Bidarrai
Bidarrai[2][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 19,6 kilometrora. Altuera 61 eta 935 metro artekoa da, eta 38,20 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 667 biztanle zituen.
Bidarrai | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Bidarray | ||
Auzapeza (2014-2026) | Jean-Michel Anchordoquy (Euskal Herria Bai) | ||
Posta kodea | 64780 | ||
INSEE kodea | 64124 | ||
Herritarra | bidarraitar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°16′00″N 1°20′42″W | ||
Azalera | 38,20 km2 | ||
Garaiera | 61-935 metro | ||
Distantzia | 19,6 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 667 (2018: −5) | ||
Dentsitatea | 17,93 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,77 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 54,6 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 73,52 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,94 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,15 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 68,78 (2010) | ||
Erabilera | % 38,69 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1723 (independentzia) |
Bertako biztanleak bidarraitar dira.
Izena
Bidarrai beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Bidarray ("bidagé" ahoskatua)[3]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Etimologia
Jean-Baptiste Orpustanek dio Bidarrai toponimoa bide ("haitz") eta arrhan ("elorri beltz"), hau da, "elorri beltzen bidea", hitzek osatzen dutela.[4]
Geografia
Bidarrai Ortzaizeko ibarran dago.
Ingurune naturala
Iparla mendia (1 044 m) Bidarrai eta Baigorri artean dugu kokatua.
Aturriren adarra den Errobi ibaiak herria zeharkatzen du.
Klima
Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.8 | 27.0 | 30.0 | 32.6 | 35.0 | 40.0 | 41.0 | 42.0 | 39.2 | 34.0 | 27.0 | 26.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.9 | 12.9 | 15.6 | 17.1 | 20.8 | 23.7 | 25.9 | 26.2 | 24.4 | 20.5 | 15.2 | 12.5 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.5 | 8.0 | 10.3 | 11.7 | 15.2 | 18.2 | 20.3 | 20.5 | 18.3 | 15.3 | 10.6 | 8.3 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.0 | 3.2 | 5.0 | 6.4 | 9.7 | 12.7 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 10.1 | 6.0 | 4.0 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -10.5 | -9.5 | -3.2 | -0.2 | 2.8 | 5.8 | 4.0 | 2.0 | -2.5 | -8.5 | -9.8 | -15.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 146.0 | 129.8 | 124.7 | 139.3 | 106.9 | 77.0 | 65.6 | 76.1 | 92.5 | 112.1 | 164.8 | 153.4 | 1398.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 96.7 | 115.5 | 128.9 | 78.8 | 70.1 | 66.2 | 103.2 | 80.3 | 69.3 | 88.1 | 124.1 | 110.2 | 128.9 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[6] |
Etxeak eta auzoak
- Nobilia
- Arnate
- Olha
- Haltzarte
- Zaldain
- Zattari
- Elizaratalde
- Orrotalde
- Ostandaburua
- Urdaburua
- Alzaharria
- Harruixea
- Basasagarra
- Pelloenea
- Xuhurraborda
- Gorriaenea
- Marmarua
- Lardapidea
- Erregettoenea
- Betiriskoenea
- Xurruta
Historia
Paul Raymonden esanetan, XVII. mendean Bidarrai Baionako gotzainarena zen. Herria ez zen parrokia independente bihurtu 1723ra arte, eta, ondoren, udalerri bihurtu zen 1790ean.[7]
Demografia
1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
827 | 1203 | 1229 | 1417 | 1302 | 1348 | 1321 | 1255 | 1241 | 1165 | 1142 | 1000 | 1026 | 1056 | 1121 | 1036 | 1175 | 1127 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2008 | 2013 | 2018 |
1019 | 962 | 879 | 894 | 859 | 828 | 810 | 751 | 745 | 714 | 673 | 631 | 585 | 645 | 637 | 633 | 685 | 667 |
Ekonomia
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da, eta Irulegiko Arnoa jatorri-izendapena duen ardoa ekoizteko sor-markaren barruan dago. Gainera, Bidarrai Ossau-Irati gaztaren apelazio-eremuan dago.
Errobi inguruko uren garbitasunak arrain-jarduerak garatzea ahalbidetu du. Era berean, kayak edo rafting bezalako uretako kirolak egin daitezke 1991n ezarritako base bati esker. Nabigazioa, ordea, zailtasun ertainekoa da, ibilbidea ur-jauzi eta arroken segida azkarra baita.
Politika
Auzapezak
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1995 | 2001 | Jean Lambert | |
2001 | 2014 | Jean-Bernard Berhouet | |
2014 | karguan | Jean-Michel Anchordoquy | Euskal Herria Bai |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Bidarrai Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[8]
Garraioa
Baiona-Donibane Garazi burdinbideak zerbitzua ematen du Bidarrai udalerriri, Txik Txaken 54. linearen bidez.
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ortzaizeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Aldude ibarretan hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Bidarraik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Elezaharrak
- Bada bertan zubi bat, Ebrain izenekoa, Infernuko zubia izenaz ere ezaguna, lamiek edo sorginek eraiki omen zutena gau bakar batean.
- Harpeko Saindua
Bidarraitar ospetsuak
- Joanes Otsalde (1814-1897), bertsolaria.
- Jules Moulier (1888-1958), idazlea.
- Jean Pierre Iratxet (1921-1991), idazlea.
- Maite Barnetxe (1941-1986), kazetari eta zinemagilea.
Irudiak
- Pilotalekua.
- Herriko Etxea.
- Armarria, pilotalekuan marrazturik.
- Nobilia zubia, Errobi ibaiaren gainean.
- I. Mundu Gerran hildakoen oroigarria, euskaraz.
Oharrak
- /biðaʁai/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Bidarrai - udalerria» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.