Bideoarte

Bideoartea edo sormenezko bideoa bideoaren teknologia medio moduan erabiltzen duen artea da.

Ezaugarriak

Irudi elektronikoaren kulturaren berezko produktua da sormenezko bideoa, egungo artearen ohiko aktorea dagoeneko, protagonista nahiz bigarren mailako aktore gisa. Kontzeptu horretara biltzen dira irudi elektronikoen –bideoan edo infografian– erabilera duten jarduera desberdinak; irudi horiek artistak berak sortuak dira batzuetan, eta besteetan berriz telebista komertzialetik, dokumentaletatik edo publizitate bideoetatik hartuak, edo zinematik, eta postprodukzioan moldatzen dira ondoren, artelan guztiz pertsonalizatuak lortu arte, ohiko eskultura edo pintura baten modura.

Sormenezko bideoaren araberako arte moldeak dira bideo artea, hau da, helburu gisa artea duten bideoen produkzioa; bideo instalazioa, irudi elektronikoak ohiko instalazio batetik hartzen dituena; eta bideo eskultura, bideo-monitoreak erabiltzen dituena. Ez dira genero ondo mugatuak, egungo ikus-entzunezko teknologia aberatsa lantzeko moduak baizik; azkenaldi honetan infografia, edo ordenagailuaren bidez sorturiko irudiak, eta «errealitate birtuala», edo ikuslea mundu artifizial batean murgiltzen duen itxurazko errealitate sentsorial anitz baten simulazioa, ikusmen, entzumen edo ukimenean eragina duten zentzumen bide desberdinei sarrera egiten diena.

Joan Jonasen 1972ko lana

Historian zehar, artistek erabili dituzte beti industriak sorturiko teknologia berriak. Hala, logikoa denez, laster bihurtu zen telebistaren eta irudi elektronikoaren mundu liluragarria ere jakinmin estetikoaren helburu, batez ere teknologia hori erraztu eta, 1970eko hamarraldian, video-tape edo bideo eramangarrien bitartez zabaldu zenean. Bestalde, teknologia berri hura hedatu zenean, puri-purian zeuden «kontrakultura» eta arte objektuen produkzio tradizionalaren (grabatuak, pinturak, eskulturak, eta abar) aurrean alternatiba berriak eskaintzekotan zeuden abangoardia berriak. Egoera horrek bultzatu baizik ez du egin sormenezko bideoaren mundu berezia, arte tradizionalaren alternatiba gisa. Zinemagile ospetsu batzuk, Godard eta Antonioni esate baterako, sormenezko bideoaren bideetatik abiatu ziren produkzio eta banaketa etxe handien esku zegoen industria zinema garestiaren alternatiben bila. Zenbaiten arabera, etxeko telebista guztiz zabalduaren lekua hartuko zuen sormenezko bideoak; halako helburu utopikoa erabili zuten, esate baterako, New Yorkeko Guerrilla Television taldekoek. Azken batean, bazirudien sormenezko bideoa gai izango zela abangoardia ahituak indarberritzeko. Baina abangoardien krisiaren benetako muina ez dago, hain zuzen ere, erabiltzen dituen bitartekoetan, baizik eta abangoardiek bultzatzen dituzten balio ideologikoetan; horrenbestez, teknologia berriak arte tradizionalei beste alor bat eranstea baino ez du lortu (Vostell eta Nam June Paik sortzaileen lana azpimarratu beharra dago zentzu horretan). Bestalde, zeregin dokumental guztiz garrantzitsua jokatu du bideoak body art moldeko artisten (Gilbert and George, Ana Mendieta edo Gina Pane) obra ilaunen denbora errealeko erregistroei eta haien «hilezkortasunari» bide emanez. Teknologiaren pisu handiegia da egun ere bideoaren muga handiena. Holografiak eta infografiak artearen bizkorgarri itxaropentsuak ziruditen, baina oraindik ez dira efektismo teknologikoaren maila baino harantzago igaro. Bestalde, Internet bezalako mundu sareak jardun betean dira dagoeneko, eta izugarri handitu da haien bidez era guztietako materialak eta informazioak konbinatzen dituzten «museo birtualak», obra elkar eragileak eta hipertestu konplexuak eskaintzeko aukera. Duela gutxi pentsaezina zen hori guztia.

