Bidasoko Eskola

Bidasoko Eskola margolaritza-eskola da, Bidaso ibarraren inguruko pintoreak biltzen dituena. 1895-1919 bitartean eratu zen, Darío de Regoyos, Daniel Vázquez Díaz eta Ricardo Barojaren inguruan,[1] eta paisaia aire zabalean margotzea izan da haren ezaugarri nagusietako bat.[2][3]

Martin Ricoren "Bidasoaren bokalea".

Historia

XIX. mendearen hasieran, akademizismoaren aurkako erreakzio gisa sortu zen aire zabaleko pintura Frantzian. Barbizongo eskola (1830-1870) jotzen da pintura era horren hasieratzat, lehenago Pierre-Henri de Valenciennesek (1750-1819) bidea jorratu bazuen ere. Geroago, inpresionistek azken muturreraino eraman zuten molde hori.[2]

XX. mendearen hasieran iritsi ziren haize berritzaileak Bidaso aldera. Izan ere, Darío de Regoyos asturiar artista 1882an heldu zen Irunera. Margolari espresionista ilun samarra zen ordura arte, baina eraldatu egin zen han. Bertako ur, argi eta atmosferarekin kontaktuan egotean, bere paleta iluna baztertu, eta argiago bat hartu zuen. Eskualdeko lehen inpresionistetako bat izan zen.[3]

Daniel Vázquez Díazek, berriz, uda anitz igaro zituen Hondarribian 1905etik aitzina, eta harremana izan zuen, besteak beste, Ricardo Barojarekin eta Gaspar Montes Iturriotzekin.[3] Azken honek eman zion kohesioa Bidasoako Eskolari, Mentxu Gal, Jose Grazenea, Enrike Albizu, Ana Izura eta Jesus Montes semea ikasle izan baitzituen.[2][4]

Ezaugarriak

Lehenbiziko belaunaldia

Kostunbrismoaren jarraitzaileak ziren aurrekari hauek. Haien lanetan inpresionismoaren zantzuak ikus daitezke:

Bigarren belaunaldia

Irunen Bidasoko Eskola sortu zen

Gerra ondorengo margolariak

1938tik aurrera, Montes Iturriotzek ("Bidasoko frantziskotarra" deitua) bere eskola zabaldu zuen eta jarraitzaile asko izan zituen.

  • Enrike Albizu (Valentzia, 1926 - Irun, 2014)
  • Elias Garralda (Lesaka, 1926 – Olot, 2012)
  • Jose Grazenea (Irun, 1927 - Hondarribia, 2021)
  • Jose Mari Apezetxea (Erratzu, 1927 - Erratzu, 2017)
  • Ana Mari Marin (Elizondo, 1933 - Iruñea, 2020)
  • Froilán Celada Manzanedo (Irun, 1942)
  • José Mensuro (Madril, 1935)
  • Amaya Hernandorena Albea (1936)
  • Juan Mari Navascués (Donostia, 1941)
  • Jesús Montes Iribarren (Irun, 1940)
  • Ana María Urmeneta (Elizondo, 1944)
  • José Luis Noain (Madril, 1944)
  • Javier Sagarzazu Garaikoetxea (Hondarribia, 1946)
  • Juan Carlos Olaetxea (Bera, 1946).

Noizean behin hurbiltzen ziren beste artista batzuk ere har daitezke talde horretako kidetzat:

Laugarren belaunaldia

XX. mendearen bigarren erdian:

Erreferentziak

  1. Zubiaur Carreño, Francisco Javier. Proyección artística de Ismael Fidalgo sobre Baztán. zubiaurcarreno.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  2. Fernandez Oyaregui, Pello, Imbuluzqueta, Gabriel, Taberna Irazoki, Mikel, Ezker Calvo, Alicia. Maestros del Bidasoa - Bidasoako Maisuak. Iruñeko Udala, Irungo Udala, fundacionciga.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  3. Astiz, Iñigo. Francisco Javier Zubiaur: «Ibai bat dagoen lekuan beti daude margolariak». Berria, 2012ko maiatzak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  4. "Baztan: Barrenetik kanporat". Artea Oinez 2015, fundacionciga.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.