Bidaurreta

Bidaurreta[3] ([biðaureta]) Nafarroako Foru Erkidegoko udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 160 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 20 kilometrora dago.

Bidaurreta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bidaurreta Beraskoaindik ikusita. Atzean Sarbil mendilerroa.
Bidaurretako bandera
Bandera

Bidaurretako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Bidaurreta
AlkateaAntonio María Goikoetxea Armendaritz
(Saigola)
Posta kodea31174
INE kodea31253
Herritarrabidaurretar
Geografia
Koordenatuak42°46′36″N 1°49′58″W
Azalera5 km²
Garaiera432 metro
Distantzia19,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria165 (2023:  −2)
alt_left 74 (%44,8)(2019) (%53,9) 89 alt_right
Dentsitatea32,1 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 36,99
Ugalkortasuna[1] 68,97
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,61 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 14,90 (2018: %6,57)
Bidaurreta 21-3-31
Bidaurreta 21-3-31

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean.

Bidaurretak Etxarrirekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin ekialdean; Jaitzekin mendebaldean; eta Beraskoain eta Girgillaorekin hegoaldean. Girgillao Lizarrako merindadeko herria delarik.

Historia

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Arguiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da.

Demografia

Bidaurretako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,57 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, jaurerriak bertan behera geratu eta herria udalerri independente bihurtzean alegia. Bi solairuko eraikuntza askea da, fatxada margotuarekin. Inguruko eraikuntzen estilo arkitektoniko bera dauka. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta bertako idazkaria Ziritza, Etxarri eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Julian kalea, 22

Udal hauteskundeak

Bidaurretako alkatea Saigola (AES) herri ekimeneko Antonio María Goikoetxea Armendaritz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien %4,88) eta 9 boto zuri izan ziren (botoen %11,54). Abstentzioa %31,09koa izan zen.

Bidaurretako Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Antonio María Goikoetxea Armendariz (AES)57Bai
Arturo Zazpe Gorritxo (AES)46Bai
Alberto Beloki Arrondo (AES)42Bai
Francisco Javier Tabar Urra (AES)34Bai
Jose Ignacio Ziritza Markotegi (AES)31Bai

2011n ere Saigola izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; Goikoetxeak segitzen du alkate.

Alkateak

Hauek izan dira Bidaurretako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Antonio Maria Goikoetxea Armendaritz 2007 2011 Agrupacion Electoral Saigola
Antonio Maria Goikoetxea Armendaritz 2011 2015 Agrupacion Electoral Saigola
2015 2019
Enara Rabina Del Rio 2019 Jardunean Urgunea[4]

Azpiegitura eta garraioak

La Pamplonesa autobus konpainiak Bidaurreta Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Bidaurreta eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,16k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Bidaurreta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5].

Jaiak eta ospakizunak

Ondasun nabarmenak

  • San Julian eliza: XIII. eta XIV. mendeen artean birmoldatutako Erdi Aroko jatorria duen eraikuntza da. Harriz egindako nabe karratu bakarreko eliza da, oinarrian kanpandorrea duena. Alboetako kaperak mendez mende egindako birmoldaketen ondorio dira.

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa
      This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.