Euskal sormenezko bideoa

Egungo artearen beste joera batzuek egin duten bide bera egin du euskal sormenezko bideoak ere: oso berandu iritsi zen gurera –hemen ezagutzen ez diren Ramón de Vargas aitzindari bizkaitarraren lanak alde batera utzirik–, eta arte joera gisa 1980ko hamarraldiaren erdialdea arte ez zen sendotu. 1972an egungo artearen inguruan Iruñean prestatu ziren topaketen porrotak –Nam June Paik zen haietan parte hartzekoa–, atzeratu egin zuen bestalde sormenezko bideoaren ezagutza. Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan egin ziren, itxuraz, sormenezko bideoaren inguruko lehen urratsak, José Ramón Morquillasen gidaritzapean. Txupi Sanz, Juan Luis Goenaga, Javier Urquijo eta Roscubas anaien lan batzuk aurkeztu ziren han. Lehen saio haiek ez zuten segidarik izan, baina Txupi Sanzek eta Iñaki Bilbaok bideoa erabili zuten ARTEDER-81ean aurkeztu zuten obraren osagarri gisa. 1981ean egin ziren sormenezko bideoaren lehen saio serioak, Kataluniako bideo artea erakusteko Iruñean antolatu zen sailaren ondoan. Hurrengo urtean antolatu zen Donostian Lehen Nazioarteko Bideo Erakustaldia, Zinemaldiaren barruan, eta beste bi antolatu ziren 1982an eta 1983an.

Garrantzi handiko erakustaldiak izan ziren haiek, euskal bideo sortzaile onenen lanak ikusteko parada eskaini baitzuten. Juan Carlos Egillor artista grafiko ezagunak Bilbao la muerte bideoa aurkeztu zuen 1983an; atzerrian aintzat harturiko lehen euskal bideo sortzailea izan zen Eguillor. Menina, ordenagailuan landuriko irudiei sarrera egiten zien lana, aurkeztu zuen 1986an. Urte hartan bertan erakutsi zen lehen euskal bideo-eskultura, El lavabo izenekoa, Mikel Arce eta Isabel Hergueraren obra: konketa arrunt bat eta, ispiluaren ordez, bideo jakin bat azaltzen duen monitorea. Isabel Herguerak Alemanian eta Estatu Batuetan zabaldu zituen gero bere ikasketak, eta 1984an Lavomatic obra aurkeztu zuen, lehen lanaren izpiritu pop umoretsu bertsuan girotua. Bideoartea ere landu du (hau da, bideo-kaseterako lanak): Txalaparta (Düsseldorf, 1986-87) eta Spain Loves You (Düsseldorf, 1988), gizarte konbentzioen aurkako lan autobiografikoa.

Bideoartearen alorrean aipagarriak dira José María Zabala pintorea (El crimen de Hernani, 1983); Gerardo Armesto, paradoxa eta aporia geometrikoen inguruko lanetan infografia ere erabili duena (Disfraces para un cubo, 1985; Un velo de tres dimensiones, 1986); Iñigo Salaberria (Birta Myrkur, 1987); Antonio Herranz (Uts, espacio circular vacio, 1987); Armando Dolader (Detrás de la ciudad, 1989); Koldo Gutiérrez (Bilbok zuri beltzez usaintzen du, 1987); Ana Barandiaran (Pakristal Islamabad); Miguel Gutiérrez (Adios Lili Marlen, 1987), eta Iosu Venero (Márgenes, 1987). Gasteizko Udalak bultzaturiko Irudi eta Teknologia Berrien Zentroaren eta EHUko Arte Ederretako Fakultatearen Bideo Sailaren ekinak jarraipena eman dio Euskal Herriko sormenezko bideoari. Bideo instalazioen alorrean mugitu dira bereziki Iosu Rekalde, Gabriel Villota eta Estíbaliz Sádaba, Javier Díaz, Iñigo Royo, María Seco, Koldo Aginagalde, Kike Suárez, Koko Rico, Jesus Iturriza, Iñaki Vesga eta Juan Carlos Fernández. Iñigo Salaberría eta Francisco Ruiz Infante izan dira eragin eta arrakasta handiena izan duten artistak, ikus-entzunezko produkzio eremuetatik kanpo eta inoizko esperimentuetatik edo funtzio dokumentaletatik harantzago joanda. Sormenezko bideoaren mundu zabalak eremu oparoa eskaintzen die egungo artean hain gogokoak diren irudi eta obra multisentsorial, alegoriko eta media-anitzei.

