirol drama film bat da. Edward G. Robinson, Vera-Ellen, Jeff Richards, Richard Jaeckel eta William Campbell aktoreek antzeztu zuten.
Big Leaguer | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | Big Leaguer |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 71 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Aldrich |
Gidoigilea(k) | Herbert Baker |
Antzezlea(k) | |
Edward G. Robinson Vera-Ellen (en) ![]() Jeff Richards Richard Jaeckel William Campbell Al Campanis (en) ![]() Carl Hubbell Frank Ferguson Paul Langton William Campbell | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Ben Lewis (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Cedric Gibbons |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alberto Colombo (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | William C. Mellor (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Argumentu nagusia | beisbola |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gerora zinemagintzan ibilbide luze eta oparoa izango zuen Aldrichek zuzendutako lehenbiziko filma izan zen.
Istorioa fikziozkoa izan arren, Robinsonek antzezten duen pertsonaia Hans Lobert benetazko beisbolari, entrenatzaile eta Philadelphia Phillies taldearen presidentea zenan oinarritua dago.
Argumentua
AEB, Florida. John Lobert (Edward G. Robinson) entrenatzaileak New York Giants taldearen entrenamenduak zuzentzen ditu. Bera da Liga Txikietako 18-22 urte arteko besibolari gazte onenak hautatu eta kontratatzearen arduradun, ondoren Liga Handietan joka dezaten. Gazte guztiek beren amets eta talentuak dituzte, baina haien artean kontratua lortuko duten zorioneko gutxi batzuk besterik ez dira egongo.
Aktoreak
- Edward G. Robinson ... John B. 'Hans' Lobert
- Vera-Ellen ... Christy
- Jeff Richards ... Adam Polachuk
- Richard Jaeckel ... Bobby Bronson
- William Campbell ... Julie Davis
- Carl Hubbell ... Himself
- Paul Langton ... Brian McLennan
- Lalo Rios ... Chuy Aguilar
- Bill Crandall ... Tippy Mitchell
- Frank Ferguson ... Wally Mitchell
- John McKee ... Dale Alexander
- Mario Siletti ... Polachuk jauna
- Al Campanis ... Bere burua antzeztuz
- Bob Trocolor ... Bere burua antzeztuz
- Tony Ravis ... Bere burua antzeztuz
- Robert Calwell ... Pomfret
- Donald 'Chippie' Hastings ... Little Joe Polachuk
- Bing Russell
- Harv Tomter ... Bere burua antzeztuz (krediturik gabe)