Bielefeld
Bielefeld Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Hiria Iparraldeko eta Hegoaldeko Teutoburg basoa banatzen duen tartean kokatzen da. Bielefeldeko hirigunea basoaren ekialdean dago, baina hiriaren gune modernoa beste aldean kokatzen da malda gainean. Hiriak 2010. urtearen bukaeran 323.270 biztanle zituen.
Bielefeld | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia | ||||||||||||||||||||
Eskualdea | Detmold | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Pit Clausen (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Bielefeld | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 33501, 33602, 33604, 33605, 33607, 33609, 33611, 33613, 33615, 33617, 33619 eta 33647 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 05711000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 52°01′N 8°32′E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 258.82 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 118 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Herford (en) , Lippe (en) , Gütersloh (en) , Gütersloh, Verl, Schloß Holte-Stukenbrock, Oerlinghausen, Leopoldshöhe, Bad Salzuflen, Herford, Enger, Spenge, Werther eta Steinhagen | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 338.332 (2022ko abenduaren 31) 4.330 (2021) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.307,21 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Sorrera | 1214 (egutegi gregorianoa) | ||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 05203, 05208, 05202, 05205, 05206, 05209, 0521 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Figeac, Rochdale, Enniskillen, Concarneau, Nahariya (en) , Novgorod, Rzeszów eta Estelí | ||||||||||||||||||||
Matrikula | BI | ||||||||||||||||||||
bielefeld.de |
Historia
Biliuelde izeneko herrixka babestu eta merkataritza-gune bihurtzeko asmoz Hermann von Ravensberg kondeak eta Marienfeld monasterioak adostu zuten 1214an hiri eskubideak ematea nekazarien herriari. Teutoburg basoa zeharkatzen zuen bidea bertatik pasatzen zenez, berehala bihurtu zen Ravensberg Konderriko hiriburu. XV. mendean Hansa Ligan sartu zen eta hurrengo mendean lihoaren industria bertan ezartzeak garapen ekonomiko handia ekarri zion.
XVII. mendean Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren, Brandenburgo hasieran eta Prusia ondoren jabetu ziren hiriaz. XVIII. mendean, berriz, lihoaren krisia iritsi zen, baina trenbidea eraikitzeak bestelako industria ekarri zuen Bielefeldera, esate baterako, elikagaien industria. Gaur egun bertako Dr. Oetker marka Europako elikagai enpresa handienetakoa da.
Bigarren Mundu Gerra hastean armagintza industria handia zuen eta horregatik,aliatuek 1940 eta 1944 artean sarri bonbakatu zuten. 1945ean, Estatu Batuetako Armadak erresistentziarik gabe hartu zuen Bielefeld.
Ondasun nabarmenak
- Sparrenberg gaztelua: XIII. mendean eraikitako gaztelua da, teutoburg basoko pasabidea kontrolatzeko helburuaz Ravensberg Kondeak jasoa.
- Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1904an eraikitako udaletxea da. Aurrealdeak xehetasun gotikoak eta pizkundekoak ditu.
- Marienkirche eliza berria (Neustädter Marienkirche): 1293 eta 1512 artean eraikitako eliza protestantea da, Bielefeldeko handiena. Marienkirche eliza zaharra (Altstädter Marienkirche) ,aldiz, 1236ko eliza gotikoa da.
- Antzokia (Stadttheater): 1904an udaletxe zaharraren estiloan eraikia, gaur egun Bielefeldeko Opera-etxea dago bertan.
Hiri senidetuak
Bielefeld honako hiriekin senidetuta dago:
|
Erreferentziak
- (Polonieraz) Informacja o partnerstwie miast. www.rzeszow.pl (Noiz kontsultatua: 2010-09-06).
Demografia
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.