Bideo-artegintzako erakunde nabarmenak

  • Ars Electronica Center (AEC), Linz, Austria
  • Edith-Russ-Haus for Media Art, Oldenburg, Germany
  • Electronic Arts Intermix, New York, NY
  • Experimental Television Center, New York
  • Goetz Collection, Munich, Germany
  • Imai – inter media art institute, Düsseldorf
  • Impakt Festival, Utrecht
  • Julia Stoschek Collection, Düsseldorf, Germany
  • Kunstmuseum Bonn, large video art collection
  • LA Freewaves is an experimental media art festival with video art, shorts and animation; exhibitions are in Los Angeles and online.
  • Lumen Eclipse – Harvard Square, MA
  • LUX, London, UK
  • London Video Arts, London, UK
  • Neuer Berliner Kunstverein with its "Video-Forum" established in 1971 – Berlin, Germany
  • Perpetual art machine, New York
  • Raindance Foundation, New York
  • Souvenirs from Earth, Art TV Station on European Cable Networks (Paris, Cologne)
  • Vtape, Toronto, Canada
  • Videoart at Midnight, an artists' cinema project, Berlin, Germany
  • Video Data Bank, Chicago, IL.
  • VIVO Media Arts Centre, Vancouver, Canada
  • ZKM Center for Art and Media Karlsruhe, Germany
  • Videobrasil, Associação Cultural Videobrasil, São Paulo, Brazil

Erreferentziak

Bibliografia

  • Making Video 'In' - The Contested Ground of Alternative Video On The West Coast Edited by Jennifer Abbott (Satellite Video Exchange Society, 2000).
  • Videography: Video Media as Art and Culture by Sean Cubitt (MacMillan, 1993).
  • A History of Experimental Film and Video by A. L. Rees (British Film Institute, 1999).
  • New Media in Late 20th-Century Art by Michael Rush (Thames & Hudson, 1999).
  • Mirror Machine: Video and Identity, edited by Janine Marchessault (Toronto: YYZ Books, 1995).
  • Sounding the Gallery: Video and the Rise of Art Music by Holly Rogers (New York: Oxford University Press, 2013).
  • Video Culture: A Critical Investigation, edited by John G. Hanhardt (Visual Studies Workshop Press, 1986).
  • Video Art: A Guided Tour by Catherine Elwes (I.B. Tauris, 2004).
  • A History of Video Art by Chris Meigh-Andrews (Berg, 2006)
  • Diverse Practices: A Critical Reader on British Video Art edited by Julia Knight (University of Luton/Arts Council England, 1996)
  • ARTFORUM FEB 1993 "Travels In The New Flesh" by Howard Hampton (Printed by ARTFORUM INTERNATIONAL 1993)
  • Resolutions: Contemporary Video Practices', (eds. Renov, Michael & Erika Suderburg) (London, Minneapolis: University of Minnesota Press,1996).
  • Expanded Cinema by Gene Youngblood (New York: E.P. Dutton & Company, 1970).
  • The Problematic of Video Art in the Museum 1968-1990 by Cyrus Manasseh (Cambria Press, 2009).
  • "First Electronic Art Show" by (Niranjan Rajah & Hasnul J Saidon) (National Art Gallery, Kuala Lumpur, 1997)
  • "Expanded Cinema", (David Curtis, A. L. Rees, Duncan White, and Steven Ball, eds), Tate Publishing, 2011
  • "Retrospektiv-Film-org videokunst| Norge 1960-90". Edited by Farhad Kalantary & Linn Lervik. Atopia Stiftelse, Oslo, (April 2011).
  • Experimental Film and Video, Jackie Hatfield, Editor. (John Libbey Publishing, 2006; distributed in North America by Indiana University Press)
  • "REWIND: British Artists' Video in the 1970s & 1980s", (Sean Cubitt, and Stephen Partridge, eds), John Libbey Publishing, 2012.
  • Reaching Audiences: Distribution and Promotion of Alternative Moving Image by Julia Knight and Peter Thomas (Intellect, 2011)
  • Wulf Herzogenrath: Videokunst der 60er Jahre in Deutschland, Kunsthalle Bremen, 2006, (No ISBN).
  • Rudolf Frieling & Wulf Herzogenrath: 40jahrevideokunst.de: Digitales Erbe: Videokunst in Deutschland von 1963 bis heute, Hatje Cantz Verlag, 2006, ISBN 978-3-7757-1717-5.
  • NBK Band 4. Time Pieces. Videokunst seit 1963. Verlag der Buchhandlung Walther König, Köln, 2013, ISBN 978-3-86335-074-1.
  • Demolden Video Project: 2009-2014. Video Art Gallery, Santander, Spain, 2016, ISBN 978-84-16705-40-5.
  • Valentino Catricalà, Laura Leuzzi, Cronologia della videoarte italiana, in Marco Maria Gazzano, KINEMA. Il cinema sulle tracce del cinema. Dal film alle arti elettroniche andata e ritorno, Exorma, Roma 2013.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.