Bidasoko uharteak

Bidasoko uharteak Bidasoa ibaiaren amaieran, Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan berean, Irunen, aurkitzen diren hiru ibai-uharte dira. Gipuzkoako hezegune garrantzitsuenak dira eta nazioarteko mailan babestuta daude, Txingudiko Badiaren Plan Bereziaren barruan.

Bidasoko uharteak
Geografia
KokapenaBidasoa
Politika
Herrialdea Euskal Herria
UdalerriaIrun
Gizartea
Biztanleria0 bizt.

Uharteen jatorria

Jatorriz ibaiaren jalkieraz sortutako lurrak dira. Urte luzeetan baratz-inguruak baziren, gaur egun hiruretatik bi basa egoeran daude eta bakarrik txalupaz hel daiteke bertara. Egun, esplotazioak Hirukanalen bakarrik mantentzen da; bertara joateko marea behera dagoenean pasabide gelditzen da.

Garrantzi ekologikoa

Ekologikoki garrantzi handia dute.[1] Inguru hauetan aurkitzen diren espezie asko, bereziki landareak eta hegaztiak, ez dira Gipuzkoa edo Lapurdi osoan aurkitzen. Txingudiko Plan Berezian sartuta daude, erabeteko babespen beharraz. Administratiboki Irungo lurrak dira. Itsasgoran estalita geratzen diren gune lohitsuak dituen padura batean dago.

Mehatxuak

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.