Bicentennial Man
Bicentennial Man (euskaraz Berrehun Urteurrenaren Gizona), 1999ko Chris Columbus estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko drama-komedia film bat da. Isaac Asimov eta Robert Silverberg idazleen The Positronic Man (1992, Gizon Positronikoa) eleberrian oinarritua dago. Robin Williams, Sam Neill, Embeth Davidtz, Wendy Crewson eta Oliver Platt aktoreek antzeztu zuten.
Bicentennial Man | |
---|---|
James Hornerren filma | |
Egilea(k) | James Horner |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Bicentennial Man |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta haurrentzako filma |
Iraupena | 131 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Bicentennial Man (en) The Positronic Man (en) |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Chris Columbus |
Gidoigilea(k) | Nicholas Kazan Isaac Asimov Robert Silverberg (en) |
Antzezlea(k) | |
Robin Williams (Andrew Martin (en) ) Sam Neill Wendy Crewson Hallie Kate Eisenberg Embeth Davidtz Lindze Letherman Oliver Platt Kiersten Warren Stephen Root Lynne Thigpen Bradley Whitford John Michael Higgins Scott Waugh (en) George D. Wallace | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Barnathan Gail Katz Chris Columbus Mark Radcliffe Laurence Mark Wolfgang Petersen |
Konpainia ekoizlea | 1492 Pictures (en) Touchstone Pictures Columbia Pictures |
Ekoizle eragilea | Dan Kolsrud (en) |
Edizioa | Nicolas De Toth (en) Neil Travis (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Horner |
Argazki-zuzendaria | Phil Méheux |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Washington eta San Frantzisko |
Argumentu nagusia | Androidea, esklabotza eta konformitatea |
Historia | |
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Actor (en) Golden Raspberry Award for Worst Actor (en) Makillaje onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Greg Cannom (en) |
bicentennialman.com | |
Makillaje onenaren Oscar Sariaren (Greg Cannom) izendapena jaso zuen.
Argumentua
2000ko hamarkadan, teknologia aurrerapenek gizakien gupidaren subirautza irentsi dute, Richard Martinek (Sam Neill) bere familiarentzako opari bat erosi du, NDR-114 robota (Robin Williams). Martin familiako Amanda (Hallie Kate Eisenberg/Embeth Davidtz) alaba txikiak robotari "Andrew" izena ipiniko dio. Andrew edozein etxekolan txiki burutzeko programatua dagoen elektro-tresna gisa erosi dute. Baina Andrew emozioak eta pentsamentsu sortzailea garatzen hasten denean, Martin familiako senideak ezohikoa den robota dutela ohartuko dira.
Aktoreak
- Robin Williams: Andrew Martin, NDR androidea
- Sam Neill: Richard "Sir" Martin
- Embeth Davidtz: Amanda "Little Miss" Martin, heldua
- Hallie Kate Eisenberg: Amanda "Little Miss" Martin, 7 urterekin
- Wendy Crewson: Rachel "Ma´am" Martin
- Oliver Platt: Rupert Burns
- Kiersten Warren: Galatea, NDR androidea
- Stephen Root: Dennis Mansky
- Angela Landis: Grace "Miss" Martin, heldua
- Lindze Letherman: Grace "Miss" Martin, 9 urterekin
- Bradley Whitford: Lloyd Charney, heldua
- Igor Hiller: Lloyd Charney, 10 urterekin
- John Michael Higgins: Bill Feingold
- George D. Wallace: Lehen Lehendakaria/Mundu Biltzarreko hizlaria
- Lynne Thigpen: Marjorie Bota, Bigarren Lehendakaria/Mundu Biltzarreko hizlaria
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)