Biennio Rosso (Italia)
Biennio rosso, euskaraz Biurte gorri, 1919-1920ko urteetan Italiaren historian gertaeren segida bat izan zen, nagusiki fabrikako kontseiluak protagonista izan zituena. Gorria deitu zitzaion, batez ere Italiako iparraldean gertatu zen joera sozialista eta anarkistako herri-matxinada masiboagatik. Fabrika-kontseilu horiek, lehenik eta behin, Turin hiri osoan hedatu ziren, eta hiriko fabrika guztietan eratu ziren. Italia osoko fabrikak okupatu zituzten milioi erdi bat langilek.
Biennio Rosso | ||
---|---|---|
Mota | garai historikoa political agitation (en) | |
Honen parte da | Italiako historia | |
Gertaerak
1920ko irailaren 2an, Milioi erdi bat langilek Italia osoan fabrikak okupatu zituzten, bereziki iparraldean. Turin hiriko Fiaten piztu zen metxa abuztuan, langileek lantokiaren kontrola eskuratu eta fabrikako kontseilua antolatu zutenean. Garai hartan hiri hau Europako auto ekoizle nagusietakoa zen, eta Italia osoko langile klase kontzientziatuenetakoa zeukan. Hiriko gainontzeko fabriketara zabaldu zen langileen ekimena, ondoren Piamonte eskualdera eta gero Lombardiara. Kontseilu hauek arduratzen ziren lantokien kudeaketaz, izan produkzioa edo pertsonal teknikoa, Errusiako soviet-ak eredu hartuta. Egun horretan Biennio rosso gisa ezagutzen den prozesua puntu gorenera iritsi ziren.[1]
Azkenean, faxismoak garaitu zuen mugimendu iraultzailea.[2].
Erreferentziak
- https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/milioi-erdi-bat-langilek-italia-osoan-fabrikak-okupatu-zituzten-bereziki-iparraldean
- The international encyclopedia of revolution and protest : 1500 to the present. Wiley-Blackwell 2009 ISBN 9781405184649. PMC 226361751. (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Italieraz):Biennio rossoren historia laburra.