Bidaiari

Bidaiaria, bidaztia, pasaiaria (ingelesez ere pax izenarekin laburtua) ibilgailu batean bidaiatzen duen edo garraiatzen duen pertsona (haurra edo heldua) da, izan hegazkin, autobus, itsasontzi, tarranta, auto edo edozein garraiobide. Definizio horretatik kanpo geratzen dira askotan ibilgailua ustiatzeko arduradunak (gidaria, pilotuak ...) eta zerbitzuaren parte direnak (tripulazioa, ikuskatzaileak, segurtasun langileak ...). Gizakiez gain, animaliak bidaiari gisa ere hartzen dira batzuetan, nahiz eta kaiola eramangarrietan garraiatzen diren, beren mugikortasunerako bereziki diseinatuta. Bi kasuetan, normalean, diruz ordaintzen da erabilitako garraioaren truke..

Metroko bidaiariak Londresen

Bidaiariek maletak, poltsak edo bizkar-zorroak eraman ditzakete beren gauzak leku batetik bestera bidaian eramateko, lanerako, aisialdirako edo oporretarako. Azken bi kasuetan bidaia turistikoak dira eta, beraz, turistatzat hartzen dira.

Turismoaren industrian, "bidaiari" hitza izendatzeko erabiltzen den nazioarteko laburdura PAX da, maiuskula edo minuskula kontuan hartu gabe. Jatorriz itsasontzietako eta hegazkinetako bidaiariei baino ez zitzaien erreferentzia egiten, gero garraio mota guztietarako erabiltzen zen eta baita ostalaritzan ere, hotel, jatetxe eta abarretako bezero edo gonbidatu kopuruaren arabera unitatea izendatzeko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.