Bidezoru

Errepideetan bidezorua trafikoaren kargak eusteko eta zirkulazio seguru eta erosoa ahalbidetzeko, zelaigunearen gainean material aukeratuekin ezarritako geruzen multzoa da. [1]

Bidezoru motak

Orohar bi taldetan sailkatzen dira bidezoruak: Bidezoru malguak eta bidezoru zurrunak:

Malguak

Bidezoru malguak geruza multzo batez daude osatuak; geroz eta sakonago orduan eta deformazio erresistentzia baxuagoa dutelarik, gainazaletik jasotako presioak baxuagoak baitira. Oso trafiko intentsitate baxua duten bideetan izan ezik, bidezoru malguek nahaste bituminoso geruza bat dute gutxienez gainazalean.

Trafiko intentsitateen gorakada dela eta bidezoru erdizurrunak sortu ziren, zementuz egonkortutako geruzekin. Bidezoru erdizurrunei batzuetan erdimalguak ere deitzen zaie, baina malguen taldean kontsideratzen dira, nahaste bituminosoko geruza bat izaten baitute gainazalean. Egitura aldetik portaera malguekiko oso desberdina da.

Zurrunak

Bidezoru zurrunek hormigoi geruza bat dute. Zurruntasuna dela eta trafikoaren karga bertikalak azalera handiagoan banatzen dira presio baxuak sortzen direlarik azpian.

Erreferentziak

  1. AGINDUA, 2007ko uztailaren 12koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bide-zoruak neurtzeko araua onartzen duena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.