Bifosfonato
Kimika organikoan bifosfonatoak organofosforoen familiako konposatu organikoak dira zeintzuk bi fosfonato talde geminal dituzten. Osteoporosia, Paget-en hezur-eritasuna eta hezurretan metastasiak dituzten minbiziak tratatzeko usatzen dira[1][2].
Bifosfonato | |
---|---|
Mota | gai kimiko |
Erabilera | |
Rola | bone density conservation agents (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D004164 |
Mekanismoa
Hezur-ehuna etengabe birmoldatzen da, eta orekan mantentzen da (homeostasia), osteoblastoek hezurra sortzen dutelako eta osteoklastoek hezurra suntsitzen dutelako. Bisfosfonatoek hezur-digestioa inhibitzen dute, osteoklastoak apoptosia edo zelula-heriotza izatera bultzatzen baitituzte, eta horrek hezur-galera moteltzen du[3].
Konposatu erabilienak
Osteoporosia eta Paget-en hezur-eritasuna tratatzeko alendronatoa eta errisendronatoa dira difosfonato ohikoenak. Etidronatoa eta klodrontoa ere baliatu izan dira baina ez dira horren eraginkorrak.
Ondorioak
Bifosfanatoak pilula gisa hatzen dira normalean, ahotik irentsita. Hortaz, nahiz eta tolerantzia handia duten egoki baliatzen badira, albo-ondorio izan ditzakete. Ohikoenak digestio-aparatuarekin lotuta daude, adibidez, urdail-ultzerak eta urdailaren paretako narritadurak. Ondorio horiek saihesteko injektatuz usatu izan dira, baina ez dago klaru albo-ondorio gutxiago eragiten duten.
Erreferentziak
- Eriksen, Erik F.; Díez-Pérez, Adolfo; Boonen, Steven. (2014-01-01). «Update on long-term treatment with bisphosphonates for postmenopausal osteoporosis: A systematic review» Bone 58: 126–135. doi: . ISSN 8756-3282. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- Serrano, Ana Julissa; Begoña, Leire; Anitua, Eduardo; Cobos, Raquel; Orive, Gorka. (2013-09-25). «Systematic review and meta-analysis of the efficacy and safety of alendronate and zoledronate for the treatment of postmenopausal osteoporosis» Gynecological Endocrinology 29 (12): 1005–1014. doi: . ISSN 0951-3590. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- Weinstein, Robert S.; Roberson, Paula K.; Manolagas, Stavros C.. (2009-01-01). «Giant osteoclast formation and long-term oral bisphosphonate therapy» The New England Journal of Medicine 360 (1): 53–62. doi: . ISSN 1533-4406. PMID 19118304. PMC 2866022. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).