Bidaxune
Bidaxune ([biðaʃune]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Bidaxuneko kantonamenduko burua da. Nafarroa Behereko Agramont eskualdean dago kokaturik. Bere frantsesezko eta gaskoierazko izenak Bidache eta Bidaishe dira hurrenez hurren. 2013. urtean 1.327 biztanle zituen.
Bidaxune | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Bidache | ||
Auzapeza | Jean-François Lasserre (divers droite)Jean-François Lasserre (2020-2026) | ||
Posta kodea | 64520 | ||
INSEE kodea | 64123 | ||
Herritarra | bidaxundar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°29′00″N 1°08′29″W | ||
![]() | |||
Azalera | 30,43 km2 | ||
Garaiera | (0-160) metro | ||
Distantzia | 54 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.364 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 43,61 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 23,02 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 63,86 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 74,41 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,02 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 15,25 (2010) | ||
Erabilera | % 1,36 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.bidache.net/ |
Bertan dago kokatuta Agramondarren gaztelua. Bidaxune kantonamendua eta beste lau herri Agramondarren dukerriko parte izan ziren, eta Bidaxune bera printzerri subiranoa 1570etik (Antonio I.a jauna zenean) XVIII. mendeko amaiera arte.
Etimologia
Bidaxune euskarazko toponimoa bide eta haitz hitzen lotunea izan daiteke. Frantsesezko Bidache[2] itxura hauek izan ditu: Vidaxen eta Vidayxon (1312 eta 1329 hurrenez hurren, Comptos Ganberaren paperak[3]), Bidaxen (1489, Paueko notarioak[4]) eta Bidasche (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza).
Gaskoieraz Bidàishen da eta bertakoak Bidaishot. Aragoieraz, berriz, Bidaxon du izena.
Geografia
Ingurune naturala
Udalerria Aturriren ibaiadarra den Biduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da[5], hau da Lihurri (eta bere ibaiadarrak diren Patarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaiean, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.
Etxeak eta auzoak
- Barta
- Hiri
- Le Mèche
- Bourdettes
- Amikuze
Udalerri mugakideak
Azpiegiturak
Bidaxune RD-936 (antzinako RN-636) errepideak zeharkatua da.
Historia
![](../I/Gaztelua_bidaxune-0001.JPG.webp)
XVI. mendeko bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune Agramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin ziren Frantzia edo Nafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez ere juduentzat baina baita gaizkileentzat ere[6][7].
XVII. mendeko hasieran Agramondar jaunak aurreko mendearen bukaeran Baionan errefuxiatutako judu sefardiak hartu zituen.
1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Era horretan, Donapaleuko barrutian zegoen Bidaxuneko Kantonamendua sortu zuten, hasieran Bidaxunek baino ez osatua.
Demografia
Bidaxuneko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
Urteak | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1995-2001 | Jean-Jacques Lasserre | UDF-MoDem |
2001-2008 | Michel Dallemane | |
2008-2014 | Michel Dallemane |
Ekonomia
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta[6]. Hala ere, herrian harrobi famatua dago[8], bere harriak Aturriren bitartez eramanak, Angeluko Notre-Dame du Refuge komenturako erabiliak izan zirenak.
Hirigintza
Herria, kale nagusia den Donejakue karrikaren inguruan dago antolaturik. Kale honek aldetik aldera gurutzatzen du herria, gaur egun Haramboure etxea dagoen lekuan zeuden ateetatik elizaraino. Bertan daude kokaturik herriko eraikin garrantzitsu gehienak, Tanneur eta Haramboure etxeak, sinagoga zaharra...
Kultura
Hizkuntza
Herrian, Gaskonia gertu duelako, gaskoieraz aritu ez ezik herriko eskolan ere ikasten da. Euskaraz ere aritzen da, baina euskaldunek gutxiengo bat besterik ez dute osatzen.
Gaskoierazko esaera zahar batek honela esaten du:
« | Que vas entà Bidàishen ? Pòt de graish. Que vas entà Bardòs ? Shuca aqueth òs. | » |
Euskaraz, literalki:
« | Bidaxunera zoazela? Gurin-potea. Bardozera zoazela? Xurgatu hezur hau. | » |
Musika
Bidache metal metal eta hard rock festibala da, 2003tik aurrera herrian antolatuta.
Hezkuntza
Udalerriak eskola publikoa eta haur-eskola ditu.
Ondasun nabarmenak
- Agramondarren gaztelua[9][10][11][12], XII. mendean eraikitzen hasia. Egun zaharberritze lanetan dago.
- Judu hilerria[13]. Gaur egun ez dituzte ehorzketa gehiago egiten bertan, baina ondare gisa mantentzen dute.
- Lihurri zeharkatzen duen Agramondarren zubia[14] XVII. mendekoa.
- Zubi erromatarra[15] edo eiherakoa, XVII. mendekoa.
- XVII. mendeko gazteluaren hondarrak[16].
- Txanpina Etxea[17], XVIII. mendekoa.
- Herriko etxe zaharrak[18][19][20].
- Tanneur jauregia[21] XVII. mendekoa.
- Maisuaren etxea[22][23][24][25] XVII. eta XIX. mendeen artekoa.
- Hôtel restaurant basque izeneko etxea[26] 1586koa.
- Kongresu Etxea[27] XVIII. mendekoa.
- Agramondarren ehierakoa[28] XVII. mendekoa.
- Donejakue Nagusiaren eliza neogotikoa. Eliza zaharra, Gixune, Akamarre eta Bidaxuneko harriekin berreraiki zen, Antoine III.a mariskal eta dukearen ardurapean. Zenbait mende beranduago, 1880. urtean, berriztatu zen guztiz. 1930 aldera bertako gurutze-bidea, René Marie Castaing-ek eginiko fresko batzuekin apaindu zen. Koroko estatua eta beirate batek egiten diote erreferentzia Donejakueri.[29][30][31][32].
- Antzinako sinagoga[33], egun Capdevielle Etxea dena, XVII. mendekoa.
- Ibai-portua. Aturri eta Biduze ibaietan ondasunak garraiatzeko erabiltzen zen, idiek tiratutako gabarrak erabiliz. Gaur egun baserri modura erabiltzen den etxaldea du alboan, antzina ibai-garraioaren kudeaketa eta biltegi modura erabiltzen zena.
Bidaxundar ezagunak
- Jean-Jacques Lasserre, euskal herritar politikari eta alkate ohia.
Argazki-galeria
- Bidaxuneko ibai-portua.
- Donejakue elizaren barrualdea.
- Sinagoga zaharra.
- Tanneur etxea.
- Haramboure etxea.
- Barthe etxea.
- Lihurrin dagoen Roby errota.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra. Iruñea.
- Paueko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- Sandre datu-basea
- Auñamendi Entziklopedia: Bidaxune
- Principauté de Bidache
- Bidaxuneko historia
- Hiru.com: Bidaxuneko gaztelua
- Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- Mérimée datu-basea: judu hilerria
- Mérimée datu-basea: Agramondarren zubia
- Mérimée datu-basea: Erromatar zubia
- Mérimée datu-basea: XVII. mendeko gazteluaren hondarrak
- Mérimée datu-basea: Txanpina Etxea
- Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- Mérimée datu-basea: Tanneur jauregia
- Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- Mérimée datu-basea: hôtel restaurant basque
- Mérimée datu-basea: Kongresu Etxea
- Mérimée datu-basea: Agramondarren eihera
- Mérimée datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- Mérimée datu-basea: Capdevielle Etxea
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |