Bierzo

Bierzo[1] (gaztelaniaz: El Bierzo; galizieraz: O Bierzo; astur-leoneraz: El Bierzu) Gaztela eta Leongo ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da, Leongo probintzian kokatutakoa.

Bierzo
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
HiriburuaPonferrada
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak42°39′19″N 6°36′53″W
Azalera2.328 km²
Demografia
Biztanleria131.302 (2016)
Dentsitatea56,4 bizt/km²
ccbierzo.com

Mugakideak Asturias iparraldean, Lugoko probintzia ipar-mendebaldean, Ourense hego-mendebaldean eta ekialdean Leongo beste eskualde batzuk.

2.828 km2-ko azalera dauka eta 131.022 biztanle zituen 2005ean (44.32 biz./km2). Hiriburu eta udalerri nagusia Ponferrada du (66.656 biz. 2006an).

Herri nagusiak

  1. Ponferrada: 65.984 biztanle (2005).
  2. Bembibre: 10.059.
  3. Fabero: 6.039.
  4. Toreno: 3.792.
  5. Villafranca del Bierzo: 3.710.

Inguru naturala

Las Médulas: antzinako meategi erromatarrek sortutako paisaia

Sil ibaiak (Miñoren adarra) eskualdea zeharkatzen du.

Bestela, aipatzekoa da Los Ancares izeneko eremu naturala.

Hizkuntzak

Gaztelania da Bierzoko herritarren hizkuntza nagusia, baina honetaz gain beste bi hizkuntz-komunitate ditugu.

Alde batetik galizierazkoa dugu eskualdeko mendebaldean, Vilafranca do Bierzo, Barxas, Borrés, Cacabelos, Candín, Carucedo, Carracedelo, Corullón, Oencia, A Ponte de Domingo Flórez, Sobrado, Trabadelo, Valboa, A Veiga de Valcarce eta Villadecanes udalerrietan. Bertan egiten duten aldaera "ekialdeko galiziera" da, Asturiasen egiten duten eonaviegoaren taldekoa.

Bestetik, leonerazko (asturleoneraren aldaera) hiztunak bizi dira eskualdean, batez ere Furniella, Altu Sil, Valle'l Bueza, Os Ancares, El Bierzu Central eta Cabreira inguruetan.

Elkarteak

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.