Bienvenida Agirrezabala Esnaola

Bienvenida Agirrezabala Esnaola (Tolosa, 1916 Mutriku (Saturrarango emakumeen kartzela), 1938ko abuztuaren 28a)[1] gerra garaiko tolosar emakume errepresaliatua izan zen. Francoren tropak Tolosan sartzerakoan, ilea moztu zioten. Gero Bilbora joan zen ihesean mutil lagunarekin batera. Bilboko antzoki batean faxistek ilea nola moztu zioten erakutsi zuen, haien jokabidea erakusteko.[2] Ama eta ahizpa Bilbon zituen eta hirurak barku bat hartu zuten. Bilbotik gertu zeudela, barku faxista batek harrapatu eta atxilotu zituen (Cervera itsasontzia, agian). Donostiara eraman eta han gerra kontseilua egin zioten.

Bienvenida Agirrezabala Esnaola
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1916
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSaturraran, 1938ko abuztuaren 28a (21/22 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Tifus exantematikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Harreman marxistak zituela egotzita, epaiketa sumario azkarra egin zioten eta Saturrarango emakumeen kartzelara eraman zuten preso.[3] 1937ko urriaren 15eko sententziaren arabera, 30 urte eta egun batera kondenatu zuten. Kartzelan hil zen tifusagatik 1938ko abuztuaren 28an, izan ere, espetxeratze baldintzak hain ziren txarrak, ohikoak zirela tankera horretako eritasunak.[4]

Erreferentziak

  1. «En Recuerdo De - Todas las Víctimas» www.enrecuerdode.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) Egaña, Iñaki. (2009). Los crímenes de Franco en Euskal Herria. 1936-1940. Txalaparta, 115 or. ISBN 978-84-8136-559-7..
  3. (pdf) Sententzia. .
  4. (Gaztelaniaz) Ficha – Tolosa Oroimena. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.